IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2010/11/08

KRETA. MINOSTAR ZIBILIZAZIOA. KNOSOS JAUREGIA

KNOSOS JAUREGI EDERRA:



MINOS KRETATARREN ERREGE MITIKOA
Greziar mitologian, Minos (grezieraz Μινως) Kretako errege erdi kondairazkoa da, Zeusen eta Europaren semea. Zibilizazio Minoikoak beragandik hartzen du izena. Ez dago garbi Minos izena den edo "errege" esan nahi duen hitz kretar bat den.

Minosek Kretan eta Egeo itsasoko uharteetan agindu zuen hiru belaunaldiz Troiako gerraren aurretik. Knososen bizi izan zen bederatzi urtez. Epe hau amaitzean, leize sakratu batera erretiratu zen, non Zeus beraren aginduak jasotzen zituen Kretaren gobernuari buruzkoak. Kretako konstituzioaren sortzailea eta itsas gorengotasuna eman ziona izan zen.

Kondaira atenastarraren arabera, Minos tirano krudel bat zen, neska eta mutil gazteak Minotauro munstroari eskaintzen zizkionak.

Pasifaerekin ezkonduta zegoen eta bi alaba eta seme bat izan zituen: Ariadna, Fedra eta Androgeo. Pasifek ere "seme" bat zuen "Minotauroa". Minosek Poseidoni zezen zuri bat ematea eskatu zion, bere nebeei demostratzeko Poseidon bere alde zegoela. Jainkoak itsasotik zezena atera zuen, baina, Minosi esan zion bere ohorean sakrifikatu behar zuela. Minosek ez zuen jaramonik egin eta berak beste zezen bat sakrifikatu zuen. Poseidon konturatu eta mendekua hartzeko Pasifae zezen zuriarekin maiteminduarazi egin zion. Pasifaek sexu-harremanak eduki nahi zituenez, Dedalori laguntza eskatu zion. Honek egurrezko behi bat eraiki zuen, hutsik barrutik, Pasifae barruan sartu eta zezenarekin harreman sexualak eduki ahal izateko. Horrela jaio zen monstruo bat: Minotauroa.

Guda bat izan zuen Atenasen kontra, Egeo hango errege zenean, bertan Androgeo hil zutelako. Garaile irten zen. Horren ondorioz, Atenaseko zazpi neska eta zazpi mutil eskatzen zituen noizean behin (Minotauroa elikatzeko).

Sizilian hil zuten, Dedaloren traizioagatik berau hil nahi zuelako. Siziliako errege Kokaloren alabek Dedalo estimazio handian zutenez lagundu egin zioten. Kokalok Minos konbentzitu zuen, Dedalorengana joan baino lehen, bainu bat eman zezan. Bainua ematen ari zela, Kokaloren alabek ura irakiten bota zioten eta Minos erre egin zen.

MINOTAUROREN KONDAIRA
Greziar mitologian, Minotauroa zezenaren burua, gizonaren gorputza zuen eta giza haragia jaten zuen izaki izugarria zen. Kretan jaio zen, Minos erregearen emazte Pasifae eta Poseidon jainkoak oparitutako zezen zuri baten erlazioetatik. Poseidonek sakrifika zezan oparitu zion zezena Minosi, baina honek, hain animalia baliotsua hil nahi ez izatean, Poseidonek Pasifae piztiaz maitemintzea eragin zuen.

Minosen aginduz, Dedalo arkitektuak Kretako laberinto famatua eraiki zuen, Minotauroa bertan hertsiz. Epeoro, Minosek Atenasek "tributu" moduan eman beharreko pertsonez (7 neska eta 7 mutil) elikatzen zuen, zeinak labirintuan sartuak izaten ziren, bertan galdu eta egunen buruan munstroarekin topatzeko.

Ohitura basati honekin amaitzeko, Teseo heroiak bere burua boluntario aurkeztu zuen sakrifiziorako. Kretara heldu zenean, Ariadna, Minos eta Pasifaeren alaba, berarekin maitemindu zen. Hari luze baten muturrari helduta, Teseo labirintuan sartu zen eta Ariadna, beste muturrarekin kanpoan geratu zen. Teseok Minotauro aurkitu eta hil egin zuen, eta Ariadnaren hariari esker, irteera aurkitu ahal izan zuen.


MINOTAUROREN KONDAIRA



MINOTAUROA

Egin klik eta ikusi dokumental eder hori: Minotauroa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina