EGIPTOKO KULTURA ETA ARTEA
Idazkera: Egiptoarrek, Mesopotamiako herriekin batera, idazketa asmatu zuten. Beharbada, zergak eta herritarrak kontrolatu beharretik sortuko zen idazketa. (Eskribak).
Egiptoko idazketa piktografikoa (hieroglifikoa) da, hau da, hitzen esanahia irudi edo ikurren bidez adieratzen du; baina idazteko sistema horrekin arazoak izaten zituzten izenak edo kontzeptu abstraktuak irudikatu nahi zituztenean. Arazo horri konponbidea emateko, izenaren hasierako silaba irudikatzen zuen zeinua erabiltzen hasi ziren; Eguzkiari buruz idazten zutenean (Ra), eguzki diskoa irudikatzen zuten; baina “Ramses” idatzi nahi zutenean, Eguzkia irudikatzen zuten (Ra) “mses” ahoskatzen zen zeinuekin batera (hau da, Ra-mses).
Idazketa hori hilobi eta tenplu askotan margotuta eta grabatuta ageri da eta tintaz papiro izeneko orrietan idatzita. Egiptoko idazketa hieroglifikoa XIX. mendean argitu zuten, Rosetta harriari buruzko azterketari esker.
1799. urtean, Napoleon Egipto zela kanpaina garaian, ofizial batek Rosetta harria aurkitu zuen: basalto beltzezko estela zatia, tenpluan erregeari egin behar zaizkion ohorei buruzko testua. Testu hori hiru bertsioetan kontatuta dago: hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa. Jean François Champollion egiptologoak Rosetta harriko inskripzioak deszifratzea lortu zuenean, Antzinako Egiptoko kultura, historia eta zibilizazioa ezagutzera eman ahal izan zen.
Antzin Egiptoko idazketa hieroglifikoa deitzen dugu. Marrazkiak eta ikurrak nahasten ziren soinuak, hitzak eta esaldiak osatzeko. Beraz, piktogramak ziren.
Gehiago jakiteko ikusi bideoak:
IDAZKETA HIEROGLIFIKOA
HIEROGLIFIKOAK
HARRI ROSETTA
HARRI ROSETTA 1
HARRI ROSETTA 2
HARRI ROSETTA 3
Blog honetan argitaratutako baliabideak soilik helburu didaktikoak betetzeko dira. Oro har, Gizarte Zientzien Arloari buruzko dokumentazioa agertuko da bertan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleentzat zuzendutako gaiak dira, hain zuzen ere. Duranako Ikasbidea Ikastolako ikasleria laguntzea da asmo nagusia. Erabiliko diren apunteak, dokumentuak, irudiak eta beste materiala digitala helburu hori betetzen saiatzeko erabiliko dira, hau da, helburu didaktikorako. Eskerrik asko!
IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina