IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2010/11/22

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 1. KOKAPENA.

ANTZINAKO GREZIARRAK EDO GREZIAR ZIBILIZAZIOA

ESPARRU GEOGRAFIKOA
Antzinako greziar zibilizazioa lurralde zabalera hedatu zen. Jatorrizko Grezia kokatzen zen gaur egungo lurraldean, hau da, Balkanetako penintsula hegoaldean (Mazedoniatik Peloponeso penintsulara) eta Egeo Itsasoko irletan (Kreta barne), baina lurralde zabalera hedatu zen: lehenengo Asia Txikiko (Anatolia penintsulan eta Itsaso Beltzaren inguruan) kostaldean zehar eta, gero, mendebalderantz, Mediterraneoko kostaldean zehar koloniak sortuz.

Jatorrizko esparru geografikoaren (Grezia kontinentala) ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
a) Gorabehera handiko erliebea: Nahiz eta 3.000 metrotik gorako mendirik egon ez, mendi sistemak dira nagusi eta lur sail lau gutxi. Mendirik altuenak: Olinpo eta Parnaso.
b) Lautada emankor gutxi izateak eta ur eskasiak (ibai gutxi eta ibilbide laburrekoak) nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapena zaildu zuten. Olibondoak, mahatsondoak eta zerealak ziren labore nagusiak.
c) Bertako kosten itxura muxarratua. Kostaldean kokatuta egotean, portu natural ederrak zituen, baina kosten itxura muxarratuak itsas portuak egiteko aukera mugatu egin zuen.
d) Itsasoko komunikabideen nagusitasuna: Paisaia menditsuak lehorreko komunikazio bideak eraikitzea eragotzi zuen. Bertako biztanleak isolamendura eta indibidualismora bultzatu zituen. Hala eta guztiz ere, itsasoko komunikazio bideek garapen handia izan zuten, batez ere, Asia Txikiko eta Mediterraneo itsasoko kostaldeak kolonizatu zirenean.
Klima mediterraneoa da, uda beroak eta euri gutxi.
Beraz, itsasora zabaldu zen, hortik dator greziarren itsasoko zaletasuna.
Antzinaroan zehar, Egipto, Mesopotamia eta Feniziako zibilizazioekin merkataritza harremanak izan zituzten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina