IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2010/10/04

ANTZINAKO EGIPTOKO INGURUNE GEOGRAFIKOA

Orain apunte batzuk emango dizkizut Antzinako Egiptoko ingurune geografikoari buruz. Arretaz irakurri!

ANTZINAKO EGIPTO

EGIPTO: INGURU GEOGRAFIKOA


Egipton Nilo ibaiaren urei esker bizi zitezkeen, handik kanpora basamortua baino ez dago eta. (K. a. V. mendeko historialari grekoa, Herodoto-ren ustez, “Egipto Nilo ibaiaren dohaina da”.)
Nilo ibaia Afrikako ekuatore aintziretan jaiotzen da, hegotik iparrera haran estutik doa eta Mediterraneo itsasoan amaitzen da, delta zabalean zehar. Bidean dauden lurzoruetan bailara emankorra eratzen du, eta, horren ondorioz, giza taldeen asentamendua ahalbidetzen du. Egiptoko berezko eskualdeak, beraz, bi dira: harana edo Goi Egipto eta delta edo Behe Egipto.

Uholde emankorra: Euriak uda hasieran hasten dira jausten goi ibarrean eta urtero sortzen dute ur goraldia ibaian. Ur horiek ibarra estali, lurra hezetu eta, erretiratzen direnean, lurraren gainean limo ongarriak uzten dituzte, lurra oso emankorra bihurtuz.
Neolitoko egiptoarrek limoak ongarri naturaltzat erabiltzen ikasi zuten eta, horrela, nekazaritza ikusgarria lortu zuten. Ureztatzeko ubideak egitean laborantza eremuak handitu zituzten eta modu horretan herritarrak ugaritu egin ahal izan ziren herri gehiago sortuz. Ondorioz, Egiptoko herri asko hiri bihurtu ziren. Halako hiri eta herrialdetan errege edo gobernadoreek agintzen zuten independenteak.

1 iruzkin: