IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2020/03/29

AL-ANDALUS

AL ANDALUS


portada caja Al Andalus


ISLAMA IBERIAR PENINTSULAN: AL-ANDALUS


Musulmanek Arabiar penintsulatik Ekialderantz eta Mendebaldeko lurralderantz hedatu ziren.
Afrikako Iparralde osoa menderatu zuten lehendabizi, eta VIII. mendearen hasieran (711). Iberiar Penintsularen konkistari ekin zioten. Horrela hasi zen musulmanen presentzia luzea Iberiar penintsulan; etapa horrek eragin garrantzitsua izan zuen gizarte hispanikoaren hizkuntzan, kulturan eta bizimoduan.

Eje cronológico de al-Ándalus

KONKISTA (711-718)

Penintsula inbaditu zuten armada musulmanetan, Afrikako iparraldeko herri berbereak ziren nagusi, baina arabiarrez osatutako gutxiengo batek agintzen zuen. Gibraltarko itsasartea igaro zuten eta 711. urtean, Hispanian sartu ziren Tarifatik, eta bisigodoen erresumaren konkista ekin zioten.
Bisigodoak, barne-gatazken ondorioz, nahiko ahulduta zeuden, eta ezin izan zieten aurre egin musulmanei. Errodrigo (Don Rodrigo, gaztelaniaz) erregea Guadaleteko guduan hil zen, eta haren tropak sakabanatu egin ziren. Musulmanen garaipen handia.
Musulmanen armadek, Tariken eta Musaren agindupean, oso azkar egin zuten aurrera, eta Andaluziako hiri nagusiak okupatu zituzten, baita bisigodoen erresumako hiriburua ere: Toledo.

Urte gutxitan, ia Iberia penintsula osoa kontrolatu zuten (iparraldeko leku menditsuenak eta jenderik bizi ez zen lekuak izan ezik), eta Pirinioak zeharkatu zituzten Frantzia aldera.

Noble eta apaiz hispanobisigodo gutxi batzuek, biztanleriaren zati batekin batera, asturiarren lur menditsuetan hartu zuten babesa, okupatu gabe baitzeuden.

Konkista oso azkar gertatu zen, hispanobisigodo gehienek ez zietelako musulmanei aurre egin. Nobleziak itunak egin zituen konkistatzaileekin, lurrei eta botereari eusteko. Nekazariak, horrenbestez, jaun berri musulmanen mende geratu ziren.

MENDEKO EMIRERRIA (718-756)


Lurraldea menderatu, eta Al Andalus izena jarri zioten musulmanek. Konkistatutako lurraldea Damaskoko Omeiatarren Kaliferriaren probintzia edo Mendeko Emirerria izan zen. Hiriburua Kordoba hirian ezarri zuten, eta Vali bat izendatu zuten lurraldea gobernatzeko.
Musulmanen armadek Pirinioak zeharkatu eta konkista jarraitu zuten, baina frankoek Poitiersen garaitu zutenez ( gogoratu Karlos Martel 732), atzera egin behar izan zuten Iberiar penintsula.

EMIRRERI INDEPENDENTEA (756-929)


abderraman IVIII. menderen erdialdean, Bagdadeko abbastarrek Damaskoko kalifak tronutik kendu zituztenean (omeitar familia erahil zuten), baina omeiatar familiako azken kideak, Abd ar Rhaman printzeak, bere hiritik ihes egiten lortu zuen, eta Al Andaluseraino ailegatu zen.

Handik gutxira, Bagdadeko Kaliferriarekin zituen lotura politikoak moztu, independente bihurtu, eta Kordobako Emirerri Independentea sortu zuen horrela, eta bere burua Abd ar Rhaman I.a izendatu. Gertaera horrek Kaliferriaren batasun politikoa hautsi zuen, baina Kalifak Al Andalusko erlijio-agintaria izaten jarraitu zuen.

Emirerri independentearen garaian, Al Andalusko familia nobleen arteko liskar asko izan ziren, baita hispaniarrekiko (mozarabiarrak) istiluak ere.
Etengabeko gatazka horiek eraginez, Emirerriaren politika gorabeheratsua izan zen eta ahulezia nabarendu zen. Dena den, urte haietan ekonomiak eta kulturak gorantz egin zuten.

La Península Ibérica en el siglo IX

KORDOBAKO KALIFERRIA (929-1031)

Abd ar Rhaman III.a emirrak boterea eskuratu zuenean, 912.urtean, arazoak gero eta handiagoak ziren Al Andalusen: barne-liskarrak, iparraldeko erresuma kristauen (Leon, Nafarroa, Gaztela) etengabeko erasoak eta Afrikako iparraldeko musulmanen piraten mehatxuak itsas merkataritzaren arloan.
Emir horrek kristauak militarki menderatzea lortu zuen, eta zerga ordaintzera behartu zituen; base militarrak antolatu zituen Gibraltarko itsasartean, merkataritza abesteko eta kontrolatzeko; eta bere aginpidea ezarri zien gizarte-talde guztiei.



929. urtean, Abd ar Rhaman III.ak, Bagdadeko erlijioa-aginpidetik guztiz independizatu, eta Al Andalusko kalifa izendatu zuen bere burua.

Horrela sortu zen Kordobako Kaliferria.
Kalifaldia Al Andalusko une gorena eta egonkorrena izan zen: ekonomiaren hedapen handia izan zen eta itsas merkataritza asko indartu zen; gainera, Iberiar penintsulako iparraldeko erresuma kristauen aurrerapena geldiarazi zuten. Horretan eragin handia izan zuen Al Mansur-rek iparraldeko erresuma kristauen aurka egin zituen eraso militar garaileak, X. mendearen amaieran.



TAIFA ERRESUMAK (1031-1248)

Resultado de imagem para El apogeo del Califato de Córdoba1008. urtetik aurrera, Kaliferriaren batasuna apurtzen hasi zen... Aristokrazia, goi-funtzionarioak eta armada kalifen kontrolpetik kanpo geratzen saiatzen ziren, eta beren lurraldeetako agintari nagusi bihurtu nahi zuten.
30 urtetan baino gutxiagoan, Al Andalus 25 taifatan baino gehiagotan zatitu zen. Taifak ziren erresuma independenteak eta hiria zen haien ekonomiagune nagusia.
Taifek ekonomia-oparotasun handiko garai bat izan zen, baina ezin izan zuten aurre (zatituta baitzeuden) kristauen erasoei, eta kristauek egoera aprobetxatu zuten konkista gehiago egiteko.
Taifa erresuma garrantzitsuenak hauek izan ziren: Sevilla, Toledo, Badajoz, Zaragoza, Tortosa, Denia eta Granada.
Zatiketa politikoak Al Andalusen armada asko ahuldu zuen. Afrikako iparraldeko armada musulmanen laguntza izan arren (almorabideak eta almohadeak), XIII. mendean, errege-erregina kristauek Al Andalusko ia lurralde guztiak lortu zuten okupatzea. (Adibidez, Sevilla 1248an konkistatu zuten).
Erresuma kristauek konkistatu gabe iraun zuen lurralde bakarra Granadako Nasri Erresuma izan zen.









NAVAS DE TOLOSA-KO GUDUA

XII. mendearen bigarren erdian, Iberiar penintsulako erresuma kristauak elkartu ziren almohaden kontra egiteko. Almohadeek (Afrikako iparraldetik etorrita, armada sendoaren bitartez erasoak antolatzen zituzten kristauen kontra eta Al Andalusen botere asko lortu zuten) penintsula okupatu eta erresuma kristauen aurrabidea eragotzi zuten hainbat urtetan.
Penintsulako erresuma kristauek indarrak batu zituzten almohaden kontra borrokatzeko. Behin betiko garaipena Navas de Tolosako guduan gertatu zen (1212). Hartan, Gaztelako, Nafarroako eta Aragoiko erregeak batera borrokatu ziren.


Hortik aurrera, errege kristauak hegoalderantz abiatu ziren: "Errekonkista" deitua.
1249. urtean, Portugalgo Erresumak Faro okupatu zuen. horrela, gaur egungo lurraldearen konkista amaitu zuen.
Leongo erresumak gaur egungo Extremadurako lurrak hartu zituen (1230) eta Gaztelarekin batu ondoren, Fernando III.ak Guadalquivir ibaiaren harana konkistatu zuen; ondoren, haren seme Alfonso X.ak, Cadiz et Murtzia konkistatzea lortu zuen.
Aragoako Koroako erregeak, Jakue I.ak Valentzia okupatu zuen (1238), eta Murtziaraino iritsi zen. Balear uharteak ere konkistatu zituen (1287).
Erresuma musulman bat baino ez zegoen penintsulan: Granadako Erresuma.


GRANADAKO NASRI ERRESUMA MUSULMANA (1238-1492)

reino nazari mapa1238. urtetik aurrera, Nasri dinastiako erregeek gobernatzen zuten Granadako Erresuma, Afrikako iparraldeko kalifekin harremanak zituztenak.
Erresuma horrek lurralde zabalak hartzen zituen: gaur egungo Malaga, Almeria, Granada eta Cadizko zati bat. Kostalde luzea zuen, merkataritzarako portu garrantzitsuak, eta ureztatze bidezko laborantza emankorra. Erresumako hiriburua, Granada, Europako kulturagune eta merkataritzagune garrantzitsuenetakoa zen.
Erresuma oso aberatsa zenez eta ekonomia-jarduera garrantzitsua zuenez, zerga altuak ordaindu ahal zituzten Gaztelako erregei bakearen truke. Horri esker, XV. mendearen amaiera arte iraun zuen.




granada

Azkenean, Errege-erregina Katolikoek (gaztelako Isabel eta Aragoako Fernando) indarrez konkistatu zuten Granada 1492. urtean azken errege musulmana (Boabdil) tronutik kenduz.








AL ANDALUS-KO EKONOMIA-JARDUERAK

Mundu islamikoan, ekonomia-jarduera guztien ardatza hiria zen. Hirian zegoen eskulangintzaren ekoizpena, inguruko lurraldetako nekazaritzako eta bertako eskulangintzako produktuak trukatzen ziren, eta nazioarteko merkataritzaren lerro nagusiak lotzen ziren.

Biztanleria gehiena nekazaritzan aritzen zen.  musulmanek nekazaritzan teknika berriak landu zituzten ekialdetik ekarrita; adibidez, lur sail ureztatuak, putzuak hondeatuz eta noriak eraikiz. Labore berriak lantzen ere hasi ziren, hala nola, arroza, zitrikoak, alkatxofak eta kalamua.
Eskulangintza erer asko lantzen zuten (ehungintza, papergintza, larrugintza, burdingintza, beiragintza, etab.) eta produktuak zokoetan (azoketan) saltzen zituzten.

Merkataritza oso dinamikoa zen, bai tokian tokikoa (merkataritza txikia), bai nazioartekoa (merkataritza handia). Europatik, metalak eta zura iristen ziren; Afrikatik, esklaboak, urrea eta bolia; eta, Ekialdetik, luxuzko objetuak, oihalak eta espezieak. Al Andalusek, berriz, eskulangintzako eta nekazaritzako produktuak esportatzen (kanpoan saltzeko) zituen.


AL ANDALUS-KO GIZARTEAREN ANTOLAKETA


Al Andalusko gizarte konplexua zen, hainbat kultura, erlijio eta gizarte-maila baitzeuden.



GIZA-TALDEAK:

MUSULMANAK

Erlijio musulmaneko biztanleria-talde hauek osatzen zuten:

  • Arabiarrek osatzen zuten konkista zuzendu zutenen gutxiengoa. Botere politiko eta sozialaren elitea eratzen zuten, eta karguak, pribilegioak eta lurraren jabetza monopolizatzen zituzten.
  • Berbereak gehiago ziren, eta Iberiar penintsulara armada konkistatzailearekin batera iritsi ziren, edo Afrikako iparraldetik emigratuz (Mauritania: mairuak: moro-ak). Berbere asko maila apaleko abeltzainak ziren.
  • Muladiak ziren biztanle gehienak. Islamismora aldatutako hispanobisigodoak (konkistatutako biztanle islamiarrak) ziren. Konkistatzaileen erlijioaz gainera, haien ohiturak eta hizkuntza ere hartu zituzten.



MUSULMANAK EZ ZIRENAK

Musulmanak ez ziren gutxiengoek zerga handiagoak ordaintzen zituzten, eta eskubide gutxiago zituzten:

  • Mozarabiarrak beren erlijioari eutsi zioten hispanobisigodoak ziren, eta hirietan bizi ziren, batez ere. Askok jasarpenak pairatu zituztenez, erresuma kristauetara ihes egin zuten.
  • Juduen egoerak hobera egin zuen musulmanekin. Eskulangintzan, merkataritzan, medikuntzan edo zientzian aritzen ziren, eta autonomia juridikoa zuten.



HIRIAK

Hiria harresiz inguratuta zegoen. Harresiak ate batzuk zituen, eta gauero ixten ziren. Erdialdean, hiri zaharra edo Medina zegoen; bertan, Aljama edo meskita nagusia eta zokoa edo azoka eta alondiga (zerelalak saltzeko biltegia). bainu publikoak ere bazeuden: Hamman
Goiko aldean, hiria defendatzeko, alkazaba edo alkazarra gaztelu antzeko gotorleku harresitua; bertan zegoen gobernadorearen egoitza.
Inguruan errebalak (harresitik kanpoko auzoak) zeuden.



AL ANDALUS-KO ARTEA


Al Andalusko arkitektura arte islamikoaren ezaugarri nagusiak ditu (eraikinen kanpoko material pobreak: adreilua, zura eta igeltsoa eta dekorazio gutxi, barrukaldean, aldiz, dekorazio asko eta luxozkoa: marmolak, azulejuak, igeltsulan bikainak,... dekorazio-motibo oparoki polikromatuak), baina penintsulan berezko elementu berezi batzuk erabiltzen zituzten: ferra-arkua, gingil arkua, polikromia eta erliebeen eta mosaikoen bidezko ornamentazioa.



Al Andalusko arkitekturaren eraikin bikainekoak hauek dira:



  • Kordobako Meskita
  • Zaragozako Aljaferia
  • Sevillako Giralda eta Torre del Oro
  • Granadako Alhambra jauregia


El alcalde de Córdoba cierra la comisión que cuestionaba que la Catedral fuese de la Iglesia

Arcos y habitaciones del Pórtico Nord en el Palacio de la Aljafería en Zaragoza, España Foto de archivo - 22905080





Torre del Oro de Sevilla


Visita Alhambra de Granada


Resultado de imagen de alhambra


EGIN KLIK... HOBETO ULERTZEKO


ORAIN IKUSI ONDO BIDEO BATZUK GAI HONI BURUZKO IDEIAK HOBETO ULERTZEKO:

PRACTICOPEDIA: COMO FUE LA INVASIÓN MUSULMANA

AL ANDALUS. LECCIONES DE HISTORIA

AL ANDALUS: DEL REINO VISIGODO AL CALIFATO DE CORDOBA

LA BATALLA DE LAS NAVAS DE TOLOSA

LA CONQUISTA MUSULMANA Y EL CALIFATO DE CORDOBA

1 HISTORIA DE AL ANDALUS: De la formación al emirato andalusi

2 HISTORIA DE AL ANDALUS: Del califato al reino nazari de Granada

3 HISTORIA DE AL ANDALUS: SOCIEDAD Y ECONOMÍA

4 HISTORIA DE AL ANDALUS: CULTURA Y CIENCIA

10 LA MEZQUITA DE CORDOBA

11 LA ALHAMBRA DE GRANADA

12 PRACTICOPEDIA: EL CID

Eta... Gehiago jakiteko: "ERRESUMA KRISTAUEN IBERIAR PENINTSULAKO KONKISTA".



Ikasteko Gakoak 2- 125. Orri

- Mendeko emirerriaren garaian Omeiatarren dinastiak agintzen zuen. Emirrek Damaskoko kalifaren aginpidea onartzen zuten. Omeaitarren familia Damaskon hil zuten, baina familia horretako kide batek, Abd ar Rahman gazteak, sarraskitik ihes egin eta Al Andalusera iristea lortu zuen; han boterea eskuratu zuen.

756. urtean Kordobako emir independente izendatu zuen bere burua, hau da, kalifari obeditzeari utzi zioten, nahiz eta haren erlijio-aginpidea onartzen jarraitu. Emirrek hainbat barne-matxinadari aurre egin behar izan zieten.


Kalifaldian, kalifek bere gain hartu zuten erlijio-aginpidea ere.
Al Andalusko historiaren garairik oparoena izan zen.



Interpretatu irudiak. 126. Orri

  • Alminar edo minaretea (dorrea) erraz nabarmendu daiteke. Patio zabala (sahn) putzu edo iturri batekin garbitzeko ere bai. Otoitz Areto handia (haram) ahaztu gabe.

  • Otoitz-aretoaren erdian, katedral bat (kristau-templu nagusi bat) eraiki zen. Minaretea bihurtu da eliza kristauaren kanpandorrea.  Patioa mantendu da.


Ikasteko Gakoak 2- 129. Orri
  1. XI. Mendean kalifa-herria zatituta sortutako erresuma ugariak ziren. Musulmanen Al Andalusaren ahultasun garaia izan zen.
  2. Navas de Tolosako gudua galdu ondoren, almohadeen inperioa (Afrikako iparraldean) desegin egin zen, eta Iberiar penintsulako erresuma kristauek ia Al Andalus osoa konkistatu zuten.
  3. Granadako Nasri erresuma izan zen Iberiar penintsulako azken lurralde musulmana. Barne borrokek galbidera eraman zuten, eta horrela, Errege-erregina katolikoek Granada konkistatu zuten 1492 urtean.
  4. PENTSATU. Urte hartan bertan Kristobal Kolon-ek Amerika deskubritu zuen.


Interpretatu Denbora-Lerroa 2. 129. Orri

1.    Mendeko emirerria (711-756): Gudaleteko gudua
2.    Emirerri Independentea (756-929): Abd ar Rahman I.a emir bihurtu
3.    Kalifa-herria (929-1031): Abd ar Rahman III. Kalifa izendatu
4.    Taifak eta Afrikako iparraldeko inperioak (Almorabide eta Almohadeak) (1031-1212): Kordobako azken kalifaren kargugabetzea
5.    Nasri erresuma (Granada) (1212-1492). Navas de Tolosako gudua



Ikasteko Gakoak 2- 133. Orri
1.    Al Andakusko gizartea heterogeneoa zen. Talderik boteretsuena konkistatzaileena zen. Talde horretako jatorri arabiarreko gutxiengoak lurralderik onena eta gobernuko karguak hartu zituen, eta jatorri berbereko konkistatzaileek, berriz, maila apalagoa zuten gizartean.
Gainerako biztanleak erlijioaren arabera zeuden antolatuta: muladiak (islamiar erlijioa, hizkuntza eta ohiturak bereganatu zituzten lehen kristauak zirenak), mozarabiarrak (beren erlijioari eutsi zioten kristauak ziren), eta juduak.

2.    Muladi: islamiar erlijioa, hizkuntza eta ohiturak bereganatu zituen Penintsulako biztanlea, lehen kristaua zena.
Mozariarabiarra: bere erlijioari eutsi zion Penintsulako kristaua zen.
Judua: hebrear erlijioaren praktikatzailea edo jarraitzailea.

3.    Al Andalusko biztanlerik gehienak nekazaritzan aritzen ziren. Zerealak, mahatsondoak eta olibondoak landatzen zituzten, bai eta fruta-arbolak ere. Hirietan kalitate handiko eskulangintza garatu zuten: zeramika, larru-bozelketa, urregintza, armagintza eta zetazko lanak. Merkataritza ere garrantzi handia izan zuen: eskulangileen produktuak esportatzen zituen, eta urrea eta esklaboak inportatzen zituen.

4.    PENTSATU. Ez. Talde boteretsu bat zegoen (konkistatzaileena), eta horren azpitik talde apalagoak. Gainera, emakumeak aitaren edota senarraren agintepean zeuden.

Ikasteko Gakoak 2- 135. Orri

1.    Material pobreekin eraikitzen zuten, hala nola adreiluarekin. Zutabeak eta harroinak (pilareak) erabiltzen zituzten, zenbait eratako arkuei eusteko: ferra-arkua, ferra-arku zorrotza, arku polilobulatua,… Material horiek dekorazio oparoz estaltzen zituzten, aberastasun handiko itxura emateko; leku atseginak eta freskoak eraikitzea gustatzen zitzaienez, argi-itzalen jokoak sortzen zituzten, saretak eta beirateak erabiliz. Eraikinak estaltzeko, zurezko sabai altuak erabiltzen zituzten, eta kupulak ere bai.
2.    Nagusiki oparotasun ekonomikoaren eta nolabaiteko tolerantzia intelektualaren ondorioz. Adibidez, Al Hakam IIa kalifak 400.000 liburu inguruko biblioteka izugarria bildu zuen
Poesiak garapen handia izan zuen. Itzal handiko pentsalariak ere izan ziren, Avizena, Avenpaze, Averroes eta Maimonides (mediku judua) esate baterako..

3.    PENTSATU. Bai, arte islamiarraren antza du. Eraikin mota berberak eraikitzen zituzten, elementu berdinak erabilita. Al Andalusko kultura, azken finean, kultura islamiar mota bat da.



2020/03/13

ISLAM

ISLAM

Islamiar zibilizazioaren elementu bateratzailea erlijioa da.

ISLAM-AREN JATORRIA

Islama VII. mendean Arabiar penintsulan sortutako erlijio bat da. Arabieraz, "Jainkoaren borondatearen mendekoa" esan nahi du, eta haren jarraitzaileak musulmanak dira. Musulman hitza "sinestuna" esan nahi du.
Arabia oso eremu lehorra da, basamortua da nagusi, eta Itsaso Gorriaren, Pertsiar Golkoaren eta Mediterraneo itsasoaren artean dago.

Arabiako penintsula Biztanleak: arabiarrak
Islama
Musulmandarra: Islamiar erlijioa duena

Arabiar Penintsulan herri nomadak bizi ziren. Artzaintzan jarduten zuten, eta elkarren aurka borrokan aritzen ziren tributan antolatuta zeuden, guztiak elkartuko zituen botere politikorik gabe.
Arabiar gehienak politeistak ziren, eta Meka hiri sakratutzat jotzen zuten.


Islama
Arabiako penintsula Mahoma jaio zen garaian

Itsaso Gorriaren inguruan klima ez zen hain gogorra, eta nekazaritza jarduteko aukera zuten. Eremu hartan zeuden Medina eta Meka hiriak. Hiri horiek garrantzi handiko merkataritzaguneak ziren, izan ere, haietatik igarotzen ziren ekialdeko espezieak, zeta eta luxuzko beste produktu batzuk garraiatzen zituzten karabanak basamortuan zehar.

Arabiako penintsula
Bizimodua
Ez zegoen batasun politikorik
Populazioa tribu ezberdinetan zegoen banaturik
Gehienak artzai...

MAHOMA

Mahoma Mekan bizi zen. Familia dirudun bateko merkataria zen, eta berrogei urte zituela, erlijio berri bat predikatzen hasi zen: Islama.
Islama erlijio monoteista da, Jainko bakarra dagoela aldarrikatzen duelako, judaismoak eta kristautasunak bezala.
Islamaren Jainko bakarrak, Alak, Mahoma profetari diktatu omen zion erlijio honen eginkizunak eta, gero, bildu ziren liburu santuan: Korana.

 Shutterstock 163

Mahoma hasi zen erlijio berri hori predikatzen eta Islama zabaltzen. Mekako merkatari aberatsek Mahomaren mezuaren aurka egin zuten, ordena soziala mehatxatzen zuelakoan.
622an Mahomak Mekatik Medinara alde egin behar zuen. Urte horri hejira esaten zaio eta egutegi musulmanaren hasiera adierazten du. Beraz, musulmanen egutegiaren abiapuntua da.
Medinan jarraitzaile asko lortu zuen, armada indartsu bat bildu eta, zortzi urte geroago Meka konkistatu zuen. Hortik aurrera, Arabia osoan zehar hedatu zen Islama.
Mahoma hil zenean (632) Arabiar penintsularen mendebaldean tribu guztiak elkartu ziren erlijio berri honen inguruan.

ISLAMIAR ERLIJIOAREN OINARRIAK

Mahomaren predikuak Koranean jasota daude. Musulmanen liburu sakratu horretan ageri dira musulman guztiek bete behar dituzten funtsezko bost eginbehar hauek:
- Fedea aitortzea (Shahada). Musulman orok honako esaldi hau sinetsi eta errepikatu behar du: "Ala da jainko bakarra, eta Mahoma haren profeta"
- Egunean bost aldiz otoitz egitea (salat). Koraneko txatal batzuk errezitatu behar dira, buruz eta Mekara begira. Otoitza banaka nahiz taldeka egin daiteke, meskitan. Elkarrekin otoitz egiten dute meskitan, iman bat zuzendari dela. 
- Mekara erromesaldia (hayy). Musulman orok Mekara joan behar du, bizitzan behin gutxienez.
- Baraualdia (swan), ramadan hilean. Eguzkia irteten denetik sartzen arte, hamar urtetik gorako musulmanek ezin dute ez jan, ez edan, ez erre...
- Limosna (zakat) ematea, pobreei laguntzeko. Musulman guztien betebeharra da txiroei limosna ematea eta ondasunak behartsuenekin patekatzea.

ARABIA, MAHOMA Y EL ISLAM
CINCO PRECEPTOS RELIGIOSOS
-PROFESIÓN DE FÉ
- REZO CINCO VECES AL DÍA
- DAR LIMOSNA
- AYUNAR EN ...


Mahomaren dizipuluek Sunna ere idatzi zuten. Mahoma profetaren bizipenak eta esanak jasotzen dira idazki horretan.





ISLAM-AREN BILAKAERA ETA HEDAPENA


Islama
ISLAMAREN GARAPENAREN MAPA
Medinan, Mahomak oso armada indartsua eskuratu zuen, eta handik zortzi urtera,
Meka hiri...
Jainkoak lurrean zuen ordezkaria zen kalifa. Hau da, Islamiar Inperioa teokratikoa zenez, Lurralde islamiarren boterea Jainkoaren esku zegoen eta kalifa, bere ordezkaria, agintari gorena. Beraz, musulman guztien buruzagi politiko eta erlijiosoa.

Erdi Aroko islamaren denbora lerroa
Lehenengo 4 kalifa Mahomaren familiakoak izan ziren
Medina izan zen hiriburua.
Bizantz...
LA EXPANSIÓN DEL ISLAM


632. urtean, Mahoma profeta hil zenean, garai politiko berri bat hasi zen Arabian:

KALIFALDI ORTODOXOA (632-661)
Mahoma hil ondorem armada musulmanek islama hedatu zuten jihad  (gerra santua islamiar erlijioa babesteko eta zabaltzeko) eginez eta lurralde asko konkistatuz.
Hasieran islamiar Inperioa Medinatik gobernatzen zuten Mahomaren familiakoek kalifa tituloa hartuz.
Lehenengo hiru kalifa ia aho batez izendatu zituzten, baina, laugarrena hautatzeko garaian, barne arazoak sortu ziren. Ali izan zen laugarren kalifa, baina 661ean erail zuten, eta beste familiak hartu zuen agintea: Omeiatarrak.

OMEIATARREN KALIFALDIA (661-750)
Inperioa antolatu zuten eta luraldea banatu zuen probintzietan, emirerriak sortuz. Emirerri bakoitzak bi agitari zituen: gobernadorea eta Kalifaren ordezkaria (emirra). Hiriburua Damasko zen.

Omeiatarren garaian islamiar Inperioaren hedapen handiena konkistatu zuten Pertsiatik Iberiar penintsulara. Saiatu zuten Europa osoa konkistatzea, baina armada frankoek geldiarazi zituzten 732an, Poitiers gatazkan.
750ean matxinada antolatu zuen Abu al Abbas eta omeiatar familiako kide guztiak erail zituzten (Abd ar Rhaman printzea izan ezik, printze omeiatar hori lortu zuen ihes egitea Iberiar penintsulara).

ABBASTARREN KALIFALDIA (750-1258)
750etik aurrera, abbastarren familiak hartu zuen aginte gorena, eta hiriburua Bagdad izan zen. Hasieran, ekonomiaren nahiz kulturaren arloan garai oparoa izan zen: txanponak egin eta arabiera hizkuntza ofiziala izan zen. Baina, garai hartan, agintea eskuratzeko borrokak ugaritu ziren, eta Inperioa desegiten hasi zen.
Zenbait lurralde galdu zituzten; esate baterako, Al Andalus (Iberiar penintsulako erresuma musulmana).
Gero turko indartsuek (Asiako estepetako herriak) konkistak egin zituzten ekialdetik eta bere agintea sendotu zuen XIII. mendetik aurrera. Batasun erlijioso izan arren, Inperioak ez zuen batasun politikoa atxiki, eta, azkenean 1258an mongolek Bagdad suntsitu zuten.
Islama
Islamaren garapenaren mapa. YIHAD edo gerra santa

ANTOLAKETA POLITIKOA


Islamiar Inperioko agintari gorena kalifa zen. Aginte politiko eta erlijiosoa zuen, armadaren buru zen, legeak egiten zituen, eta epaile gorena zen. Funtzionario hauen laguntza zuen:


  • Bisirra. Kontseilariak edo lehen ministroak ziren.
  • Kadiak. Koranean jasotako legeen araberako justizia aplikatzeaz arduratzen ziren epaile modukoak ziren.
  • Valiak. Inperioko probintzien gobernadoreak ziren.
  • Emirra. Printze edo noble (Kalifaren familiakoa). Kalifaren izenean agintaria. Probintzia bateko valia edo aginte militarra.


EL GOBIERNO Y LA ADMINISTRACIÓN DEL ISLAM
VALÍ

ISLAMIAR GIZARTEA

Gizarte hiritarra zen. Hiria zen ekonomiaren, erlijioaren eta boterearen gunea.
Gizarte hierarkizatuta zegoen, eta biztanleen jatorriak pisu handia zuen: arabiarrek administrazioko goi funtzionarioak ziren edo armadako kargurik garrantsitsuenak hartu zituzten, eta arabiar ez zirenak botere-eremuetatik baztertura geratzen ziren.
Islamiar gizartea askotarikoa zen. Erlijio ezberdinetakoak (juduak, musulmanak, kristauak,...) eta etnia ezberdinak (berbereak, arabiarrak, eslaviarrak, pertsak,..)




Resultado de imagen de piramide sociedad islamica


Dena den, irizpide ekonomikoetan oinarritutako gizarte-banaketa zegoen:


  • Aristokrazia. Noble gehienak arabiarrak ziren, jabe handiak eta agintari gorenak. Goi funtzionarioak probintzietan. Aberatsak eta pribilegiatuak.
  • Handikiak. Ez zuten erabaki politikoan parte hartzen, baina maila ekonomiko ona zuten. Merkatari handiak, tailerra zuten eskulangileak eta landako jabe txiki nekazariak.
  • Herritarrak. Lurren jabe ez ziren nekazariak (beste batentzat lan egiten zuten soldata txiki baten truke), tailer propiorik ez zuten eskulangileak, saltzaile ibiltariak eta mirabeak ziren.
  • Emakumeak aitaren agindupean zeuden edo senarraren mende. Koranaren arabera, gizon bakoitzak lau emazte izateko baimena du, eta guztiak berdin tratatu behar ditu. Hezkuntza noble edo aberatsen familietako semeentzat soilik (alabak ez!).



SOCIEDAD EN EL ISLAM



HIRI MUSULMANAK


LAS CIUDADES MUSULMANAS
ALCAZABA
MEZQUITA
ZOCO
ENTRADA
MURALLA ARRABALES
ALHONDIGA
BAÑOS

ISLAMIAR ARTEA


Arkitekturan material pobreak erabiltzen zituzten: adreiluak, igeltsoa, zura,..
Askotariko arkuak: erdi-puntuko arkua, arku zorrotza, ferra-arkua, lobulatua,..
Estalki lauak eta askotariko gangak.
Dekorazio asko eta sormen handikoa... Ikonoklastak direnez (ez dituzte ikonoak erabiltzen jainkoa edo profeta gurtzarako), apaingarri geometrikoak, begetalak eta idazkunak erabiltzen dituzte.

Arcos musulmanes
Egin klik... GEHIAGO JAKITEKO...

Egin klik... GEHIAGO IKUSTEKO

Egin klik... HOBETO ULERTZEKO


ISLAMIAR KULTURAREN GARAPENA

Islama
KULTURA ETA ZIENTZIAREN GARAPENA
NEKAZARITZA AURRERATUA

MUSULMANEN NEKAZARITZA
Islama



Eta... IKUSI BIDEOAK:

TIPOS DE ARCOS

EL ISLAM. ARTEHISTORIA

LA RELIGIÓN ISLÁMICA

LA EXPANSIÓN DEL ISLAM. ARTEHISTORIA

LA EXPANSIÓN DEL ISLAM. MAPA

LAS PARTES DE UNA MEZQUITA

PARTES DE UNA CIUDAD MUSULMANA

EL ISLAM. GRANDES CIVILIZACIONES

EL ISLAM HISTORIA

EL ISLAM EN LA EDAD MEDIA


DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 27.ORRI

1.
Islama: Erlijio monoteista bat da, Arabiar penintsulan sortua.
Hejira: Mahomak Mekatik Medinara ihes egin zuen urteari deritzo, 622. urteari alegia.
Korana: Musulmanen liburu sakratua.
Meskita: Elkarrekin otoitz egiteko tokia musulmanentzat.

2. Islama Arabiar penintsulan sortu zen 622. urtean.

3. Mahoma fede musulmanaren profeta izan zen.

4. Islamaren betebeharrak bost dira:

  • Fedea aitortzea: “Al-lâh (Ala) da Jainkoa eta Mahoma bere profeta”
  • Egunean bost aldiz otoitz egitea Mekarantz begira
  • Bizitzan behin, gutxienez, Mekara erromes joatea
  • Ramadaneko hilabetean barau egitea egunez
  • Pobreei eta behartsuei laguntzeko limosna ematea
  • Horrez gain, debekatuta dago txerrikia jatea, ardoa edatea eta zorizko jokoetan parte hartzea.

PENTSATU
Ez dute esanahi bera. Arabiar penintsulan bizi dena edota hizkuntzatzat arabiera duen pertsona da arabiera, eta erlijiotzat islama duena da musulmana.



DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 29.ORRI
1.
  • Jihada: Islama hedatzeko “gerra santua”.
  • Kalifa: Musulman guztien agintari politiko eta erlijiosoa.
  • Bisirra: Kalifaren kontseilaria edota lehen ministroa.
  • Emirra: Probintzia bat gobernatzeaz gain aginte militarra zuen printzea edota noblea.
  • Kadia: Koranen jasotako legeen araberako justizia aplikatzeaz arduratzen zen.
  • Valia: Probintzia bat gobernatzen zuena.


2. Islamaren hedapenaren etapak hauek dira:

  • - Mahomaren heriotzara artekoa
  • - Kalifaldi Ortodoxoa
  • - Omeiatarren Kalifaldia
  • - Abbastarren Kalifaldia

  • 3. Bisirrek, kadiek eta valiek laguntzen zioten kalifari gobernatzeko.


PENTSATU:Ez dago ofizialki, baina…


DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 33.ORRI

  • 1. Hiru talde bereizten ziren: aristokratak; handikiak (merkatariak, eskulangileak eta landako nekazari-jabe txikiak) eta handikien azpian lurren jabe ez ziren nekazariak, lantegi propiorik gabeko eskulangileak, saltzaile ibiltariak eta mirabeak.

  • 2. Emakumeak aitaren agintepean zeuden lehenik, eta gero senarraren mende. Emakumeei ez zitzaien hezkuntzarik ematen, semeentzat baino ez zen hori.

  • 3. 32. orrialdeko “Aurrerabideak” kontutan hartu.

  • 4. Arkitekturan material pobreak erabiltzen zituzten, adreiluak, askotariko arkuak, egurrezko estalki lauak eta askotariko gangak. Eraikinak dekoratzeko hainbat motatako motiboak (Arabeskoak) erabiltzen zituzten: geometrikoak (zerrenda apaingarriak), begetalak (ataurikea) eta idazkunak.








2020/03/11

BIZANTZIAR INPERIOA


BIZANTZIAR INPERIOA

Imagen

IV. mendearen amaieran, Teodosio enperadore erromatarrak Inperio bitan zatitu eta Mendebaldeko Inperio erromatarra eta Ekialdeko Inperio Erromatarra sortu zituen.


caida del imperio romanoV. mendea, Mendebaldeko Inperioa desagertu egin zen, germaniar herrien inbasioaren ondorioz.
Ekialdeko Erromatar Inperioak, ordea,  herri germaniarren inbasioei eutsi zieten, eta beste mila urte inguru iraun zuen, (XV. mendera arte) izen berria hartuta: Bizantziar Inperioa. Hiriburua Konstantinopla zen (aurreko Bizantzio, kolonia grekoa, orain Istambul turkiarra).
Hasieran honako lurralde hauek biltzen zituen: Asia Txikia, Balkanetako penintsula, Siria, Palestina eta Egipto.


Division de Teododio a sus dos hijos


GOREN UNEA

Bizantziar Inperioak VI. mendean izan zuen goreneko aldia, Justiniano I. aren agintaldian Teodorarekin batera, bere emazte eragingarria (527-565).
Justinianoren helburu nagusia aurreko Erromatar Inperioaren handitasuna berreskuratzea zen. Horretarako, hainbat kanpaina militar sustatu zituen Mediterraneoan itsas ontzidi handi bati esker, eta Afrikako Iparraldea, Italiar penintsula eta Hispaniako hegoaldeko lurralde bat konkistatzea lortu zuen. Berriro "Mare Nostrum" kontrolatu nahi zuen.
Haren armada Belisario eta Nartses generalen agindupean garaipen asko lortu zuen.
Garai hartan oparoaldi ekonomiko handia izan zuten. Mediterraneoan merkataritza garatu zen, eta urrezko txanponak egin zituzten.
Gainera, garapen kultural handia izan zuten garai hartan. Konstantinopla edertu zuten eta Santa Sofia basilika ederra eraiki zuten.




INPERIOAREN ANTOLAKUNTZA SENDOA

Bizantziar Inperioaren iraunaldi luzearen arrazoietako bat haren antolaketa sendoa izan zen.
Enperadorea edo Basileusa gobernatzen zuen. Botere osoa zuen. Botere politiko, militarra eta erlijiosoa. Armada eta administrazioa zuzentzeaz gain, buruzagi erlijiosoa ere bazen.
Kristau-erlijioak eragin nabaria izan zuen bizitza politikoaren, ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren alderdi guztietan.



- POLITIKA. Estatu teokratikoa zen, hau da, enperadorea edo basileusa zen Jainkoak lurrean zuen ordezkaria. Botere politikoa eta erlijiosoa zituen, antolakuntza burokratikoa eta armada indartsuak lagunduta.
Elizak eragin politiko handia zuen eta, askotan, erlijio-gatazkek ondorioak izaten zituzten bizitza ekonomikoan eta sozialean.

- EKONOMIA. Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Nagusiki latifundioak ustiatzen ziren. Merkataritza oparoa izan zen, Inperioaren kokapen geografikoari esker, Mediterraneoaren eta Ekialde hurbilaren arteko bitartekari-lana egin baitzuen. Zetaren bideak garrantzi ekonomiko handia izan zuen. besteak beste, zeta, espezieak, oihalak eta harribitxiak merkaturatzen ziren bide horretatik.

- GIZARTEA. Bizantziar gizarte hierarkizatuta zegoen eta piramide-egitura zuen.
- Gailurrean basileusa zegoen. Agintari gorena.
- Gero, Konstantinoplako patriarka (agintari erlijioso gorena aita santu moduan) eta harekin Goi-kleroa eta Noblezia palatinoa (jauregikoak: agintariak eta aberatsak) eta militarra. Zerbitzari asko eta lur eremu handien jabe ziren. Oso pribilegiatuak luxu handiz inguratuta.
- Hurrengo multzoan, herritarrak: eskulangileak, merkatariak, soldaduak eta nekazari libreak zeuden. Langileak.
Eta azkenik, piramidearen oinarrian jopuak eta esklaboak zeuden; nobleziaren eta kleroaren lurrak lantzen zituzten eta etxeko lanetan zerbitzari moduan jarduten zuten. Askatasun eta eskubiderik gabekoak.

Pirámide de la Organización social del Imperio Bizantino

JUSTINIANO I.A HANDIA

Justiniano I.a enperadoreak hainbat arlotan egin zuen gobernu-lana. Hona hemen garrantzitsuak:
- Politika. Inperioa Mendebaldean hedatzeko kanpaina militarrak antolatu zituen, germaniar erresumei, bandaloei, eslaviarrei eta ostrogodoei aurre eginez. Ekialdean, beriz, Pertsiar Inperioaren aurka borrokatu zen, Erromatar Inperioa berrezartzeko eta berriro antolatzeko asmoz.
- Legegintza. Erromatar zuzenbidea antolatzeko legeak bildu zituen "Corpus Iuris Civilis" deritzona sortu zuen horrela.
- Erlijioa. Kristautasuna Inperio osora zabaltzen saiatu zen erlijio honi bultzada handia emanez.

KONSTANTINOPLA

ConstantinoplaBizantziar Inperioko hiriburua greziarren garaiko kolonia bat zen: Bizantzio. gero, izena aldatu zioten, Konstantino enperadorearen omenez, bertara eraman zuelako Inperio osoko hiriburua.
Konstantinopla munduko hiririk handiena, babestuena eta ederrena izan zen gara horretan. Harresi berria eta eraikin ugari egin zituzten, Ekialdean hiri handi bat, beste Erroma bat, sortzeko asmoz.
Eraikinik garrantzitsuenak foroa, kapitolio, senatua eta hipodromoa ziren. Senatuan legeak promulgatzen ziren eta hipodromoan koadriga-lasterketak egiten zituzten.


HIRIEN GARRANTZIA

Hirietan oinarritutako antolaketa zuen Bizantziar Inperioak. Hirien garrantzia errekuperatzen saitu zuten (ez germaniar erresumetan bezala). Hiriak ziren gobernuaren, armadaren eta gotzainen egoitza. Bizantziar Inperioko hiri nagusiak ziren: Konstantinopla, Tesalonika, Alexandria (Egipton) Efeso eta Damasko (Sirian)

Bizantziar inperioaren denbora-lerroa
• 395
Inperio
erromatarraren
banaketa
Bizantzio
V.mendea
XV.mendeaIV.mendea VI.mendea

INPERIOAREN GAINBEHERA ETA AMAIERA

Justiniano enperadoreak konkistatutako lurraldeek ez zuten luze iraun Bizantziar Inperioaren menpean eta XI. mendetik aurrera, Inperio gainbehera egiten hasi zen.
- VI. mendean lonbardiarrek Italiar penintsulako iparraldetik eta erdialdetik bota zituzten bizantziarrak
- Gero, VII. mendean, bisigodoek Iberiar penintsulatik bota zituzten.
- VII. eta VIII. mendeetan musulmanek Afrikako kostalde mediterraneoa, Siria eta Palestina konkistatu zituzten.
- XI. mendetik aurrera gainbehera. Alde batetik, arabiarren eta turkiarren etengabeko presioagatik mugen aurkako eraso ugari egin zituzten... beste aldetik, krisialdi ekonomikoa (gerrak direla eta nekazaritza eta merkataritza asko murriztu zen eta armada zatitzen hasi zen oso gastu handia eragiten baitzuen.
Inperio gero eta lurralde gehiago galdu zituen eta turkoen menpean geratzen ari ziren. Azkenean, XV. mendean 1453an turkiarren armada handiak indarrez hartu zuen Konstantinopla hiriburua, Bizantziar Inperioaren azken gotorlekua.
Mila urteko historia zuen Inperio handi hura desagertu egin zen eta, hortik aurrera, Konstantinopla deitu zen Istambul.

Asedio Constantinopla

INPERIO ORTODOXOA

Elizak garrantzi handiko eginkizuna izan zuen bizantziar gizartean, eta hainbat gatazka piztu zituen:

- Borroka ikonoklasta: VII. eta IX. mendeetan, Bizantziar Inperioak erlijio-irudiak (ikonoak) debekatu zituen bere lurralde osoan. Jarrera ofizial horri ikonoklasta zeritzon. Herritar kristauak debeku horren aurka zeudenez, gatazka gogorra piztu zen ikonoen aldekoak eta ikonoklasten artean.
787an, Nizeako Kontzilioak (Elizako ordezkari gorenen batzarra: apezpikuak, gotzainak,...) gatazka konpondu zuen, irudien gurtza berrezarriz, hau da, ikonoak erabiltzeko baimena gurtza kristauan.

- Ekialdeko Zisma (1054): Konstantinoplako Patriarkaren eta Erromako Aita Santuaren arteko liskarren ondorioz, Mendebaldeko Eliza eta Ekialdeko Eliza banandu egin zen. Mendebaldekoa Aita Santuari leial zitzaion. Ekialdekoa, berriz, Konstantinoplako Patriarkaren alde zegoen, eta Eliza Ordodoxo izena hartu zuen.


KULTURA

Hiru arlo nabarmendu ziren.

- Hezkuntza. garrantzi handia izan zuen klase pribilegiatuen artean. eskolara familia aberatseko seme-alabak joaten ziren, hau da, noble eta jabe handien, funtzionarioen eta merkatari aberatsen seme-alabak. Ikasten zuten arteak eta letrak, batez ere.
- Hizkuntza. Grezieraz behin-betiko ordezkatu zuen latina, eta Inperioko hizkuntz ofiziala bihurtu zen.
- Zuzenbidea. Bizantziok aurreko Erromatar Inperioaren antzeko lege-kode bat sortu zuen. Justinianoren Kodea deitu zioten, Justiniano enperadorearen agintaldian bildu eta idatzi zutelako.

Kokapen geografikoari eta merkataritzaren garapenari esker, leku askotako eraginak bildu zituen Bizantziar Inperioak (Mendebaldeko Europa, herrialde islamiarrak eta Ekialdeko Asia) eta ezagutza horiek transmititu zituen. Hainbat urtetan, Mediterraneoko kulturagunea izan zen.

ARTEA

Bizantziar artea batez ere erlijiosoa izan zen.
Arkitektura. Gurutze grekozko oinplanoa zuten elizak egiten zituzten eta kupula erabiltzen zuten estalki gisa; esate baterako Konstantinoplako Santa Sofia basilikan.
Eraikuntza-material pobreak erabiltzen zituzten, hala nola, adreilua eta harria, baina luxozko materialez apaintzen zituzten, Ekiladeko dotoretasuna erakusteko.
Mosaikoak. Erromatar tradizioko arte-adierazpidea dira. eraikinen barrualdea apaintzeko erabiltzen ziren.


Santa Sofia





ETA GEHIAGO JAKITEKO...

BIZANTZIAR INPERIOA EDO EKIALDEKO INPERIO ERROMATARRA

ORAIN BIZANTZIAR INPERIOARI BURUZKO BIDEO INTERESGARI BATZUK IKUSI:



EL EXPLENDOR DEL IMPERIO BIZANTINO. JUSTINIANO

DE LA CAÍDA DE ROMA AL AUGE  DE JUSTINIANO I.

ETA,... INFORMAZIO GEHIAGO...

BIZANTZIAR INPERIOAREN ANIMAZIOA


DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 22.ORRI

1. Basileus: enperadorea zen. Inperioko Armada eta Administrazioa zuzentzen zituen eta buru erlijiosoa zen.
Justinianoren Kodea: Bizantziar Inperioan indarrean ziren legeen bilduma, aurreko Zuzenbide erromatarrean oinarrituta. Justinianoren aginduz egin zen lege bilketa, liburuki bakarrean.

2Bizantziar Inperioa ezaugarri hauengatik egon zen goreneko unean Justinianoren garaian (V. eta VI. Mendean): Justiniano antzinako Erromatar Inperioaren batasuna berregiten ahalegindu zen, eta bai ekonomia-arloan (merkataritza Mediterraneoan), bai kultura-arloan (Santa Sofia, mosaikoak, liburutegiak,…) goraldi handia izan zen

3. 1.453. urtean turkoek Bizantziar Inperioa konkistatu eta desagertu egin zen Inperio hura.


PENTSATU:  Bai, kokapen hobeezina zuelako Europaren eta Asiaren arteko merkataritza-bideen erdian.




DBH 2M IKASTEKO GAKOAK 25.ORRI

1. Piramide egitura zuen:
-         Gailurrean “basileus”a edo enperadorea zegoen
-         Konstantinoplako Patriarka, goi kleroa eta noblezia (palatinoa eta militarra) zeuden. Kleroa eta noblezia nekazaritzarako lur-eremu handien jabe ziren.
-         Hurrengo multzoan langileak (eskulangileak, nekazari libreak,…), merkatariak eta soldaduak zeuden.
-         Piramidearen oinarrian jopuak (zerbitzariak) eta esklaboak zeuden.

2. Erromatar Eliza katolikoa (aita santuaren agintea aitortzen zuena) eta bizantziar Eliza ortodoxoa (Konstantinoplako patriarkaren agintea aitortzen zuena) behin betiko banantzea izan zen Ekialdeko Zisma erlijiosoa.

3. Bizantziar Inperioa greziar elementuak hartzen joan zen: grezierak latina ordezkatu zuen eta bizantziar Eliza gero eta gehiago urrundu zen Erromako Elizatik. Artean, gurutze grekozko oinplanoa zuten elizak eraiki zituzten, eta kupula erabiltzen zuten estalki gisa; esate baterako Santa Sofia basilikan. Eliza haien barrualdeak mosaiko eta ikono erlijioso oparoz apainduta daude.

PENTSATU:  Balkanetako eta ekialdeko Europako eremuetan, Bizantziar Inperioaren eraginagatik.