KOLONIZAZIOAK
Greziaren aldi arkaikoan (K.a. VIII. mendetik VI. mendera) polis gehienetako nobleek baliabide ekonomiko eta aginte politiko gehienak kontrolatzen zituzten. Baina herritarrak ugaritzea eta lurren jabetzako desorekak, azkenean, matxinada asko ekarri zituen, gizarte talde pobreenek eraginda. Matxinada horien amaieran talde handiak atzerrira bota edo erbesteratzea izan zitekeen askotan. Behin han zeudela kolonia sortzen zuten. Hasiera batean, ekialdeko Mediterraneo itsasoan, Egeo itsasoko irletan, Asia Txikiko kostan eta itsaso Beltzan barrena hedatu zen kolonizazioa; horrela, lehenengo kokaleku nagusiak, besteak beste, Rodas, Mileto, Fozea eta Bizantzio izan ziren. Geroago, Grezia kultura egiptoarrarekin harremanetan jarri zen, eta, Niloren deltan bertan, Naukratis izeneko kolonia fundatu zuen. Eta Egiptotik hurbil, Afrikako kostaldean Zirene kolonia egin zuen (Cyrene, Platea, Aphotonia eta Euhesperides).
Ondoren, Mendebaldeko Mediterraneora ere hedatu ziren, eta Italiako eta Siziliako hegoaldean kokatu ziren, esaterako, Sirakusa, Rhegion, Tarento, Krotona,… Frantziako kostan ere bai: Marsella edo Massalia. Eta iberiar penintsulako itsasertzean: Enporion, Rodas, Hemeroskopeion,…
Kolonizazio mota askotako arrazoiek eragin zituzten, alegia:
Beste herrien inbasioak.
Eztabaida politikoak (Ostrazismoa)
Merkataritza harremanak.
Nekazaritzarako lurralde emankorrak bilatu nahiak.
Biztanle kopurua handitzeak.
Kolonietako grekoek Heladean zuten bizimoduari jarraitu zioten; horrela hizkuntza eta kultura greziarra Mediterraneo kosta osora zabaldu ziren, eta koloniei nolabaiteko batasuna ema zieten. Koloniak greziar zibilizazioa zabaltzeko gune bilakatu ziren. Horiei esker, greziarrek Mediterraneo kostan zehar zabaldu zuten burdinaren erabilera, alfabetoa, txanpona, hirigintza eta artea.
Blog honetan argitaratutako baliabideak soilik helburu didaktikoak betetzeko dira. Oro har, Gizarte Zientzien Arloari buruzko dokumentazioa agertuko da bertan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleentzat zuzendutako gaiak dira, hain zuzen ere. Duranako Ikasbidea Ikastolako ikasleria laguntzea da asmo nagusia. Erabiliko diren apunteak, dokumentuak, irudiak eta beste materiala digitala helburu hori betetzen saiatzeko erabiliko dira, hau da, helburu didaktikorako. Eskerrik asko!
IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina