IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2020/03/29

AL-ANDALUS

AL ANDALUS


portada caja Al Andalus


ISLAMA IBERIAR PENINTSULAN: AL-ANDALUS


Musulmanek Arabiar penintsulatik Ekialderantz eta Mendebaldeko lurralderantz hedatu ziren.
Afrikako Iparralde osoa menderatu zuten lehendabizi, eta VIII. mendearen hasieran (711). Iberiar Penintsularen konkistari ekin zioten. Horrela hasi zen musulmanen presentzia luzea Iberiar penintsulan; etapa horrek eragin garrantzitsua izan zuen gizarte hispanikoaren hizkuntzan, kulturan eta bizimoduan.

Eje cronológico de al-Ándalus

KONKISTA (711-718)

Penintsula inbaditu zuten armada musulmanetan, Afrikako iparraldeko herri berbereak ziren nagusi, baina arabiarrez osatutako gutxiengo batek agintzen zuen. Gibraltarko itsasartea igaro zuten eta 711. urtean, Hispanian sartu ziren Tarifatik, eta bisigodoen erresumaren konkista ekin zioten.
Bisigodoak, barne-gatazken ondorioz, nahiko ahulduta zeuden, eta ezin izan zieten aurre egin musulmanei. Errodrigo (Don Rodrigo, gaztelaniaz) erregea Guadaleteko guduan hil zen, eta haren tropak sakabanatu egin ziren. Musulmanen garaipen handia.
Musulmanen armadek, Tariken eta Musaren agindupean, oso azkar egin zuten aurrera, eta Andaluziako hiri nagusiak okupatu zituzten, baita bisigodoen erresumako hiriburua ere: Toledo.

Urte gutxitan, ia Iberia penintsula osoa kontrolatu zuten (iparraldeko leku menditsuenak eta jenderik bizi ez zen lekuak izan ezik), eta Pirinioak zeharkatu zituzten Frantzia aldera.

Noble eta apaiz hispanobisigodo gutxi batzuek, biztanleriaren zati batekin batera, asturiarren lur menditsuetan hartu zuten babesa, okupatu gabe baitzeuden.

Konkista oso azkar gertatu zen, hispanobisigodo gehienek ez zietelako musulmanei aurre egin. Nobleziak itunak egin zituen konkistatzaileekin, lurrei eta botereari eusteko. Nekazariak, horrenbestez, jaun berri musulmanen mende geratu ziren.

MENDEKO EMIRERRIA (718-756)


Lurraldea menderatu, eta Al Andalus izena jarri zioten musulmanek. Konkistatutako lurraldea Damaskoko Omeiatarren Kaliferriaren probintzia edo Mendeko Emirerria izan zen. Hiriburua Kordoba hirian ezarri zuten, eta Vali bat izendatu zuten lurraldea gobernatzeko.
Musulmanen armadek Pirinioak zeharkatu eta konkista jarraitu zuten, baina frankoek Poitiersen garaitu zutenez ( gogoratu Karlos Martel 732), atzera egin behar izan zuten Iberiar penintsula.

EMIRRERI INDEPENDENTEA (756-929)


abderraman IVIII. menderen erdialdean, Bagdadeko abbastarrek Damaskoko kalifak tronutik kendu zituztenean (omeitar familia erahil zuten), baina omeiatar familiako azken kideak, Abd ar Rhaman printzeak, bere hiritik ihes egiten lortu zuen, eta Al Andaluseraino ailegatu zen.

Handik gutxira, Bagdadeko Kaliferriarekin zituen lotura politikoak moztu, independente bihurtu, eta Kordobako Emirerri Independentea sortu zuen horrela, eta bere burua Abd ar Rhaman I.a izendatu. Gertaera horrek Kaliferriaren batasun politikoa hautsi zuen, baina Kalifak Al Andalusko erlijio-agintaria izaten jarraitu zuen.

Emirerri independentearen garaian, Al Andalusko familia nobleen arteko liskar asko izan ziren, baita hispaniarrekiko (mozarabiarrak) istiluak ere.
Etengabeko gatazka horiek eraginez, Emirerriaren politika gorabeheratsua izan zen eta ahulezia nabarendu zen. Dena den, urte haietan ekonomiak eta kulturak gorantz egin zuten.

La Península Ibérica en el siglo IX

KORDOBAKO KALIFERRIA (929-1031)

Abd ar Rhaman III.a emirrak boterea eskuratu zuenean, 912.urtean, arazoak gero eta handiagoak ziren Al Andalusen: barne-liskarrak, iparraldeko erresuma kristauen (Leon, Nafarroa, Gaztela) etengabeko erasoak eta Afrikako iparraldeko musulmanen piraten mehatxuak itsas merkataritzaren arloan.
Emir horrek kristauak militarki menderatzea lortu zuen, eta zerga ordaintzera behartu zituen; base militarrak antolatu zituen Gibraltarko itsasartean, merkataritza abesteko eta kontrolatzeko; eta bere aginpidea ezarri zien gizarte-talde guztiei.



929. urtean, Abd ar Rhaman III.ak, Bagdadeko erlijioa-aginpidetik guztiz independizatu, eta Al Andalusko kalifa izendatu zuen bere burua.

Horrela sortu zen Kordobako Kaliferria.
Kalifaldia Al Andalusko une gorena eta egonkorrena izan zen: ekonomiaren hedapen handia izan zen eta itsas merkataritza asko indartu zen; gainera, Iberiar penintsulako iparraldeko erresuma kristauen aurrerapena geldiarazi zuten. Horretan eragin handia izan zuen Al Mansur-rek iparraldeko erresuma kristauen aurka egin zituen eraso militar garaileak, X. mendearen amaieran.



TAIFA ERRESUMAK (1031-1248)

Resultado de imagem para El apogeo del Califato de Córdoba1008. urtetik aurrera, Kaliferriaren batasuna apurtzen hasi zen... Aristokrazia, goi-funtzionarioak eta armada kalifen kontrolpetik kanpo geratzen saiatzen ziren, eta beren lurraldeetako agintari nagusi bihurtu nahi zuten.
30 urtetan baino gutxiagoan, Al Andalus 25 taifatan baino gehiagotan zatitu zen. Taifak ziren erresuma independenteak eta hiria zen haien ekonomiagune nagusia.
Taifek ekonomia-oparotasun handiko garai bat izan zen, baina ezin izan zuten aurre (zatituta baitzeuden) kristauen erasoei, eta kristauek egoera aprobetxatu zuten konkista gehiago egiteko.
Taifa erresuma garrantzitsuenak hauek izan ziren: Sevilla, Toledo, Badajoz, Zaragoza, Tortosa, Denia eta Granada.
Zatiketa politikoak Al Andalusen armada asko ahuldu zuen. Afrikako iparraldeko armada musulmanen laguntza izan arren (almorabideak eta almohadeak), XIII. mendean, errege-erregina kristauek Al Andalusko ia lurralde guztiak lortu zuten okupatzea. (Adibidez, Sevilla 1248an konkistatu zuten).
Erresuma kristauek konkistatu gabe iraun zuen lurralde bakarra Granadako Nasri Erresuma izan zen.









NAVAS DE TOLOSA-KO GUDUA

XII. mendearen bigarren erdian, Iberiar penintsulako erresuma kristauak elkartu ziren almohaden kontra egiteko. Almohadeek (Afrikako iparraldetik etorrita, armada sendoaren bitartez erasoak antolatzen zituzten kristauen kontra eta Al Andalusen botere asko lortu zuten) penintsula okupatu eta erresuma kristauen aurrabidea eragotzi zuten hainbat urtetan.
Penintsulako erresuma kristauek indarrak batu zituzten almohaden kontra borrokatzeko. Behin betiko garaipena Navas de Tolosako guduan gertatu zen (1212). Hartan, Gaztelako, Nafarroako eta Aragoiko erregeak batera borrokatu ziren.


Hortik aurrera, errege kristauak hegoalderantz abiatu ziren: "Errekonkista" deitua.
1249. urtean, Portugalgo Erresumak Faro okupatu zuen. horrela, gaur egungo lurraldearen konkista amaitu zuen.
Leongo erresumak gaur egungo Extremadurako lurrak hartu zituen (1230) eta Gaztelarekin batu ondoren, Fernando III.ak Guadalquivir ibaiaren harana konkistatu zuen; ondoren, haren seme Alfonso X.ak, Cadiz et Murtzia konkistatzea lortu zuen.
Aragoako Koroako erregeak, Jakue I.ak Valentzia okupatu zuen (1238), eta Murtziaraino iritsi zen. Balear uharteak ere konkistatu zituen (1287).
Erresuma musulman bat baino ez zegoen penintsulan: Granadako Erresuma.


GRANADAKO NASRI ERRESUMA MUSULMANA (1238-1492)

reino nazari mapa1238. urtetik aurrera, Nasri dinastiako erregeek gobernatzen zuten Granadako Erresuma, Afrikako iparraldeko kalifekin harremanak zituztenak.
Erresuma horrek lurralde zabalak hartzen zituen: gaur egungo Malaga, Almeria, Granada eta Cadizko zati bat. Kostalde luzea zuen, merkataritzarako portu garrantzitsuak, eta ureztatze bidezko laborantza emankorra. Erresumako hiriburua, Granada, Europako kulturagune eta merkataritzagune garrantzitsuenetakoa zen.
Erresuma oso aberatsa zenez eta ekonomia-jarduera garrantzitsua zuenez, zerga altuak ordaindu ahal zituzten Gaztelako erregei bakearen truke. Horri esker, XV. mendearen amaiera arte iraun zuen.




granada

Azkenean, Errege-erregina Katolikoek (gaztelako Isabel eta Aragoako Fernando) indarrez konkistatu zuten Granada 1492. urtean azken errege musulmana (Boabdil) tronutik kenduz.








AL ANDALUS-KO EKONOMIA-JARDUERAK

Mundu islamikoan, ekonomia-jarduera guztien ardatza hiria zen. Hirian zegoen eskulangintzaren ekoizpena, inguruko lurraldetako nekazaritzako eta bertako eskulangintzako produktuak trukatzen ziren, eta nazioarteko merkataritzaren lerro nagusiak lotzen ziren.

Biztanleria gehiena nekazaritzan aritzen zen.  musulmanek nekazaritzan teknika berriak landu zituzten ekialdetik ekarrita; adibidez, lur sail ureztatuak, putzuak hondeatuz eta noriak eraikiz. Labore berriak lantzen ere hasi ziren, hala nola, arroza, zitrikoak, alkatxofak eta kalamua.
Eskulangintza erer asko lantzen zuten (ehungintza, papergintza, larrugintza, burdingintza, beiragintza, etab.) eta produktuak zokoetan (azoketan) saltzen zituzten.

Merkataritza oso dinamikoa zen, bai tokian tokikoa (merkataritza txikia), bai nazioartekoa (merkataritza handia). Europatik, metalak eta zura iristen ziren; Afrikatik, esklaboak, urrea eta bolia; eta, Ekialdetik, luxuzko objetuak, oihalak eta espezieak. Al Andalusek, berriz, eskulangintzako eta nekazaritzako produktuak esportatzen (kanpoan saltzeko) zituen.


AL ANDALUS-KO GIZARTEAREN ANTOLAKETA


Al Andalusko gizarte konplexua zen, hainbat kultura, erlijio eta gizarte-maila baitzeuden.



GIZA-TALDEAK:

MUSULMANAK

Erlijio musulmaneko biztanleria-talde hauek osatzen zuten:

  • Arabiarrek osatzen zuten konkista zuzendu zutenen gutxiengoa. Botere politiko eta sozialaren elitea eratzen zuten, eta karguak, pribilegioak eta lurraren jabetza monopolizatzen zituzten.
  • Berbereak gehiago ziren, eta Iberiar penintsulara armada konkistatzailearekin batera iritsi ziren, edo Afrikako iparraldetik emigratuz (Mauritania: mairuak: moro-ak). Berbere asko maila apaleko abeltzainak ziren.
  • Muladiak ziren biztanle gehienak. Islamismora aldatutako hispanobisigodoak (konkistatutako biztanle islamiarrak) ziren. Konkistatzaileen erlijioaz gainera, haien ohiturak eta hizkuntza ere hartu zituzten.



MUSULMANAK EZ ZIRENAK

Musulmanak ez ziren gutxiengoek zerga handiagoak ordaintzen zituzten, eta eskubide gutxiago zituzten:

  • Mozarabiarrak beren erlijioari eutsi zioten hispanobisigodoak ziren, eta hirietan bizi ziren, batez ere. Askok jasarpenak pairatu zituztenez, erresuma kristauetara ihes egin zuten.
  • Juduen egoerak hobera egin zuen musulmanekin. Eskulangintzan, merkataritzan, medikuntzan edo zientzian aritzen ziren, eta autonomia juridikoa zuten.



HIRIAK

Hiria harresiz inguratuta zegoen. Harresiak ate batzuk zituen, eta gauero ixten ziren. Erdialdean, hiri zaharra edo Medina zegoen; bertan, Aljama edo meskita nagusia eta zokoa edo azoka eta alondiga (zerelalak saltzeko biltegia). bainu publikoak ere bazeuden: Hamman
Goiko aldean, hiria defendatzeko, alkazaba edo alkazarra gaztelu antzeko gotorleku harresitua; bertan zegoen gobernadorearen egoitza.
Inguruan errebalak (harresitik kanpoko auzoak) zeuden.



AL ANDALUS-KO ARTEA


Al Andalusko arkitektura arte islamikoaren ezaugarri nagusiak ditu (eraikinen kanpoko material pobreak: adreilua, zura eta igeltsoa eta dekorazio gutxi, barrukaldean, aldiz, dekorazio asko eta luxozkoa: marmolak, azulejuak, igeltsulan bikainak,... dekorazio-motibo oparoki polikromatuak), baina penintsulan berezko elementu berezi batzuk erabiltzen zituzten: ferra-arkua, gingil arkua, polikromia eta erliebeen eta mosaikoen bidezko ornamentazioa.



Al Andalusko arkitekturaren eraikin bikainekoak hauek dira:



  • Kordobako Meskita
  • Zaragozako Aljaferia
  • Sevillako Giralda eta Torre del Oro
  • Granadako Alhambra jauregia


El alcalde de Córdoba cierra la comisión que cuestionaba que la Catedral fuese de la Iglesia

Arcos y habitaciones del Pórtico Nord en el Palacio de la Aljafería en Zaragoza, España Foto de archivo - 22905080





Torre del Oro de Sevilla


Visita Alhambra de Granada


Resultado de imagen de alhambra


EGIN KLIK... HOBETO ULERTZEKO


ORAIN IKUSI ONDO BIDEO BATZUK GAI HONI BURUZKO IDEIAK HOBETO ULERTZEKO:

PRACTICOPEDIA: COMO FUE LA INVASIÓN MUSULMANA

AL ANDALUS. LECCIONES DE HISTORIA

AL ANDALUS: DEL REINO VISIGODO AL CALIFATO DE CORDOBA

LA BATALLA DE LAS NAVAS DE TOLOSA

LA CONQUISTA MUSULMANA Y EL CALIFATO DE CORDOBA

1 HISTORIA DE AL ANDALUS: De la formación al emirato andalusi

2 HISTORIA DE AL ANDALUS: Del califato al reino nazari de Granada

3 HISTORIA DE AL ANDALUS: SOCIEDAD Y ECONOMÍA

4 HISTORIA DE AL ANDALUS: CULTURA Y CIENCIA

10 LA MEZQUITA DE CORDOBA

11 LA ALHAMBRA DE GRANADA

12 PRACTICOPEDIA: EL CID

Eta... Gehiago jakiteko: "ERRESUMA KRISTAUEN IBERIAR PENINTSULAKO KONKISTA".



Ikasteko Gakoak 2- 125. Orri

- Mendeko emirerriaren garaian Omeiatarren dinastiak agintzen zuen. Emirrek Damaskoko kalifaren aginpidea onartzen zuten. Omeaitarren familia Damaskon hil zuten, baina familia horretako kide batek, Abd ar Rahman gazteak, sarraskitik ihes egin eta Al Andalusera iristea lortu zuen; han boterea eskuratu zuen.

756. urtean Kordobako emir independente izendatu zuen bere burua, hau da, kalifari obeditzeari utzi zioten, nahiz eta haren erlijio-aginpidea onartzen jarraitu. Emirrek hainbat barne-matxinadari aurre egin behar izan zieten.


Kalifaldian, kalifek bere gain hartu zuten erlijio-aginpidea ere.
Al Andalusko historiaren garairik oparoena izan zen.



Interpretatu irudiak. 126. Orri

  • Alminar edo minaretea (dorrea) erraz nabarmendu daiteke. Patio zabala (sahn) putzu edo iturri batekin garbitzeko ere bai. Otoitz Areto handia (haram) ahaztu gabe.

  • Otoitz-aretoaren erdian, katedral bat (kristau-templu nagusi bat) eraiki zen. Minaretea bihurtu da eliza kristauaren kanpandorrea.  Patioa mantendu da.


Ikasteko Gakoak 2- 129. Orri
  1. XI. Mendean kalifa-herria zatituta sortutako erresuma ugariak ziren. Musulmanen Al Andalusaren ahultasun garaia izan zen.
  2. Navas de Tolosako gudua galdu ondoren, almohadeen inperioa (Afrikako iparraldean) desegin egin zen, eta Iberiar penintsulako erresuma kristauek ia Al Andalus osoa konkistatu zuten.
  3. Granadako Nasri erresuma izan zen Iberiar penintsulako azken lurralde musulmana. Barne borrokek galbidera eraman zuten, eta horrela, Errege-erregina katolikoek Granada konkistatu zuten 1492 urtean.
  4. PENTSATU. Urte hartan bertan Kristobal Kolon-ek Amerika deskubritu zuen.


Interpretatu Denbora-Lerroa 2. 129. Orri

1.    Mendeko emirerria (711-756): Gudaleteko gudua
2.    Emirerri Independentea (756-929): Abd ar Rahman I.a emir bihurtu
3.    Kalifa-herria (929-1031): Abd ar Rahman III. Kalifa izendatu
4.    Taifak eta Afrikako iparraldeko inperioak (Almorabide eta Almohadeak) (1031-1212): Kordobako azken kalifaren kargugabetzea
5.    Nasri erresuma (Granada) (1212-1492). Navas de Tolosako gudua



Ikasteko Gakoak 2- 133. Orri
1.    Al Andakusko gizartea heterogeneoa zen. Talderik boteretsuena konkistatzaileena zen. Talde horretako jatorri arabiarreko gutxiengoak lurralderik onena eta gobernuko karguak hartu zituen, eta jatorri berbereko konkistatzaileek, berriz, maila apalagoa zuten gizartean.
Gainerako biztanleak erlijioaren arabera zeuden antolatuta: muladiak (islamiar erlijioa, hizkuntza eta ohiturak bereganatu zituzten lehen kristauak zirenak), mozarabiarrak (beren erlijioari eutsi zioten kristauak ziren), eta juduak.

2.    Muladi: islamiar erlijioa, hizkuntza eta ohiturak bereganatu zituen Penintsulako biztanlea, lehen kristaua zena.
Mozariarabiarra: bere erlijioari eutsi zion Penintsulako kristaua zen.
Judua: hebrear erlijioaren praktikatzailea edo jarraitzailea.

3.    Al Andalusko biztanlerik gehienak nekazaritzan aritzen ziren. Zerealak, mahatsondoak eta olibondoak landatzen zituzten, bai eta fruta-arbolak ere. Hirietan kalitate handiko eskulangintza garatu zuten: zeramika, larru-bozelketa, urregintza, armagintza eta zetazko lanak. Merkataritza ere garrantzi handia izan zuen: eskulangileen produktuak esportatzen zituen, eta urrea eta esklaboak inportatzen zituen.

4.    PENTSATU. Ez. Talde boteretsu bat zegoen (konkistatzaileena), eta horren azpitik talde apalagoak. Gainera, emakumeak aitaren edota senarraren agintepean zeuden.

Ikasteko Gakoak 2- 135. Orri

1.    Material pobreekin eraikitzen zuten, hala nola adreiluarekin. Zutabeak eta harroinak (pilareak) erabiltzen zituzten, zenbait eratako arkuei eusteko: ferra-arkua, ferra-arku zorrotza, arku polilobulatua,… Material horiek dekorazio oparoz estaltzen zituzten, aberastasun handiko itxura emateko; leku atseginak eta freskoak eraikitzea gustatzen zitzaienez, argi-itzalen jokoak sortzen zituzten, saretak eta beirateak erabiliz. Eraikinak estaltzeko, zurezko sabai altuak erabiltzen zituzten, eta kupulak ere bai.
2.    Nagusiki oparotasun ekonomikoaren eta nolabaiteko tolerantzia intelektualaren ondorioz. Adibidez, Al Hakam IIa kalifak 400.000 liburu inguruko biblioteka izugarria bildu zuen
Poesiak garapen handia izan zuen. Itzal handiko pentsalariak ere izan ziren, Avizena, Avenpaze, Averroes eta Maimonides (mediku judua) esate baterako..

3.    PENTSATU. Bai, arte islamiarraren antza du. Eraikin mota berberak eraikitzen zituzten, elementu berdinak erabilita. Al Andalusko kultura, azken finean, kultura islamiar mota bat da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina