BALIABIDE EKONOMIKOAK
Greziarren jardun ekonomiko nagusia nekazaritza izan zen, haran eta lautada txikietan pilatuta. Laborantza nagusiak Mediterraneoko ohikoak ziren: zerealak (garia eta garagarra), mahatsondoa eta olibondoa, ortuari eta fruta arbola batzuekin batera.
Lur gehienak jabe handi gutxi batzuenak ziren, langile-buru baten ardurapean utzita. Jabe txikiek esklabo bat edo batzuekin lantzen zituzten lurrak. Arazo eta zailtasunez beteriko bizimodua zeukaten eta etengabe porrot egiteko edo zorrengatik esklabo bihurtzeko mehatxupean bizi ziren.
Abeltzaintza mendietan egiten zen, hango larreetan hazten ziren ahuntz eta artaldeak. Txerri, idi eta zaldi hazkuntza ere zabal-zabal zebilen. Beste jarduera ekonomiko batzuk eskulangintza eta, batez ere, merkataritza ziren.
Greziarrak itsasgizon ezin hobeak izan ziren eta merkatariak Mediterraneoko bazter guztietara zabaldu ziren.
Blog honetan argitaratutako baliabideak soilik helburu didaktikoak betetzeko dira. Oro har, Gizarte Zientzien Arloari buruzko dokumentazioa agertuko da bertan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleentzat zuzendutako gaiak dira, hain zuzen ere. Duranako Ikasbidea Ikastolako ikasleria laguntzea da asmo nagusia. Erabiliko diren apunteak, dokumentuak, irudiak eta beste materiala digitala helburu hori betetzen saiatzeko erabiliko dira, hau da, helburu didaktikorako. Eskerrik asko!
IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina