IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2010/10/26

ZENBAKI EGIPTOARRAK

Antzin egiptoarrek erabiltzen zuten zenbaki sistema ondoan ikus dezakezu.

ZENBAKI SISTEMA ANTZIN EGIPTON

IDAZKETAREN HISTORIA LABURRA

Idazketaren historia labur kontatuta ikusi ondoko bideoan:

ANTZIN EGIPTOKO BEGIRADA BAT.

Antzin Egiptoko begirada polit bat ondoko bideoan ikus ditzakezun irudien bitartez:

ANTZIN EGIPTOKO BEGIRADA BAT

2010/10/25

ANTZIN EGIPTOKO IDAZKETA HIEROGLIFIKOA

EGIPTOKO KULTURA ETA ARTEA
Idazkera: Egiptoarrek, Mesopotamiako herriekin batera, idazketa asmatu zuten. Beharbada, zergak eta herritarrak kontrolatu beharretik sortuko zen idazketa. (Eskribak).
Egiptoko idazketa piktografikoa (hieroglifikoa) da, hau da, hitzen esanahia irudi edo ikurren bidez adieratzen du; baina idazteko sistema horrekin arazoak izaten zituzten izenak edo kontzeptu abstraktuak irudikatu nahi zituztenean. Arazo horri konponbidea emateko, izenaren hasierako silaba irudikatzen zuen zeinua erabiltzen hasi ziren; Eguzkiari buruz idazten zutenean (Ra), eguzki diskoa irudikatzen zuten; baina “Ramses” idatzi nahi zutenean, Eguzkia irudikatzen zuten (Ra) “mses” ahoskatzen zen zeinuekin batera (hau da, Ra-mses).


Idazketa hori hilobi eta tenplu askotan margotuta eta grabatuta ageri da eta tintaz papiro izeneko orrietan idatzita. Egiptoko idazketa hieroglifikoa XIX. mendean argitu zuten, Rosetta harriari buruzko azterketari esker.
1799. urtean, Napoleon Egipto zela kanpaina garaian, ofizial batek Rosetta harria aurkitu zuen: basalto beltzezko estela zatia, tenpluan erregeari egin behar zaizkion ohorei buruzko testua. Testu hori hiru bertsioetan kontatuta dago: hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa. Jean François Champollion egiptologoak Rosetta harriko inskripzioak deszifratzea lortu zuenean, Antzinako Egiptoko kultura, historia eta zibilizazioa ezagutzera eman ahal izan zen.

Antzin Egiptoko idazketa hieroglifikoa deitzen dugu. Marrazkiak eta ikurrak nahasten ziren soinuak, hitzak eta esaldiak osatzeko. Beraz, piktogramak ziren.
Gehiago jakiteko ikusi bideoak:

IDAZKETA HIEROGLIFIKOA


HIEROGLIFIKOAK


HARRI ROSETTA


HARRI ROSETTA 1


HARRI ROSETTA 2


HARRI ROSETTA 3

ANTZIN EGIPTOKO ARTEA: PINTURA ETA ESKULTURA

Antzin Egiptoko Artea. Pintura eta eskultura. Egiptoarrek margotzen zituzten hormak eta zutabeak hilobietan, temploetan eta jauregietan. Sarkoafagoetan ere egiten zituzten pintura ederrak. Eskultura erraldoiak egiten zituzten haien faraoien handitasuna erakusteko.
Egiptoko artea oso gutxi aldatu zen 3.000 urteko historia luzean zehar.

Pintura eta eskulturaren ezaugarri nagusiak ondoko hauek ziren:
- Perspektibarik eza.
- Frontaltasuna.
- Idealizazioa.
- Gelditasuna eta zurruntasuna.


Nahiz eta denbora asko pasa, Egiptoko artearen lan asko iritsi dira gure garaira oso egoera onean.

ANTZIN EGIPTOKO PINTURA


ANTZIN EGIPTOKO ESKULTURA


KAIROKO MUSEOAREN BISITA


NEFERTITI

TUTANKAMON. FARAOI GAZTEA.

Tutankamon faraoi gazteari buruzko informazioa ondoko dokumentaletan aurki dezakezu:

TUTANKAMON


TUTANKAMON HILOBIA


TUTANKAMON HILOBIAREN AURKIKUNTZA


TUTANKAMON MOMIA AGERIAN



TUTANKAMON HILOBIAN AURKITUTAKO HATUA


TUTANKAMON 1

TUTANKAMON 2

TUTANKAMON 3

TUTANKAMON 4

TUTANKAMON 5

2010/10/21

QADESH GATAZKA. EGIPTOAR ETA HITITEN AURKAKO GATAZKA!

Qadesh gatazka oso garrantzitsua izan zen Antzin Egiptoko Inperio berriari egonkortasuna eman zitzaiolako. Ramses II.a gidatu zuen bere armada Hititen aurka. Zehatz mehatz ez dakigu nor atera zen garaile, baina, dirudienez, Ramses II.ak lortu zuen bere erresumaren mugak mantentzea. Ondoko bideoan kontatzen digute gatazka horri buruzko gorabeherak.

QADESH GATAZKA

HATSHEPSUT. EGIPTOKO ERREGINA!

Ondoko bideoan agertzen dira irudi asko Hatshepsut erreginari buruz.

HATSHEPSUT.


HATSHEPSUT ERREGINAREN TENPLUA edozein turista bat bezala ikusteko aukera izango duzu ondoko bideoaren bitartez:

2010/10/18

ISIS ETA OSIRIS.






JAINKO-JAINKOSA BATZUK


JAINKO-JAINKOSAK ANTZIN EGIPTON

ANTZIN EGIPTOKO ERLIJIOA. MOMIFIKAZIOA.

Antzin Egiptoko Zibilizazioan sinesten zuten hil osteko bizitzan. Uste zuten heriotzan zehar bidai luze eta arriskutsu bat egiten zutela Hiladoen erresumara joateko. Horretarako, animaz gain, gorpua ere beharko zutela uste zuten eta horregatik, hildakoen gorpua baltsamatzen edo momufikatzen zuten. Momifikatzeko teknika oso konplexua zen, zeremonia eta erritu askoz osatuta.

Antzin Egiptoko momifikatze errituak.

ANTZIN EGIPTOKO ERLIJIOA. APAIZAK

EGIPTOKO ERLIJIOA
Antzinako herri gehienek bezala, egiptoarrek, hasieran, gertakari eta fenomeno naturalak jainkotzen zituzten. Gerora, jainko horiek gizaki edo animalia formak eman zituzten, eta gehienean, erdi gizaki eta erdi animalia irudikatzen ziren. Erlijio egiptoarra politeista zen, hau da, jainko eta jainkosa asko zeudela sinesten zuten eta tenpluetan gurtzen zituzten errito eta otoitz korapilatsuen bitartez. Hasieran, hiri bakoitzak bere jainko nagusia zeukan baina, erreinua batzean, tradizioak nahasi egin ziren.
Jainko nagusiak Ra, Anubis, Osiris, Isis, Hathor eta Horus ziren. Egiptoarrek, gainera, Nilo ibaia eta animalia batzuk gurtzen zituzten, katuak, behiak eta krokodiloak adibidez.

Antzinako Egiptoko bizitzaren alderdi guztiek jainkozko arrazoia zuten eta jainkoak protagonistak zirela uste zuten.

Osiris-en mitoa, horren adibidea da. Mito horren bitartez azaltzen da zergatik Nilo ibaiak gainezka egiten duen, eta ur-goraldiak izaten dituen:
Seth-ek, basamortuaren jainkoak, Osiris anaia hil zuen (emankortasunaren eta landarediaren jainkoa) eta, haren gorpua zazpi zatitan txikitu ondoren, lurrean barreiatu zuen. Hori Nilo ibaiak ur gutxi dueneko garaia da, hau da, lurra ereiteko garaia. Gero, Isis-ek, Osirisen arrebak eta emazteak (haurren eta familiaren jainkosa), jainkoaren gorpua bilatu, berriz osatu eta ondoren, berpiztu egiten du (horregatik da Osiris, baita ere, berpizkundearen jainkoa eta hildakoen epailea). Hori Nilo ibaiaren ur-goraldiaren unea da eta lursaila emankor bihurtzen duen uholdea.

Egiptoarrek sendo sinesten zuten hilezkortasunean (heriotzaren osteko bizitzan). Uste zuten bigarren bizitza lurreko bizimoduaren oso antzekoa zela, eta horregatik, pertsonen hil osteko bizitza posible izateko, arimak (“ba” izenekoa) derrigorrean gorputzean (“ka” esaten zitzaiona) hartu behar zuen babesa, beraz, behar-beharrezkoa zen gorpua ez usteltzea. Horregatik, gorpua momifikatu eta sarkofagoan gordetzen zuten. Momifikazio prozesuak honako hauetan zetzan: gorpuaren erraiak atera, “natron” izeneko gatzetan egun batzuetan sartu ondo lehortzeko hezetasuna galduz, gorpua olioekin eta ukenduekin busti, eta berriz ere baltsamoekin bete, gorpua ondo kontserbatzeko. Momifikatzeko eta baltsamatzeko modu desberdinak zeuden eta hildakoaren maila sozialaren araberakoa izaten zen.
Bigarren bizitzan, gorputza kontserbatzeaz gain, lurreko bizitzan izan zituen erosotasunez, objektu eta jabetzaz inguratzen ziren egiptoarrak. Egiptoar xumeenak, nekazariak esaterako, objektu gutxiagorekin lurperatzen ziren, lurreko bizitzan jabetza gutxiago baitzituzten, eta ehorzketak ere xumeagoak ziren. Bestalde, agintari aberatsen ehorzketak luxu handiagokoak izaten ziren, eta, barrualdean, hildakoaren bizimodua, aberastasunak, esklaboak eta abar irudikatzen ziren, eskultoreen eta margolarien lanen bidez.


Nortzuk ziren eta nola bizi ziren apaizak Antzin Egipton. begira ezazu ondoko bideoa gehiago jakiteko:

ANTZIN EGIPTOKO APAIZAK

ANTZIN EGIPTOKO EKONOMIA ETA BIZIMODUA.

APUNTEAK:

EGIPTOKO EKONOMIA
Egiptok nekazaritza aberatsa zeukan, ubide eta erreten sare handi eta guzti, lurrak ureztatzeko. Laborantzako lanean idi edo asto uztarriek tiraturiko goldea erabiltzen zuten; igitaia eta aitzurra ere erabiltzen zuten. Neguan zerealak erein eta udan uzta batzen zuten. Beste laborantza handi batzuk mahatsondoak, olibondoak, pikondoak, babak, ilarrak, eta dilistak ziren.

Abeltzaintza garrantzitsua izan zen. Lanerako animaliak ez ezik, egiptoarrek ardiak eta hegazti asko hazi zituzten. Abere ohikoenak ziren idia, ahuntza eta zerria. Ibaian egiten zuten arrantza, eta sareak erabiltzen zituzten.

Eskulangintza aberatsa eta balio handikoa izan zen. Zeramika, beira, altzari eta jostailuak egiten zituzten.

Merkataritzak harremanak Ekialde Hurbileko herriekin ez ziren estuak izan, baina Zirene, Fenizia, Mesopotamia eta abarrekin izan zituzten tratuak.
Nilo ibaia oso lagungarria izan zen barneko merkataritza bultzatzeko komunikabide nagusia baitzen.


EGUNEROKO BIZIMODUA
Bizi baldintzak eta erritmoa nekazaritzako zereginek, ereiteak, uztak eta abar, baldintzatzen zituzten. Lanik gogorrenak gizonek egiten bazituzten ere, emakumeek eta umeek ere lan egiten zuten baserriko zereginetan.
Gizonezkoen jantziak apalak ziren, gona bat gerrian lotuta eta belaunerainoko luzea. Emakume aberatsek tunika luze eta estua erabiltzen zuten eta asko apaintzen zuten gorputza: bainuak sarritan hartu, begiak eta ezpainak margotu eta krema eta usain gozoak eman.
Jateko nagusiak ogia, lekaleak eta ardi, txerri eta idi haragia ziren. Garagardoa zen edateko gustukoena, baina ardoa ere hartzen zuten.

ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 1
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 2
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 3
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 4
ANTZIN EGIPTOARREN BIZIMODUA 5

2010/10/14

IMHOTEP APAIZA ETA FARAOIAREN ARKITEKTUA

Imhotep izan zen faraoiaren arkitektua eta piramide handienaren sortzailea.

IMHOTEP 1



IMHOTEP 2



IMHOTEP 3

ARKEOLOGOAK ETA... MOMIAK!!

Hona hemen Antzin Egiptoko momiei buruzko dokumentala. Egin klik lotura bakoitzean ikusteko.

MOMIAK 1

MOMIAK 2

MOMIAK 3

MOMIAK 4

MOMIAK 5

MOMIAK 6

MOMIAK 7

MOMIAK 8

MOMIAK 9

MOMIAK 10

ANTZIN EGIPTOKO TENPLUAK. KARNAK.

Begira itzazu ondoko bideo interesgarriak Karnak tenploari buruz.




2010/10/08

ANTZIN EGIPTOKO TENPLUAK.

TENPLUAK






ANTZIN EGIPTOKO ARKITEKTURA

Ondoko bideoan ikus dezakezu Antzin Egiptoko arkitekturari buruzko informazio interesgarria. Bertan, monumentu asko bisitatzeko aukera:

EGIPTOKO MASTABAK.

Zer ziren mastabak?

EGIPTOKO MASTABAK

2010/10/07

PIRAMIDEAK 2.

Ondoan daukazu dokumental eder bat Egiptoko piramideei buruz. Luzea denez, zatitan ikus ditzakezu. Horretarako egin klik lotura bakoitzean.

PIRAMIDEAK 1

PIRAMIDEAK 2

PIRAMIDEAK 3

PIRAMIDEAK 4

PIRAMIDEAK 5

PIRAMIDEAK.

Piramideak izan ziren Antzin Egiptoko eraikuntzarik nabarmenak.

MASTABAK, PIRAMIDE MAILAKATUAK ETA PIRAMIDEAK



ZOSER, PIRAMIDE MAILAKATUA



PIRAMIDEAK



KEOPS PIRAMIDE HANDIENA.




ANTZIN EGIPTOKO HIRIAK ETA ETXEAK.

Nolakoak ziren Antzin Egiptoko hiriak eta etxeak. Begira ezazu ondoko dokumental laburra!


2010/10/06

RAMSES II. FARAOI HANDIA.

Nor zen Ramses II.a? Antzin Egiptoko faraoi handienetako bat izan zen Ramses.

Ezagutu gehiago ondoko dokumentalen bitartez... oso interesgarria, benetan!

Ikusteko egin klik dagokion loturan bertan.

Rameses edo Ramses II.a

Eta, nor zen Tutankhamon faraoi gaztea?

Hilezkortasunaren bila.

EGIPTOKO INPERIO HANDIA


Egiptoko Inperioa eraikitzen 10

ANTZIN EGIPTOKO GIZARTE HIERARKIZATUA

Antzin Egiptoko Gizartea (lehenengo zibilizazio guztien bezala) oso hierarkizatuta zegoen, hau da, mailakatuta. Irakur itzazu ondoko apunteak gehiago jakiteko:

EGIPTOKO GIZARTEA
Egiptoko gizartea guztiz hierarkizatua zegoen; hau da, biztanleen kategoriaren arabera antolatzen zen, eta kategoria horien artean desberdintasun handiak zeuden.
Buruan erregea edo faraoia zegoen, Ra edo jainko nagusiaren semetzat hartzen zuten. Botere politiko eta erlijioso gorena zuen. Erabateko botere eskumena zuen: justiziaz arduratzen zen, eta administrazioko kargu gorenak izendatzen zituen (ministroak, probintzietako gobernariak, armada-buruak eta apaiz buruak). Estatu guztiaren jabe ere bazen, ekonomia antolatzailea eta epaile gorena. Faraoia jauregian luxuz beterik bizi zen zerbitzariez inguratuta.
Beraz, faraoia botere handiko erregea zen eta jainkotzat hartzen zuten. Herriari agindu, armada gidatu, laborantza lur eskergak antolatu eta zerga bilketa kontrolatzen zituen funtzionario (eskribak) askoren bitartez.
Gobernu sistema egiptoarra monarkia absolutua zen, eta oinordetzan hartzen zen.
Goiko maila nobleek eta apaizek osatzen zuten. Lehenengoek lur sail handiak zeuzkaten eta administrazioko goi karguak betetzen zituzten: lehen ministro, probintzietako gobernadore, jauregiko maiordomo, eta abar. Honako hauek: bisirra: lehen ministroa zen; armada-buruak; goi mailako apaizak; probintzietako gobernadoreak; eta administrazioko arduradunak (goi funtzionarioak edo eskribak).
Apaizek jainkoen kultuari eutsi eta tenpluak zaintzen zituzten, baina haiek ere laborantza sail ederrak zeuzkaten eta zergak hartzen zituzten.
Erdiko maila merkatari aberastuek eta eskribek osatzen zuten. Azken hauek irakaskuntza intelektuala hartzen zuten eta horregatik administrazioan hainbat kargu betetzen zituzten. Maila baxuagoko funtzionarioak ere baziren; esaterako erdi mailako agintari militarrak, apaiz gehienak, artistak eta eskribak. Azken horien ardurak ziren: tokiko administrazio lanak, zergak jaso eta erresumako kontabilitatea egin; bestalde, oso ondo idazten zuten, geografia eta historia zekiten, eta tenpluetan eskola espezializatuetan ikasten zuten.
Biztanleriaren gehiengoa: artisauak, merkatariak, jauregi eta tenplu handiak edota lan publikoak egiten zituzten eskulangileak eta nekazariak.
Artisauek, oso maila espezializatua izan zuten, faraoiarentzat, apaizentzat eta goi mailako karguentzat egiten zuten lan. Tailerretan antolatzen ziren, eta jauregietan, tenpluetan eta goi mailako funtzionarioen etxeetan egiten zuten lan.
Gizarteko beheko mailan nekazariak zeuden. Nekazaritza zen ekonomia egiptoarren oinarria, baina nekazarien bizi baldintzak gogorrak ziren. Faraoiaren, nobleen eta apaizen lurrak lantzen zituztelako, eta uztaren zati handi bat Estatuari eman behar zioten. Gainera, nekazariek ere zergak ordaindu behar zituzten. Piramide handiak eta beste eraikin edo monumentu erraldoiak eraikitzen ere lagundu behar zuten eta armadan parte hartzen zuten.
Azkenik behe-beheko mailan zeuden esklaboak (jabe baten mende dagoen pertsona, eta harengan jabetza eskubidea du, gauzengan bezalaxe). Gehienetan gerra presoak ziren. Hauek jabea zuten eta beti haren kontrolpean egon behar ziren eskubiderik gabe. Egipton ez ziren asko izan. Etxeko lanetan, meategietan eta harrobietan egiten zuten lan.

2010/10/05

FARAOIAK!!!

Faraoien botere handia... begira ezazu ondoko bideo laburra eta berehala ohartuko zara ze botere izugarria zeukaten Antzinako Egiptoko faraoiek...



Nola bizi zen faraoia... Ikusi eta gero pentsatu nolako bizimodu desberdina zeukaten haren menpean zeudenak.



Eta, jarraian daukazu dokumental eder bat horri buruz:

Egin klik eta ikusiko duzu!

2010/10/04

ANTZIN EGIPTOKO INPERIO BERRIA ETA GAINBEHERA

Eta Antzin Egiptoko Historiarekin jarraituz, azpian duzu Inperio Berria eta Gainbeherako denboraldiari buruzko historia. Hemen bukatzen da Antzin Egiptoko Historia. 3.000 urteko historiaaaaaa!!!

ANTZIN EGIPTOKO INPERIO ZAHARRA ETA ERDIKO INPERIOA

Jarraian oso ondo azalduta daukazu Antzin Egiptoko Inperio Zaharra eta Erdiko Inperioaren historia! Arretaz ikusi eta ikasi!



ANTZIN EGIPTOKO HISTORIA LABURRA

Ondoan doakizu bideoan ikus dezakezu Antzin Egiptoko Historia laburrrean azalduta. Soinua ez da ona, baina ulertzen da. Interesgarriak dira agertzen diren irudiak Antzin Egiptoko Zibilizazioa irudikatzen baitute.

ANTZIN EGIPTOKO HISTORIA

Beste apunte batzuk. Orain Antzin Egiptoko Historia:

EGIPTOKO HISTORIAKO ALDIAK.

K.a. 3100 urtearen inguruan Menes (Narmer) errege ospetsuak Goi eta Behe Egiptoko lurralde guztiak erreinu bakarrean batu zituen.
Egiptoko zibilizazioaren historia hiru aldi nagusitan zatitu ohi da, elkarren artean bitarteko bi garai dituztela:
 Inperio Zaharra (k.a. 3100-2200), hiriburua Menfis zela.
 Erdiko Inperioa (k.a. 2050-1785), hiriburua Tebasera aldatu zuten.
 Inperio Berria (k.a. 1580-1069), hiriburua Tebasen mantenduz. Garai honetan Palestina eta Siria konkistatu zituzten.
 Ondoren, (Behe Aroan) Egiptoko estatua beste herri batzuek menperatu zuten (asiriarrak, pertsiarrak eta greziarrak), harik eta K.a. I mendean desegin zen arte, erromatarrek konkistatu zutelako.
Zibilizazio egiptoarra Niloren bailaran zehar nekazari talde asko finkatzen hasi zenean sortu zen. Biztanleria talde horiek hasieran estatu txikietan antolatu ziren, gero batu egin ziren, eta bi erresuma handi sortu ziren: Egipto Behea, iparraldean kokatuta, deltaren eskualdean; eta Egipto Garaia, hegoaldean.
Bi erresuma horien batasuna K.a. 3100. urtean gertatu zen Menes faraoiaren erregealdian. Ezin da jakin benetako pertsonaia historikoa edo kondairazkoa izan zen, baina hogeita hamar dinastiei hasiera berak eman ziola uste da.
a) Inperio Zaharra.
Inperio Zaharra III. dinastiarekin ezarri zen Gizeh-eko bailaran. Dinastia horretako hiru faraoiek eman zioten izena Egiptoko hiru piramide ospetsuenei: Keops, Kefren eta Mikerino. Piramide horien ondoan Gizeh-eko esfingea dago, eta monumentu multzo ikaragarria osatzen dute, garai hartako faraoiek izan zuten boterearen isla.
Lehendabiziko garai honen bukaera aldera, zenbait aldaketa izan ziren erlijioaren alorrean, eta desordena publikoa eta lapurretak eragin zituzten; erresuma desegin zen eta batasuna hautsi.
b) Inperio Ertaina
XI. dinastiaren agintaldian, herrialdea berriro batu egin zen, eta Tebas izan zen hiriburua. Berriz ere oparotasun handia lortu zuen Egiptok: monumentu handiak altxatu ziren, Nilo ibaiaren ura hobeto aprobetxatzeko kanalak egin ziren, eta gotorlekuak eraiki ziren, besteak beste. Hiksoek, Palestinako herri nomadak, inbaditu zutenean, bukatu zen garai oparo hori.
c) Inperio Berria
Tebas hiria hartu zuen berriz ere ekimena, eta XVIII. dinastiaren agintepean batu zen Egipto. Inperio Berriari hasiera eman zitzaion. Ia 500 urtez iraun zuen garai berriak, eta Egiptoko historian ondoen ezagutzen den garaietako bat da. Garai honetako gertaera ia guztiak Luxor eta Karnak tenpluetako zutabeetan eta hormetan kontatuta daude; bi tenplu horiek garai honetan eraiki ziren.
Inperio Berrian, politika espantsionistari ekin zioten inguruko herrialdeen kontura. Horrela, Egiptok Palestina konkistatu zuen, Eufrates-eraino iritsi zen, erresuma mesopotamiarrei eta Anatoliako hitita herriari aurre egin zien. Gainera, hegoaldean zehar hedatu ziren, Nubia konkistatu zuten, eta hango urre meategi aberatsen jabe egin ziren.
Garai honetako faraoi garrantzitsuenak izan ziren: Tumosis III.a, Palestina eta Siria inguruko lurralde zabalak konkistatu zituen; Amenofis IV.a erlijio erreformatzailea; eta Ramses II.a, hititak konkistatu zituen. Faraoi horien erregealdian lortu zuen zibilizazio egiptoarrak osperik handienetako garaietako bat.
Garai oparoa izan bazen ere, Amenofis IV.ak ezarritako erlijio erreformen eraginez, barne istiluak izan ziren lehendabizi, eta gero, gerra zibila; azkenean, herrialdea ahuldu egin zen. Besteak beste, honako aldaketa hau agindu zuen: monoteismoa ezarri zuen, hau da, Aton jainko bakarraren gurtza ezarri zuen (Eguzkiaren erregea) eta izena ere aldatu zion, Akenaton. Inbasioak etengabe izaten ziren, eta armada egiptoarraren boterea izugarri hazi zen. Armada mertzenarioz osatua zegoen, batez ere Libiako eta Greziako atzerritarrez. Eta Inperio egiptoarra atzerritarrez osatutako armadaren esku zegoenez, erresuma independente izateari utzi zion.
d) Inperioaren gainbehera
K.a. 1085. urteaz geroztik, Egipto oraindik ere estatu garrantzitsua izan zen, baina ez zuen aurreko garaian izan zuen boterea eta ospea. Inbasio garaia zen, eta Egipto persiarrek okupatu zuten, k.a. 525. urtean. Azkenean, Alexandro Handiak Egipto bere inperioan bildu zuen, K.a. 332. urtean. Hura hil ondoren, Ptolomeok, haren armadako jeneraletako batek, beste dinastia bat ezarri zuen; Kleopatra bere ondorengoetako bat izan zen. Kleopatraren erregealdiaren ondoren, Egipto Inperioa erromatarraren probintzia bilakatu zen, eta erromatar enperadorearen prokuradore baten agindupean geratu zen. Inperio erromatarraren gainbehera etorri zenean, k.o. 476. urtean, Egipto Inperio bizantziarraren parte izatera pasa zen, arabiarrek konkistatu arte, k.o. 641ean.

ANTZINAKO EGIPTOKO INGURUNE GEOGRAFIKOA

Orain apunte batzuk emango dizkizut Antzinako Egiptoko ingurune geografikoari buruz. Arretaz irakurri!

ANTZINAKO EGIPTO

EGIPTO: INGURU GEOGRAFIKOA


Egipton Nilo ibaiaren urei esker bizi zitezkeen, handik kanpora basamortua baino ez dago eta. (K. a. V. mendeko historialari grekoa, Herodoto-ren ustez, “Egipto Nilo ibaiaren dohaina da”.)
Nilo ibaia Afrikako ekuatore aintziretan jaiotzen da, hegotik iparrera haran estutik doa eta Mediterraneo itsasoan amaitzen da, delta zabalean zehar. Bidean dauden lurzoruetan bailara emankorra eratzen du, eta, horren ondorioz, giza taldeen asentamendua ahalbidetzen du. Egiptoko berezko eskualdeak, beraz, bi dira: harana edo Goi Egipto eta delta edo Behe Egipto.

Uholde emankorra: Euriak uda hasieran hasten dira jausten goi ibarrean eta urtero sortzen dute ur goraldia ibaian. Ur horiek ibarra estali, lurra hezetu eta, erretiratzen direnean, lurraren gainean limo ongarriak uzten dituzte, lurra oso emankorra bihurtuz.
Neolitoko egiptoarrek limoak ongarri naturaltzat erabiltzen ikasi zuten eta, horrela, nekazaritza ikusgarria lortu zuten. Ureztatzeko ubideak egitean laborantza eremuak handitu zituzten eta modu horretan herritarrak ugaritu egin ahal izan ziren herri gehiago sortuz. Ondorioz, Egiptoko herri asko hiri bihurtu ziren. Halako hiri eta herrialdetan errege edo gobernadoreek agintzen zuten independenteak.

2010/10/01

ANTZIN EGIPTOKO ZIBILIZAZIO BIKAINA.

Egiptoko zibilizazioaren sorrera nola izan zen. Egin klik ondoko loturan ikusteko:






Eta, jarraian beste lotura batzuk dituzu Antzin Egiptoko Zibilizazioari buruzko hainbat dokumental ikusteko


















ANTZIN EGIPTO

Hemen hasiko dugu beste ikasgai berri eta polit bat: ANTZIN EGIPTOKO ZIBILIZAZIOA

Ikus ezazu ondoko bideo horiek:

Antzin Egipto 1


Antzik Egipto 2