IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2010/10/18

ANTZIN EGIPTOKO EKONOMIA ETA BIZIMODUA.

APUNTEAK:

EGIPTOKO EKONOMIA
Egiptok nekazaritza aberatsa zeukan, ubide eta erreten sare handi eta guzti, lurrak ureztatzeko. Laborantzako lanean idi edo asto uztarriek tiraturiko goldea erabiltzen zuten; igitaia eta aitzurra ere erabiltzen zuten. Neguan zerealak erein eta udan uzta batzen zuten. Beste laborantza handi batzuk mahatsondoak, olibondoak, pikondoak, babak, ilarrak, eta dilistak ziren.

Abeltzaintza garrantzitsua izan zen. Lanerako animaliak ez ezik, egiptoarrek ardiak eta hegazti asko hazi zituzten. Abere ohikoenak ziren idia, ahuntza eta zerria. Ibaian egiten zuten arrantza, eta sareak erabiltzen zituzten.

Eskulangintza aberatsa eta balio handikoa izan zen. Zeramika, beira, altzari eta jostailuak egiten zituzten.

Merkataritzak harremanak Ekialde Hurbileko herriekin ez ziren estuak izan, baina Zirene, Fenizia, Mesopotamia eta abarrekin izan zituzten tratuak.
Nilo ibaia oso lagungarria izan zen barneko merkataritza bultzatzeko komunikabide nagusia baitzen.


EGUNEROKO BIZIMODUA
Bizi baldintzak eta erritmoa nekazaritzako zereginek, ereiteak, uztak eta abar, baldintzatzen zituzten. Lanik gogorrenak gizonek egiten bazituzten ere, emakumeek eta umeek ere lan egiten zuten baserriko zereginetan.
Gizonezkoen jantziak apalak ziren, gona bat gerrian lotuta eta belaunerainoko luzea. Emakume aberatsek tunika luze eta estua erabiltzen zuten eta asko apaintzen zuten gorputza: bainuak sarritan hartu, begiak eta ezpainak margotu eta krema eta usain gozoak eman.
Jateko nagusiak ogia, lekaleak eta ardi, txerri eta idi haragia ziren. Garagardoa zen edateko gustukoena, baina ardoa ere hartzen zuten.

ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 1
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 2
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 3
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 4
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 5

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina