BIZANTZIAR INPERIOA
IV. mendearen amaieran, Teodosio enperadore erromatarrak Inperio bitan zatitu eta Mendebaldeko Inperio erromatarra eta Ekialdeko Inperio Erromatarra sortu zituen.
V. mendea, Mendebaldeko Inperioa desagertu egin zen, germaniar herrien inbasioaren ondorioz.
Ekialdeko Erromatar Inperioak, ordea, herri germaniarren inbasioei eutsi zieten, eta beste mila urte inguru iraun zuen, (XV. mendera arte) izen berria hartuta: Bizantziar Inperioa. Hiriburua Konstantinopla zen (aurreko Bizantzio, kolonia grekoa, orain Istambul turkiarra).
Hasieran honako lurralde hauek biltzen zituen: Asia Txikia, Balkanetako penintsula, Siria, Palestina eta Egipto.
GOREN UNEA
Bizantziar Inperioak VI. mendean izan zuen goreneko aldia, Justiniano I. aren agintaldian Teodorarekin batera, bere emazte eragingarria (527-565).Justinianoren helburu nagusia aurreko Erromatar Inperioaren handitasuna berreskuratzea zen. Horretarako, hainbat kanpaina militar sustatu zituen Mediterraneoan itsas ontzidi handi bati esker, eta Afrikako Iparraldea, Italiar penintsula eta Hispaniako hegoaldeko lurralde bat konkistatzea lortu zuen. Berriro "Mare Nostrum" kontrolatu nahi zuen.
Haren armada Belisario eta Nartses generalen agindupean garaipen asko lortu zuen.
Garai hartan oparoaldi ekonomiko handia izan zuten. Mediterraneoan merkataritza garatu zen, eta urrezko txanponak egin zituzten.
Gainera, garapen kultural handia izan zuten garai hartan. Konstantinopla edertu zuten eta Santa Sofia basilika ederra eraiki zuten.
INPERIOAREN ANTOLAKUNTZA SENDOA
Bizantziar Inperioaren iraunaldi luzearen arrazoietako bat haren antolaketa sendoa izan zen.
Enperadorea edo Basileusa gobernatzen zuen. Botere osoa zuen. Botere politiko, militarra eta erlijiosoa. Armada eta administrazioa zuzentzeaz gain, buruzagi erlijiosoa ere bazen.
Kristau-erlijioak eragin nabaria izan zuen bizitza politikoaren, ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren alderdi guztietan.
- POLITIKA. Estatu teokratikoa zen, hau da, enperadorea edo basileusa zen Jainkoak lurrean zuen ordezkaria. Botere politikoa eta erlijiosoa zituen, antolakuntza burokratikoa eta armada indartsuak lagunduta.
Elizak eragin politiko handia zuen eta, askotan, erlijio-gatazkek ondorioak izaten zituzten bizitza ekonomikoan eta sozialean.
- EKONOMIA. Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Nagusiki latifundioak ustiatzen ziren. Merkataritza oparoa izan zen, Inperioaren kokapen geografikoari esker, Mediterraneoaren eta Ekialde hurbilaren arteko bitartekari-lana egin baitzuen. Zetaren bideak garrantzi ekonomiko handia izan zuen. besteak beste, zeta, espezieak, oihalak eta harribitxiak merkaturatzen ziren bide horretatik.
- GIZARTEA. Bizantziar gizarte hierarkizatuta zegoen eta piramide-egitura zuen.
- Gailurrean basileusa zegoen. Agintari gorena.
- Gero, Konstantinoplako patriarka (agintari erlijioso gorena aita santu moduan) eta harekin Goi-kleroa eta Noblezia palatinoa (jauregikoak: agintariak eta aberatsak) eta militarra. Zerbitzari asko eta lur eremu handien jabe ziren. Oso pribilegiatuak luxu handiz inguratuta.
- Hurrengo multzoan, herritarrak: eskulangileak, merkatariak, soldaduak eta nekazari libreak zeuden. Langileak.
Eta azkenik, piramidearen oinarrian jopuak eta esklaboak zeuden; nobleziaren eta kleroaren lurrak lantzen zituzten eta etxeko lanetan zerbitzari moduan jarduten zuten. Askatasun eta eskubiderik gabekoak.
- Hezkuntza. garrantzi handia izan zuen klase pribilegiatuen artean. eskolara familia aberatseko seme-alabak joaten ziren, hau da, noble eta jabe handien, funtzionarioen eta merkatari aberatsen seme-alabak. Ikasten zuten arteak eta letrak, batez ere.
- Hizkuntza. Grezieraz behin-betiko ordezkatu zuen latina, eta Inperioko hizkuntz ofiziala bihurtu zen.
- Zuzenbidea. Bizantziok aurreko Erromatar Inperioaren antzeko lege-kode bat sortu zuen. Justinianoren Kodea deitu zioten, Justiniano enperadorearen agintaldian bildu eta idatzi zutelako.
Kokapen geografikoari eta merkataritzaren garapenari esker, leku askotako eraginak bildu zituen Bizantziar Inperioak (Mendebaldeko Europa, herrialde islamiarrak eta Ekialdeko Asia) eta ezagutza horiek transmititu zituen. Hainbat urtetan, Mediterraneoko kulturagunea izan zen.
Arkitektura. Gurutze grekozko oinplanoa zuten elizak egiten zituzten eta kupula erabiltzen zuten estalki gisa; esate baterako Konstantinoplako Santa Sofia basilikan.
Eraikuntza-material pobreak erabiltzen zituzten, hala nola, adreilua eta harria, baina luxozko materialez apaintzen zituzten, Ekiladeko dotoretasuna erakusteko.
Mosaikoak. Erromatar tradizioko arte-adierazpidea dira. eraikinen barrualdea apaintzeko erabiltzen ziren.
Enperadorea edo Basileusa gobernatzen zuen. Botere osoa zuen. Botere politiko, militarra eta erlijiosoa. Armada eta administrazioa zuzentzeaz gain, buruzagi erlijiosoa ere bazen.
Kristau-erlijioak eragin nabaria izan zuen bizitza politikoaren, ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren alderdi guztietan.
- POLITIKA. Estatu teokratikoa zen, hau da, enperadorea edo basileusa zen Jainkoak lurrean zuen ordezkaria. Botere politikoa eta erlijiosoa zituen, antolakuntza burokratikoa eta armada indartsuak lagunduta.
Elizak eragin politiko handia zuen eta, askotan, erlijio-gatazkek ondorioak izaten zituzten bizitza ekonomikoan eta sozialean.
- EKONOMIA. Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Nagusiki latifundioak ustiatzen ziren. Merkataritza oparoa izan zen, Inperioaren kokapen geografikoari esker, Mediterraneoaren eta Ekialde hurbilaren arteko bitartekari-lana egin baitzuen. Zetaren bideak garrantzi ekonomiko handia izan zuen. besteak beste, zeta, espezieak, oihalak eta harribitxiak merkaturatzen ziren bide horretatik.
- GIZARTEA. Bizantziar gizarte hierarkizatuta zegoen eta piramide-egitura zuen.
- Gailurrean basileusa zegoen. Agintari gorena.
- Gero, Konstantinoplako patriarka (agintari erlijioso gorena aita santu moduan) eta harekin Goi-kleroa eta Noblezia palatinoa (jauregikoak: agintariak eta aberatsak) eta militarra. Zerbitzari asko eta lur eremu handien jabe ziren. Oso pribilegiatuak luxu handiz inguratuta.
- Hurrengo multzoan, herritarrak: eskulangileak, merkatariak, soldaduak eta nekazari libreak zeuden. Langileak.
Eta azkenik, piramidearen oinarrian jopuak eta esklaboak zeuden; nobleziaren eta kleroaren lurrak lantzen zituzten eta etxeko lanetan zerbitzari moduan jarduten zuten. Askatasun eta eskubiderik gabekoak.
JUSTINIANO I.A HANDIA
Justiniano I.a enperadoreak hainbat arlotan egin zuen gobernu-lana. Hona hemen garrantzitsuak:
- Politika. Inperioa Mendebaldean hedatzeko kanpaina militarrak antolatu zituen, germaniar erresumei, bandaloei, eslaviarrei eta ostrogodoei aurre eginez. Ekialdean, beriz, Pertsiar Inperioaren aurka borrokatu zen, Erromatar Inperioa berrezartzeko eta berriro antolatzeko asmoz.
- Legegintza. Erromatar zuzenbidea antolatzeko legeak bildu zituen "Corpus Iuris Civilis" deritzona sortu zuen horrela.
- Erlijioa. Kristautasuna Inperio osora zabaltzen saiatu zen erlijio honi bultzada handia emanez.
KONSTANTINOPLA
Bizantziar Inperioko hiriburua greziarren garaiko kolonia bat zen: Bizantzio. gero, izena aldatu zioten, Konstantino enperadorearen omenez, bertara eraman zuelako Inperio osoko hiriburua.
Konstantinopla munduko hiririk handiena, babestuena eta ederrena izan zen gara horretan. Harresi berria eta eraikin ugari egin zituzten, Ekialdean hiri handi bat, beste Erroma bat, sortzeko asmoz.
Eraikinik garrantzitsuenak foroa, kapitolio, senatua eta hipodromoa ziren. Senatuan legeak promulgatzen ziren eta hipodromoan koadriga-lasterketak egiten zituzten.
HIRIEN GARRANTZIA
Hirietan oinarritutako antolaketa zuen Bizantziar Inperioak. Hirien garrantzia errekuperatzen saitu zuten (ez germaniar erresumetan bezala). Hiriak ziren gobernuaren, armadaren eta gotzainen egoitza. Bizantziar Inperioko hiri nagusiak ziren: Konstantinopla, Tesalonika, Alexandria (Egipton) Efeso eta Damasko (Sirian)
INPERIOAREN GAINBEHERA ETA AMAIERA
Justiniano enperadoreak konkistatutako lurraldeek ez zuten luze iraun Bizantziar Inperioaren menpean eta XI. mendetik aurrera, Inperio gainbehera egiten hasi zen.
- VI. mendean lonbardiarrek Italiar penintsulako iparraldetik eta erdialdetik bota zituzten bizantziarrak
- Gero, VII. mendean, bisigodoek Iberiar penintsulatik bota zituzten.
- VII. eta VIII. mendeetan musulmanek Afrikako kostalde mediterraneoa, Siria eta Palestina konkistatu zituzten.
- XI. mendetik aurrera gainbehera. Alde batetik, arabiarren eta turkiarren etengabeko presioagatik mugen aurkako eraso ugari egin zituzten... beste aldetik, krisialdi ekonomikoa (gerrak direla eta nekazaritza eta merkataritza asko murriztu zen eta armada zatitzen hasi zen oso gastu handia eragiten baitzuen.
Inperio gero eta lurralde gehiago galdu zituen eta turkoen menpean geratzen ari ziren. Azkenean, XV. mendean 1453an turkiarren armada handiak indarrez hartu zuen Konstantinopla hiriburua, Bizantziar Inperioaren azken gotorlekua.
Mila urteko historia zuen Inperio handi hura desagertu egin zen eta, hortik aurrera, Konstantinopla deitu zen Istambul.
- Borroka ikonoklasta: VII. eta IX. mendeetan, Bizantziar Inperioak erlijio-irudiak (ikonoak) debekatu zituen bere lurralde osoan. Jarrera ofizial horri ikonoklasta zeritzon. Herritar kristauak debeku horren aurka zeudenez, gatazka gogorra piztu zen ikonoen aldekoak eta ikonoklasten artean.
787an, Nizeako Kontzilioak (Elizako ordezkari gorenen batzarra: apezpikuak, gotzainak,...) gatazka konpondu zuen, irudien gurtza berrezarriz, hau da, ikonoak erabiltzeko baimena gurtza kristauan.
- Ekialdeko Zisma (1054): Konstantinoplako Patriarkaren eta Erromako Aita Santuaren arteko liskarren ondorioz, Mendebaldeko Eliza eta Ekialdeko Eliza banandu egin zen. Mendebaldekoa Aita Santuari leial zitzaion. Ekialdekoa, berriz, Konstantinoplako Patriarkaren alde zegoen, eta Eliza Ordodoxo izena hartu zuen.
INPERIO ORTODOXOA
Elizak garrantzi handiko eginkizuna izan zuen bizantziar gizartean, eta hainbat gatazka piztu zituen:- Borroka ikonoklasta: VII. eta IX. mendeetan, Bizantziar Inperioak erlijio-irudiak (ikonoak) debekatu zituen bere lurralde osoan. Jarrera ofizial horri ikonoklasta zeritzon. Herritar kristauak debeku horren aurka zeudenez, gatazka gogorra piztu zen ikonoen aldekoak eta ikonoklasten artean.
787an, Nizeako Kontzilioak (Elizako ordezkari gorenen batzarra: apezpikuak, gotzainak,...) gatazka konpondu zuen, irudien gurtza berrezarriz, hau da, ikonoak erabiltzeko baimena gurtza kristauan.
- Ekialdeko Zisma (1054): Konstantinoplako Patriarkaren eta Erromako Aita Santuaren arteko liskarren ondorioz, Mendebaldeko Eliza eta Ekialdeko Eliza banandu egin zen. Mendebaldekoa Aita Santuari leial zitzaion. Ekialdekoa, berriz, Konstantinoplako Patriarkaren alde zegoen, eta Eliza Ordodoxo izena hartu zuen.
KULTURA
Hiru arlo nabarmendu ziren.- Hezkuntza. garrantzi handia izan zuen klase pribilegiatuen artean. eskolara familia aberatseko seme-alabak joaten ziren, hau da, noble eta jabe handien, funtzionarioen eta merkatari aberatsen seme-alabak. Ikasten zuten arteak eta letrak, batez ere.
- Hizkuntza. Grezieraz behin-betiko ordezkatu zuen latina, eta Inperioko hizkuntz ofiziala bihurtu zen.
- Zuzenbidea. Bizantziok aurreko Erromatar Inperioaren antzeko lege-kode bat sortu zuen. Justinianoren Kodea deitu zioten, Justiniano enperadorearen agintaldian bildu eta idatzi zutelako.
Kokapen geografikoari eta merkataritzaren garapenari esker, leku askotako eraginak bildu zituen Bizantziar Inperioak (Mendebaldeko Europa, herrialde islamiarrak eta Ekialdeko Asia) eta ezagutza horiek transmititu zituen. Hainbat urtetan, Mediterraneoko kulturagunea izan zen.
ARTEA
Bizantziar artea batez ere erlijiosoa izan zen.Arkitektura. Gurutze grekozko oinplanoa zuten elizak egiten zituzten eta kupula erabiltzen zuten estalki gisa; esate baterako Konstantinoplako Santa Sofia basilikan.
Eraikuntza-material pobreak erabiltzen zituzten, hala nola, adreilua eta harria, baina luxozko materialez apaintzen zituzten, Ekiladeko dotoretasuna erakusteko.
Mosaikoak. Erromatar tradizioko arte-adierazpidea dira. eraikinen barrualdea apaintzeko erabiltzen ziren.
ETA GEHIAGO JAKITEKO...
BIZANTZIAR INPERIOA EDO EKIALDEKO INPERIO ERROMATARRA
ORAIN BIZANTZIAR INPERIOARI BURUZKO BIDEO INTERESGARI BATZUK IKUSI:
EL EXPLENDOR DEL IMPERIO BIZANTINO. JUSTINIANO
DE LA CAÍDA DE ROMA AL AUGE DE JUSTINIANO I.
ETA,... INFORMAZIO GEHIAGO...
BIZANTZIAR INPERIOAREN ANIMAZIOA
DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 22.ORRI
1. Basileus: enperadorea zen.
Inperioko Armada eta Administrazioa zuzentzen zituen eta buru erlijiosoa zen.
Justinianoren
Kodea: Bizantziar Inperioan indarrean ziren legeen bilduma,
aurreko Zuzenbide erromatarrean oinarrituta. Justinianoren aginduz egin zen
lege bilketa, liburuki bakarrean.
2. Bizantziar Inperioa ezaugarri hauengatik egon zen goreneko unean
Justinianoren garaian (V. eta VI. Mendean): Justiniano antzinako Erromatar
Inperioaren batasuna berregiten ahalegindu zen, eta bai ekonomia-arloan
(merkataritza Mediterraneoan), bai kultura-arloan (Santa Sofia, mosaikoak,
liburutegiak,…) goraldi handia izan zen
3. 1.453. urtean turkoek Bizantziar Inperioa konkistatu eta
desagertu egin zen Inperio hura.
PENTSATU: Bai,
kokapen hobeezina zuelako Europaren eta Asiaren arteko merkataritza-bideen
erdian.
DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 25.ORRI
1. Piramide egitura zuen:
-
Gailurrean “basileus”a
edo enperadorea zegoen
-
Konstantinoplako Patriarka, goi kleroa eta noblezia
(palatinoa eta militarra) zeuden. Kleroa eta noblezia nekazaritzarako lur-eremu
handien jabe ziren.
-
Hurrengo multzoan langileak (eskulangileak, nekazari
libreak,…), merkatariak eta soldaduak zeuden.
-
Piramidearen oinarrian jopuak (zerbitzariak) eta
esklaboak zeuden.
2. Erromatar Eliza katolikoa (aita santuaren agintea aitortzen zuena) eta
bizantziar Eliza ortodoxoa (Konstantinoplako patriarkaren agintea
aitortzen zuena) behin betiko banantzea izan zen Ekialdeko Zisma erlijiosoa.
3. Bizantziar Inperioa greziar elementuak hartzen joan zen:
grezierak latina ordezkatu zuen eta bizantziar Eliza gero eta gehiago urrundu
zen Erromako Elizatik. Artean, gurutze grekozko oinplanoa zuten elizak eraiki
zituzten, eta kupula erabiltzen zuten estalki gisa; esate baterako Santa Sofia
basilikan. Eliza haien barrualdeak mosaiko eta ikono erlijioso oparoz apainduta
daude.
PENTSATU: Balkanetako eta ekialdeko Europako eremuetan,
Bizantziar Inperioaren eraginagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina