IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2011/02/28

ANTZIN ERROMAKO KULTURA. APUNTEAK.

Antzin Erromako Kulturari buruzko apunte gehiago azpian dituzu:

ERROMAKO KULTURA

Erromatarren artea, zientzia eta erlijioa greziarren oinordeko dira. Arteari dagokionez, erromatarren arte sorkuntzan, oinarri sinpletasuna eta espiritu praktikoa dira nagusi.
Literatura, historia eta zientzia: Erromako zibilizazioan jaio ziren kulturan nabarmendu ziren pertsonaia entzutetsu asko.
Literaturan: Virgilio eta Ovidio nabarmendu ziren, besteak beste.
Historian: Julio Zesar, Tazito eta Tito Livio.
Geografian: Estrabon, Plinio Zaharra eta Ptolomeo.
Filosofian: estoizisten eskolaren garrantzia aipatu behar da.
Arkitekturan eta ingeniaritzan: Vitrubio.

ERROMAKO KULTUR ONDAREA

Erromatarrek bi ekarpen oso garrantzitsu egin zizkieten mendebaldeko kulturei: latina eta erromatarren zuzenbidea.
a) Latina
Inperioko probintzia guztietan ezarri zen latina, eta Inperioaren erorialdiaren ondoren hasi eta ia-ia Erdi Aroaren amaierara iritsi arte, latinez hitz egiten jarraitu zuten. Latinetik sortu eta bilakatu ziren hizkuntza erromanikoak: gaztelania, frantsesa, italiera, portugalera, katalanera, valentziera, galiziera, proventzera, errumaniera...
b) Erromatarren zuzenbidea
Erromatarren zuzenbidea erromatarren sorkuntzarik originalena izan zen. Legelari erromatarrek eskubide publikoa, pribatua eta nazioartekoa bereizi egin zituzten:
- Eskubide publikoak Estatuaren eta herritarren arteko harremanak arautzen zituen.
- Eskubide pribatuak herritarren arteko harremanak arautzen zituen.
- Nazioarteko eskubideak Estatuen arteko harremanak arautzen zituen.
Erromatarrek gaur egungo eskubideen oinarri asko ezarri zituzten. Teoria horiek gaur egun baliagarriak dira, eta unibertsitateetan ikasi egiten dira.

ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA

Erromatarren arkitekturaren ezaugarri nagusiak artelanen zentzu praktikoa, hilezkortasuna lortu nahia eta monumentaltasuna bilatu nahia (botere erromatarren isla moduan) ziren. Erromatarrek eraikinak egiteko oso material sendoa eta iraunkorra erabili zuten: adreilua, harlandua eta harri horma. Greziarren hiru ordena klasikoak erabili zituzten, eta berri bat gehitu zioten: toskanar ordena. Greziarren sistema adintelatua (arku zuzena) erabiltzeaz gain, arkua eta ganga ere erabili zituzten.
a) Hiria
Hirietan mota askotako eraikinak zeuden, eta bakoitza helburu desberdinetarako erabiltzen zen:
- Hiriaren erdian edo foroan (hiriko plaza nagusia), basilika nabarmentzen zen. Hiri erdian antolatzen ziren merkatuak, eta jende asko elkartzen zen bertan. Erdigune horretan zeuden, era berean, tenpluak. Tenpluek greziar elementuak zituzten. Erroman, aipagarrienak Vestaren tenplua eta Agriparen panteoia dira
- Foroaren inguruan, kirolean aritzeko edo ikuskizun publikoak antolatzeko eraikinak zeuden. Termak edo bainu publikoak bilerak egiteko leku izaten ziren. Ikuskizun publikoak antolatzen zituzten eraikinen artean, antzokia da aipagarriena. Greziarren antzokia hartu zuten oinarritzat erromatarrek, baina erromatarren antzokiak zirkuluerdi formako egitura du; esaterako, Ponpeiako antzokiak. Beste eraikin aipagarri bat anfiteatroa da. Anfiteatroan, bi antzoki eszenatik elkartzen dira eta erdian harea izeneko espazio biribil bat zegoen. Aipagarriena Erromako Koliseoa da. Azkenik, zirkua greziarren estadioei esker sortutako eraikina da. Zirkuak luzanga forma du, aldeak makurrak dira, eta erdian harresi bat du.
- Oroitzapenak egiteko eraikinak ere egiten ziren: garaipen arkua. Arku horiek, konkistak egin ostean, garaipena lortutako armagizonen omenez egiten ziren. Ateburu batean kokatutako arkuak dira, eta goialdean inskripzio bat dator. Erromako Titoren arkua da aipagarriena. Oroitzapenezko beste eraikin bat kolomak edo zutabeak ziren: Trajaniar kolomak, adibidez.
- Oroitzapenezko beste batzuk aldare harriak (Ara Pacis), hiriko sarbideetan egindako lurperatzeak (via Appia) eta mausoleoak ziren. Eraikin horiek hildakoen oroimenez eraikitzen ziren.
b) Ingeniaritza lanak
Erromatarrek, haien zentzu praktikoari eta hilezkortasun nahiari jarraituz, ingeniaritza lan ikaragarriak egin zituzten; esaterako, galtzadak, estolderiak, zubiak, ubideak, faroak, portuak eta harresiak.
Horrelako eraikitze lanak erromanizatutako mundu guztian zehar daude.
c) Etxe erromatarra
Etxe pribatuen artean, etxe erromatarra edo domus izenekoa nabarmentzen da. Sarreran, atari bat eta gelez betetako patio bat zituen, peristilo izenekoa. Peristiloak teilatua (implubium) eta patio nagusi edo urmael bat (complubium) zituen. Peristiloaren hondoan, gela ireki bat zegoen (triklinium).

Created by Patxi G. Ardanaz (i.bai proiektutik)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina