IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2020/03/10

BISIGODOAK

BISIGODOEN ERRESUMA


TOLEDOKO ERRESUMAREN ERAKETA

reino visigodo contra los musulmanes

Hunoek presionatuta, godoak erromatar Inperio barruan sartu ziren IV. mendearen amaieran. Kokatu ziren Erdialdeko Europan eta bi talde handi zeuden: Ostrogodoak (Ekialdekoak) eta Bisigodoak (Mendebaldekoak).
Bisigodoek erromatarrei laguntza militarra eman zieten Hunoen kontra eta nahiko erromanizatuta zeuden.
Erromatar Hispanian beste herri barbaroen erasoak ere jasan ziren.
K.o. 409. urtean zenbait herri sartu ziren Penintsulan: Sueboak, Bandaloak eta Alanoak.
Herri haiei aurre egiteko, agintari erromatarrek laguntza eskatu zieten Bisigodoei.
Bisigodoek Afrikako Iparraldera kanporatu zituzten Bandaloak eta Alanoak, eta Galiza aldean baztertu zituzten Sueboak. Hori ordaintzeko erromatarrek bisigodoei eman zieten Galiako Hego-Mendebaldea eta bertan, hurrengo hamarkadetan, Inperioa behin betiko desagertzean, Toulousse hiriburu zuen erresuma bat sotu zuten bisigodoek. hala ere, 507an Galiako iparraldetik zetozen Frankoek garaitu egin zituzten bisigodoak, eta Galiatik kanporatu.
Onduan, Hispanian sartu eta hedatu ziren bisigodoak. Hiriburua Toledon zuen erresuma berri bat sortu zuten. erresuma horrek berrehun urte inguru iraun zuen, 711. urteko musulmanen inbasiora arte.

MONARKIA BISIGODOA

Bisigodoek Iberiar penintsula kontrolatzea lortu zuten: Sueboak garaitu zituzten (585), Hegoaldean ezarri ziren bizantziarrei hainbat lurralde kendu zizkieten (572-628), eta, iparraldean, frankoen bultzadari eustsi zioten.. Dena den, Kantauriko kostaldean zeuden herriek (Kantabroak eta Baskoiak) lortu zuten haien lurraldeak defendatzea bisigodoen kontra.
Hasieran, hautatu egiten zituzten erregeak, aurrerago, oinordetza (herentzia) bidezkoak izan ziren. Monarkia bisigodoak hispaniar-erromatarren eta bisigodoen arteko erlijioaren eta zuzenbidearen batasuna lortu zituen.
Leovigildo errege garrantzitsuak bi herrien arteko parekotasuna bultzatu zuen, eta ezkontza mistoak debekatzen zituen legea indargabetu zuen. Sueboak konkistatzea lortu zuen lurralde gehiago batu.
Recaredo (Leovigildoren semea) erregeak, 589. urtean, kristau erlijio-batasuna lortu zuen katolizismora bihurtuta.
Azkenik, Rezesvinto erregeak hispaniar-erromatarrak eta bisigodoak bereizten ez zituen zuzenbidea (Liber Iudiciorum, 654, erromatar zuzenbidean oinarritutako lege kode bisigodo berria) sustatu zuen erresuma osoan (hispaniar-erromatar biztanleak eta bisigodoak elkartuz horren bidez).

Resultado de imagen de leovigildo recaredo recesvisto

GIZARTE BISIGODOA

Nahiz eta bisigodo-kopurua oso handia ez izan, hispaniarrak menderatu zituzten eta, Penintsulako lurren bi heren eskuratu zituzten. Lursail horiek jopuak (erdi-esklaboak) ziren nekazariek lantzen zituzten.
Ekonomia nekazaritzan oinarrituta zegoen, biziraupeneko ekonomia zen. Hiria gainbeheran zegoen merkataritza eta eskulangintza asko murriztu zirelako.
Noble bisigodoek lurraren jabe ziren, eta, hirien gainbeheren ondorioz, gizarteko talde pribilegiatuena bilakatu ze. Kleroa ere lursailak metatuz joan ziren monasterioen inguruan.

BISIGODOEN KULTURA-ONDAREA

Erromatarren eta kristautasunaren eragin handia jaso zuten bisigodoen Arteak eta Kulturak; izan ere, Elizaren baitan garatu ziren. Elizak botere handia eskuratu zuen, eta jarraipena eman zion aurreko kultura erromatarrei..
Hizkuntza latina zen, eta Antzinako hainbat obra grekoerromatar garai hartan monasterio kristauetan egiten ziren kopiei esker iritsi dira gaurdaino eta ez dira galdu.
Dimentsio txikiko elizak nabarmentzen dira. Elizak harlandu handiz egindako hormak zituzten, eta leiho gutxikoak izaten ziren. Erdi puntuko arku erromatarr erabiltzen zuten, baina ere bai, ferra-arkuak.
San Isidoro, Etimologiak obran garaiko jakintza guztia idatziz bildu zuen (entziklopedia antzekoa)



IKUSI ONDOKO BIDEO INTERESGARRIAK HOBETO ULERTZEKO ETA GEHIAGO JAKITEKO:

Los visigodos: El reino visigodo. Origen y reyes

Como llegaron los visigodos a Hispania


Los visigodos en dibujos

El reino visigodo... Otra historia


IKASTEKO GAKOAK. ERANTZUNAK.


DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 21.ORRI
  1. 1. 416. urtean sortu zen, bisigodoek bandaloak eta alanoak Afrikako Iparralderantz bidali eta sueboak gaur egungo Galizian zokoratu zituztenean. Ordainetan, erromatarrek lurrak eman zizkieten Galiako hego-ekialdean, eta hantxe sortu zuten bisigodoen erresuma, hiriburutzat Tolosa (Toulouse, Okzitanian) harturik.
  2. 2. Bisigodoek hautapenezko monarkia zuten eta Aula Regiaren laguntzaz gobernatzen zuten, hau da, probintzietan eta hirietan agintzen zuten dukeek eta kondeek osatutako kontseiluaren laguntzaz. Erlijio (eta politika alorreko erabakiak kontzilioetan hartzen ziren, erregek, Aula Regiak eta Kleroa parte hartuta).
  3. 3. Nobleek eta klerikoek kargu politikoak zituzten eta lur gehienen jabe ziren. Biztanlerik gehienak nekazariak ziren; haietako batzuk libreak ziren, lantzen zituzten lursail txikien jabeak. Eta jopuak (erdi-esklaboak) ere baziren; haiek nobleen edota Elizaren lurrak lantzen zituzten. Jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen. Eskulangintzak eta merkataritzak behera egin zuten.

PENTSATU: Kontseilua, gaur egun, elizbarruti bateko nahiz Eliza osoko ordezkarien, bereziki, apezpikuen, batzar nagusia da, eliz doktrinari diziplinari buruzko gai garrantzitsuei buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko eratua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina