FRANKOAK ETA IMPERIO KAROLINGIOA. KARLOMAGNO.
FRANKOAK
Mendebaldeko erromatar Inperioa desegin zenean, herri
germaniarrek lurralde hori konkistatu eta erresuma independenteak ezarri
zituzten. Erresuma egonkorrenak Bisigodoek (Iberiar Penintsulan) eta Frankoek (Antzinako Galian) izan ziren.
Frankoak, Rhin ibaia zeharkatu ondoren, Galia
iparraldean kokatu ziren. Klovis
(Klodobeo) errege franko garrantzitsuenetakoa, konkisten bidez haien lurraldea handitu, frankoen batasuna lortu, erresuma finkatu eta kristautasunera
aldatu zen. Horrek ekarri zuen herriak ere kristautasuna besarkatzea. Gainera,
bertako herritar galo-erromatar kristauek ondo hartzea lortu zuen.
VII. mendetik aurrera, Klovis (Klodobeo) ondorengo
erregeak ez ziren aginteaz ondo arduratu eta goi-funtsionario esku uzten zuten
gobernua. Goi-funtzionario horiek “Jauregiko
maiordomo”ak ziren. Horrela, monarken agintaritza oso ahula zen.
Maiordomo garrantzitsua Karlos “Martel” izan zen. 732.
urtean frankoen armada sendo bat prestatu eta mehatxu musulmana lortu zuen eten
egitea Poitiers-eko gatazka irabaziz. Oso garaipen
garrantzitsua izan zen, bestela musulmanek Europaren bihotzean sartu eta
konkistatuko zuten arazorik gabe.
Karlos Martel hil eta gero, bere ondorengoa izan zen
bere semea: Pinino edo Pepin “Laburra”.
Honek azken monarka frankoa tronutik kendu zuen eta izan errege aukeratua 751. urtean (Pipino III),
eta orduan, dinastia berria hasi zen: Dinastia
Karolingioa (Karolo edo Karlos).
INPERIO
KAROLINGIOA. EUROPAREN JAIOTZA
Pepin “Laburra” lortu zuen Europako lurralde gehiago
konkistatzea, horien artean, Italiako lurralde handi bat, Roma barne, eta Aita
Santuari eman zion . Horrela sortu zen Aita Santuaren estatua edo Elizaren
estatua (gaur egun Vatikano).
Pepin hil eta gero (768), bere semeak, Karlos (gero Karlomagno), hartu zuen lurralde handi
baten boterea.
Karlomagnok jarritu zuen konkistak egiten Europan zehar ebre erresuma asko handituz. Saxoiak menderatu zituen, Italiako Lombardia konkistatu zuen eta Iberiar penintsulako iparraldeko lurralde batzuez jabetu zen.
Kristautasuna leku guztietan inposatu zuen. Karlomagnoren ospea eta boterea hain ziren handiak Mendebaldeko enperadore bat bezalakoa zen.
800. urteko Gabon egunean, Leon III. Aita santuak Mendebaldeko enperadore (Kristau-herriaren enperadore) koroatu zuen Karlomagno. Hori esker, haren agintea onartu zuen Mendebalde osoak, baita Bizantziar Inperioak ere.
Inperio karolingioa oso handia zen. Gaur egungo
Frantzia osoa hartzen zuen, bai eta Belgika, Herbehereak, Alemaniaren zati bat
eta Italiako iparraldea ere.
Karlomagno Akisgranen ezarri zuen
Inperioko hiriburua, Gortea (erregearen familia, lagunak,
zaindari militarrak, goi-funtzionarioak eta zerbitzariak,...normalean berarekin
bizi zirenak eta gobernatzeko laguntza ematen zioten) hantxe egoten zen.
Inperioa izugarri handia zenez, enperadoreak oso administrazio
zabala sortu behar izan zuen eta lurraldea konderrietan eta markatan banatu,
eskumen (botere eta eskubide) batzuk noble agintarien esku utziz.
- Konderria. Erregeak izendatutako noble ( Kondea) batek gobernatzen zuen lurraldea zen.
- Marka. Defentsa-lurraldea zen, normalean Inperioaren mugetan kokatua eta ondo defendatzeko indar militarra behar zen. Markes (noble militarra) batek gobernatzen zuen erregearen izenean.
Gainera, Missi
Dominicci izeneko arduradun-ikuskariak. Haien eginkizuna Inperio osoan
ibiltzea zen, konde, markes eta beste noble batzuen jokabidea kontrolatzeko eta
erregeari informatzeko.
Karlomagnoren erresuman, kultura nolabaiteko berpizkundea
izan zuen. Akisgranen Jauregiko Eskola sortu zuen , eta eskola horretara joaten
ziren nobleen eta goi-funtzionarioen
seme-alabak.
Karlomagno hil ondoren, Inperio karolingioa zatitu zen
haren ondorengoen artean (frankoen ohitura jarraituz). Karlomagno hiltzean bere
seme bakarrak Luis “Errikitsua” hartu
zuen boterea, baina hil zenean Inperio osoa banatu bere hiru semeen artean Verduneko Ituna (843) (Inperioaren banaketa onartzeko) sinatu ondoren: Karlos “Burusoila”k
mendebaldeko zatia jaso zuen; Luis “Germaniarra”k ekialdeko zatia eta Lotariok,
enperadore-tituluaz gain, beste bi anaien lurraldeen arteko zatia.
Lotario hil zenean (870), haren lurraldea beste bi
erresumen artean banatu zen.
Horrela sortu ziren Frantziako Erresuma eta Germaniako
Erromatar Inperio Santua; Frantzia eta Alemania estatuen jatorria.
LABURPENA
FEUDOAK
Hainbeste funtzionarioren zerbitzuak ordaintzeko,
enperadoreak feudo izeneko lursail ugari eman zizkien nobleei. Horren truke,
nobleek enperadoreari (edo erregeari beste leku batzuetan) leialak izango
zitzaizkiola zin egin eta beti prest laguntza militarra emateko edo aholku
egokiak emateko. Laguntza militarra eskatzen zienean armadan zerbitzua emango
zutela (haien gerrariekin) beti prest enperadoreari leialtasuna erakutsiz.
Sistema horrek harreman feudalen hasiera ekarri zuen
(gero Europa osoan zehar hedatu zen sistema).
EGIN KLIK... HOBETO ULERTZEKO
IKUSI ONDOKO BIDEOAK GEHIAGO JAKITEKO ETA HOBETO ULERTZEKO:
MIGUEL Y EL IMPERIO CAROLINGIOA
IMPERIO CAROLINGIO
LA HISTORIA DEL IMPERIO CAROLINGIO EN CASI 10 MINUTOS
EL IMPERIO CAROLINGIO. LECCIONES DE HISTORIA
CARLOMAGNO Y EL IMPERIO CAROLINGIO. OTRA HISTORIA
LOS CAROLINGIOS. GRANDES CIVILIZACIONES
CARLOMAGNO. EL IMPERIO CAROLINGIO. FRANCIA MEDIEVAL 2
DE CAROLINGIOS A CAPETOS. LA DIVISIÓN DE VERDUN. FRANCIA MEDIEVAL 3
LOS CAROLINGIOS: CARLOMAGNO, SU DINASTÍA Y EL IMPERIO CAROLINGIO
EL IMPERIO CAROLINGIO Y CARLOMAGNO, EL REY DE LOS FRANCOS
EL IMPERIO CAROLINGIO EN MINUTOS
EGIN KLIK... HOBETO ULERTZEKO
IKUSI ONDOKO BIDEOAK GEHIAGO JAKITEKO ETA HOBETO ULERTZEKO:
MIGUEL Y EL IMPERIO CAROLINGIOA
IMPERIO CAROLINGIO
LA HISTORIA DEL IMPERIO CAROLINGIO EN CASI 10 MINUTOS
EL IMPERIO CAROLINGIO. LECCIONES DE HISTORIA
CARLOMAGNO Y EL IMPERIO CAROLINGIO. OTRA HISTORIA
LOS CAROLINGIOS. GRANDES CIVILIZACIONES
CARLOMAGNO. EL IMPERIO CAROLINGIO. FRANCIA MEDIEVAL 2
DE CAROLINGIOS A CAPETOS. LA DIVISIÓN DE VERDUN. FRANCIA MEDIEVAL 3
LOS CAROLINGIOS: CARLOMAGNO, SU DINASTÍA Y EL IMPERIO CAROLINGIO
EL IMPERIO CAROLINGIO Y CARLOMAGNO, EL REY DE LOS FRANCOS
EL IMPERIO CAROLINGIO EN MINUTOS
Ikasteko Gakoak 2- 42. Orri
1. - Jauregiko maiordomoa: Karlomagnoren Inperioan pixkanaka botere
guztia bere esku izan zuten funtzionario nagusiak ziren.
- Konderria: normalean, bat zetorren hiri baten lurraldearekin, eta konde batek
gobernatzen zuen.
- Marka:
mugako lurraldeak ziren, eta markes baten agindupean zeuden.
- Missi dominici: enperadorearen izenean
konde, markes eta gotzainik boteretsuenak zelatatzen zituzten ikuskatzaile
moduko batzuk ziren.
2. Karlomagnok Akisgranen ezarri zuen Inperioko hiriburua, eta
konderrietan eta markatan antolatu zuen lurraldea; haien agintari kondeak eta
markesak ipini zituen, enperadoreak berak izendatuak. Missi dominici zeritzenek kondeak eta
markesak kontrolatzen zituzten.
3. Verdungo Ituna 843. Urtean sinatu zuten. Itunean Luis Errukitsuaren
semeek (Karlomagnoren ilobak) Inperioaren banaketa onartu zuten. Ondorio
nagusia Inperio Karolingioaren zatiketa izan zen.
4. PENTSATU. Alde batetik, abantaila seme guztiek jaso baitzuten
herentzia, baina beste alde batetik, desabantaila semeen artean maizegi
gertatzen ziren borrokak aita zenaren Inperioa batzeko ahaleginean, eta
bestetik, lurraldearen zatiketaren ondorioz galtzen zuten indarra, boterea eta
osotasuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina