IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2020/03/13

ISLAM

ISLAM

Islamiar zibilizazioaren elementu bateratzailea erlijioa da.

ISLAM-AREN JATORRIA

Islama VII. mendean Arabiar penintsulan sortutako erlijio bat da. Arabieraz, "Jainkoaren borondatearen mendekoa" esan nahi du, eta haren jarraitzaileak musulmanak dira. Musulman hitza "sinestuna" esan nahi du.
Arabia oso eremu lehorra da, basamortua da nagusi, eta Itsaso Gorriaren, Pertsiar Golkoaren eta Mediterraneo itsasoaren artean dago.

Arabiako penintsula Biztanleak: arabiarrak
Islama
Musulmandarra: Islamiar erlijioa duena

Arabiar Penintsulan herri nomadak bizi ziren. Artzaintzan jarduten zuten, eta elkarren aurka borrokan aritzen ziren tributan antolatuta zeuden, guztiak elkartuko zituen botere politikorik gabe.
Arabiar gehienak politeistak ziren, eta Meka hiri sakratutzat jotzen zuten.


Islama
Arabiako penintsula Mahoma jaio zen garaian

Itsaso Gorriaren inguruan klima ez zen hain gogorra, eta nekazaritza jarduteko aukera zuten. Eremu hartan zeuden Medina eta Meka hiriak. Hiri horiek garrantzi handiko merkataritzaguneak ziren, izan ere, haietatik igarotzen ziren ekialdeko espezieak, zeta eta luxuzko beste produktu batzuk garraiatzen zituzten karabanak basamortuan zehar.

Arabiako penintsula
Bizimodua
Ez zegoen batasun politikorik
Populazioa tribu ezberdinetan zegoen banaturik
Gehienak artzai...

MAHOMA

Mahoma Mekan bizi zen. Familia dirudun bateko merkataria zen, eta berrogei urte zituela, erlijio berri bat predikatzen hasi zen: Islama.
Islama erlijio monoteista da, Jainko bakarra dagoela aldarrikatzen duelako, judaismoak eta kristautasunak bezala.
Islamaren Jainko bakarrak, Alak, Mahoma profetari diktatu omen zion erlijio honen eginkizunak eta, gero, bildu ziren liburu santuan: Korana.

 Shutterstock 163

Mahoma hasi zen erlijio berri hori predikatzen eta Islama zabaltzen. Mekako merkatari aberatsek Mahomaren mezuaren aurka egin zuten, ordena soziala mehatxatzen zuelakoan.
622an Mahomak Mekatik Medinara alde egin behar zuen. Urte horri hejira esaten zaio eta egutegi musulmanaren hasiera adierazten du. Beraz, musulmanen egutegiaren abiapuntua da.
Medinan jarraitzaile asko lortu zuen, armada indartsu bat bildu eta, zortzi urte geroago Meka konkistatu zuen. Hortik aurrera, Arabia osoan zehar hedatu zen Islama.
Mahoma hil zenean (632) Arabiar penintsularen mendebaldean tribu guztiak elkartu ziren erlijio berri honen inguruan.

ISLAMIAR ERLIJIOAREN OINARRIAK

Mahomaren predikuak Koranean jasota daude. Musulmanen liburu sakratu horretan ageri dira musulman guztiek bete behar dituzten funtsezko bost eginbehar hauek:
- Fedea aitortzea (Shahada). Musulman orok honako esaldi hau sinetsi eta errepikatu behar du: "Ala da jainko bakarra, eta Mahoma haren profeta"
- Egunean bost aldiz otoitz egitea (salat). Koraneko txatal batzuk errezitatu behar dira, buruz eta Mekara begira. Otoitza banaka nahiz taldeka egin daiteke, meskitan. Elkarrekin otoitz egiten dute meskitan, iman bat zuzendari dela. 
- Mekara erromesaldia (hayy). Musulman orok Mekara joan behar du, bizitzan behin gutxienez.
- Baraualdia (swan), ramadan hilean. Eguzkia irteten denetik sartzen arte, hamar urtetik gorako musulmanek ezin dute ez jan, ez edan, ez erre...
- Limosna (zakat) ematea, pobreei laguntzeko. Musulman guztien betebeharra da txiroei limosna ematea eta ondasunak behartsuenekin patekatzea.

ARABIA, MAHOMA Y EL ISLAM
CINCO PRECEPTOS RELIGIOSOS
-PROFESIÓN DE FÉ
- REZO CINCO VECES AL DÍA
- DAR LIMOSNA
- AYUNAR EN ...


Mahomaren dizipuluek Sunna ere idatzi zuten. Mahoma profetaren bizipenak eta esanak jasotzen dira idazki horretan.





ISLAM-AREN BILAKAERA ETA HEDAPENA


Islama
ISLAMAREN GARAPENAREN MAPA
Medinan, Mahomak oso armada indartsua eskuratu zuen, eta handik zortzi urtera,
Meka hiri...
Jainkoak lurrean zuen ordezkaria zen kalifa. Hau da, Islamiar Inperioa teokratikoa zenez, Lurralde islamiarren boterea Jainkoaren esku zegoen eta kalifa, bere ordezkaria, agintari gorena. Beraz, musulman guztien buruzagi politiko eta erlijiosoa.

Erdi Aroko islamaren denbora lerroa
Lehenengo 4 kalifa Mahomaren familiakoak izan ziren
Medina izan zen hiriburua.
Bizantz...
LA EXPANSIÓN DEL ISLAM


632. urtean, Mahoma profeta hil zenean, garai politiko berri bat hasi zen Arabian:

KALIFALDI ORTODOXOA (632-661)
Mahoma hil ondorem armada musulmanek islama hedatu zuten jihad  (gerra santua islamiar erlijioa babesteko eta zabaltzeko) eginez eta lurralde asko konkistatuz.
Hasieran islamiar Inperioa Medinatik gobernatzen zuten Mahomaren familiakoek kalifa tituloa hartuz.
Lehenengo hiru kalifa ia aho batez izendatu zituzten, baina, laugarrena hautatzeko garaian, barne arazoak sortu ziren. Ali izan zen laugarren kalifa, baina 661ean erail zuten, eta beste familiak hartu zuen agintea: Omeiatarrak.

OMEIATARREN KALIFALDIA (661-750)
Inperioa antolatu zuten eta luraldea banatu zuen probintzietan, emirerriak sortuz. Emirerri bakoitzak bi agitari zituen: gobernadorea eta Kalifaren ordezkaria (emirra). Hiriburua Damasko zen.

Omeiatarren garaian islamiar Inperioaren hedapen handiena konkistatu zuten Pertsiatik Iberiar penintsulara. Saiatu zuten Europa osoa konkistatzea, baina armada frankoek geldiarazi zituzten 732an, Poitiers gatazkan.
750ean matxinada antolatu zuen Abu al Abbas eta omeiatar familiako kide guztiak erail zituzten (Abd ar Rhaman printzea izan ezik, printze omeiatar hori lortu zuen ihes egitea Iberiar penintsulara).

ABBASTARREN KALIFALDIA (750-1258)
750etik aurrera, abbastarren familiak hartu zuen aginte gorena, eta hiriburua Bagdad izan zen. Hasieran, ekonomiaren nahiz kulturaren arloan garai oparoa izan zen: txanponak egin eta arabiera hizkuntza ofiziala izan zen. Baina, garai hartan, agintea eskuratzeko borrokak ugaritu ziren, eta Inperioa desegiten hasi zen.
Zenbait lurralde galdu zituzten; esate baterako, Al Andalus (Iberiar penintsulako erresuma musulmana).
Gero turko indartsuek (Asiako estepetako herriak) konkistak egin zituzten ekialdetik eta bere agintea sendotu zuen XIII. mendetik aurrera. Batasun erlijioso izan arren, Inperioak ez zuen batasun politikoa atxiki, eta, azkenean 1258an mongolek Bagdad suntsitu zuten.
Islama
Islamaren garapenaren mapa. YIHAD edo gerra santa

ANTOLAKETA POLITIKOA


Islamiar Inperioko agintari gorena kalifa zen. Aginte politiko eta erlijiosoa zuen, armadaren buru zen, legeak egiten zituen, eta epaile gorena zen. Funtzionario hauen laguntza zuen:


  • Bisirra. Kontseilariak edo lehen ministroak ziren.
  • Kadiak. Koranean jasotako legeen araberako justizia aplikatzeaz arduratzen ziren epaile modukoak ziren.
  • Valiak. Inperioko probintzien gobernadoreak ziren.
  • Emirra. Printze edo noble (Kalifaren familiakoa). Kalifaren izenean agintaria. Probintzia bateko valia edo aginte militarra.


EL GOBIERNO Y LA ADMINISTRACIÓN DEL ISLAM
VALÍ

ISLAMIAR GIZARTEA

Gizarte hiritarra zen. Hiria zen ekonomiaren, erlijioaren eta boterearen gunea.
Gizarte hierarkizatuta zegoen, eta biztanleen jatorriak pisu handia zuen: arabiarrek administrazioko goi funtzionarioak ziren edo armadako kargurik garrantsitsuenak hartu zituzten, eta arabiar ez zirenak botere-eremuetatik baztertura geratzen ziren.
Islamiar gizartea askotarikoa zen. Erlijio ezberdinetakoak (juduak, musulmanak, kristauak,...) eta etnia ezberdinak (berbereak, arabiarrak, eslaviarrak, pertsak,..)




Resultado de imagen de piramide sociedad islamica


Dena den, irizpide ekonomikoetan oinarritutako gizarte-banaketa zegoen:


  • Aristokrazia. Noble gehienak arabiarrak ziren, jabe handiak eta agintari gorenak. Goi funtzionarioak probintzietan. Aberatsak eta pribilegiatuak.
  • Handikiak. Ez zuten erabaki politikoan parte hartzen, baina maila ekonomiko ona zuten. Merkatari handiak, tailerra zuten eskulangileak eta landako jabe txiki nekazariak.
  • Herritarrak. Lurren jabe ez ziren nekazariak (beste batentzat lan egiten zuten soldata txiki baten truke), tailer propiorik ez zuten eskulangileak, saltzaile ibiltariak eta mirabeak ziren.
  • Emakumeak aitaren agindupean zeuden edo senarraren mende. Koranaren arabera, gizon bakoitzak lau emazte izateko baimena du, eta guztiak berdin tratatu behar ditu. Hezkuntza noble edo aberatsen familietako semeentzat soilik (alabak ez!).



SOCIEDAD EN EL ISLAM



HIRI MUSULMANAK


LAS CIUDADES MUSULMANAS
ALCAZABA
MEZQUITA
ZOCO
ENTRADA
MURALLA ARRABALES
ALHONDIGA
BAÑOS

ISLAMIAR ARTEA


Arkitekturan material pobreak erabiltzen zituzten: adreiluak, igeltsoa, zura,..
Askotariko arkuak: erdi-puntuko arkua, arku zorrotza, ferra-arkua, lobulatua,..
Estalki lauak eta askotariko gangak.
Dekorazio asko eta sormen handikoa... Ikonoklastak direnez (ez dituzte ikonoak erabiltzen jainkoa edo profeta gurtzarako), apaingarri geometrikoak, begetalak eta idazkunak erabiltzen dituzte.

Arcos musulmanes
Egin klik... GEHIAGO JAKITEKO...

Egin klik... GEHIAGO IKUSTEKO

Egin klik... HOBETO ULERTZEKO


ISLAMIAR KULTURAREN GARAPENA

Islama
KULTURA ETA ZIENTZIAREN GARAPENA
NEKAZARITZA AURRERATUA

MUSULMANEN NEKAZARITZA
Islama



Eta... IKUSI BIDEOAK:

TIPOS DE ARCOS

EL ISLAM. ARTEHISTORIA

LA RELIGIÓN ISLÁMICA

LA EXPANSIÓN DEL ISLAM. ARTEHISTORIA

LA EXPANSIÓN DEL ISLAM. MAPA

LAS PARTES DE UNA MEZQUITA

PARTES DE UNA CIUDAD MUSULMANA

EL ISLAM. GRANDES CIVILIZACIONES

EL ISLAM HISTORIA

EL ISLAM EN LA EDAD MEDIA


DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 27.ORRI

1.
Islama: Erlijio monoteista bat da, Arabiar penintsulan sortua.
Hejira: Mahomak Mekatik Medinara ihes egin zuen urteari deritzo, 622. urteari alegia.
Korana: Musulmanen liburu sakratua.
Meskita: Elkarrekin otoitz egiteko tokia musulmanentzat.

2. Islama Arabiar penintsulan sortu zen 622. urtean.

3. Mahoma fede musulmanaren profeta izan zen.

4. Islamaren betebeharrak bost dira:

  • Fedea aitortzea: “Al-lâh (Ala) da Jainkoa eta Mahoma bere profeta”
  • Egunean bost aldiz otoitz egitea Mekarantz begira
  • Bizitzan behin, gutxienez, Mekara erromes joatea
  • Ramadaneko hilabetean barau egitea egunez
  • Pobreei eta behartsuei laguntzeko limosna ematea
  • Horrez gain, debekatuta dago txerrikia jatea, ardoa edatea eta zorizko jokoetan parte hartzea.

PENTSATU
Ez dute esanahi bera. Arabiar penintsulan bizi dena edota hizkuntzatzat arabiera duen pertsona da arabiera, eta erlijiotzat islama duena da musulmana.



DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 29.ORRI
1.
  • Jihada: Islama hedatzeko “gerra santua”.
  • Kalifa: Musulman guztien agintari politiko eta erlijiosoa.
  • Bisirra: Kalifaren kontseilaria edota lehen ministroa.
  • Emirra: Probintzia bat gobernatzeaz gain aginte militarra zuen printzea edota noblea.
  • Kadia: Koranen jasotako legeen araberako justizia aplikatzeaz arduratzen zen.
  • Valia: Probintzia bat gobernatzen zuena.


2. Islamaren hedapenaren etapak hauek dira:

  • - Mahomaren heriotzara artekoa
  • - Kalifaldi Ortodoxoa
  • - Omeiatarren Kalifaldia
  • - Abbastarren Kalifaldia

  • 3. Bisirrek, kadiek eta valiek laguntzen zioten kalifari gobernatzeko.


PENTSATU:Ez dago ofizialki, baina…


DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 33.ORRI

  • 1. Hiru talde bereizten ziren: aristokratak; handikiak (merkatariak, eskulangileak eta landako nekazari-jabe txikiak) eta handikien azpian lurren jabe ez ziren nekazariak, lantegi propiorik gabeko eskulangileak, saltzaile ibiltariak eta mirabeak.

  • 2. Emakumeak aitaren agintepean zeuden lehenik, eta gero senarraren mende. Emakumeei ez zitzaien hezkuntzarik ematen, semeentzat baino ez zen hori.

  • 3. 32. orrialdeko “Aurrerabideak” kontutan hartu.

  • 4. Arkitekturan material pobreak erabiltzen zituzten, adreiluak, askotariko arkuak, egurrezko estalki lauak eta askotariko gangak. Eraikinak dekoratzeko hainbat motatako motiboak (Arabeskoak) erabiltzen zituzten: geometrikoak (zerrenda apaingarriak), begetalak (ataurikea) eta idazkunak.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina