IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2010/11/29

ALEXANDRO HANDIA.

ALEXANDRO HANDIA




Egin klik HEMEN eta Alexandro Handiari buruzko dokumental eder bat ikusteko aukera izango duzu


GARAI HELENISTIKOA: MAZEDONIA NAGUSI! FILIPO II.



GARAI HELENISTIKOA: ALEXANDRO HANDIA.



GARAI HELENISTIKOA: ALEXANDRO HANDIAREN INPERIOA.



GARAI HELENISTIKOA: ALEXANDROAREN INPERIO ZATIKETA.

2010/11/26

FENIZIARRAK.

Ikus ezazu bideo hori feniziarrei buruz gehiago jakiteko...

2010/11/22

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 7. ARTEA

7. ARTE GREZIARRA
Mendebaldeko zibilizazioaren sustraiak, neurri batean, Greziako kulturan daude. Hari zor dio filosofia eta antzerkia, historia eta elokuentzia, pentsaera politikoa eta humanismoa. Gainera, greziarrek gaur egun ere perfekzioaren eredu diren artezko printzipioak utzi zizkiguten.

7.1 ARKITEKTURA ERLIJIOSOA: Tenplua.
Greziarrek eraikinetan ez zuten ez arkurik ez gangarik egiten. Lekuak estaltzeko ateburura jo zuten. Horregatik esaten da greziar arkitektura dintelduna dela.
Euskarri bertikal baten gainean, gehienetan zutabea, elementu horizontala jartzen da, hau da, taulamendua. Bai elementu bertikalek bai horizontalek arkitektura ordenean araberako neurriak eta ezaugarriak izango dituzte.

Antzinako Greziaren historiako garaietan zehar, arkitektura bilakatuz joan da:
Garai arkaikoa. Garai horretan, doriar ordenak ezaugarri guztiak ditu, eta Grezia kontinetalean, Kretan eta Magna Grezian garatzen da. Joniar ordena, lerdenagoa eta arinagoa, Asia Txikiko irletan garatzen da.
Garai klasikoa. Garai horretan, eraikin asko eraikitzen dira eta korintoar ordena gehitzen da; horrela, eraikin handiagoak eta apaingarriz jositakoak eraikitzen dira.
Garai helenistikoa. Garai horretan, hiri ugari eratzen dira mazedoniar inperioaren hedapena dela eta. Korintoar ordenaren erabilera orokortu egiten da eta, horrela, une horretako era askotako dekorazioa nabarmentzen; eraikinen proportzioak eta eskalak puztu egiten dira. Horrela, eraikuntza ikusgarriak lortzen dituzte.

Eraikuntza greko nagusia tenplua da. Eraikinaren zeregin bakarra jainkoaren irudia gordetzea zen, ekitaldi erlijiosoak aurrean zeukan lautadan egiten ziren eta. Horregatik, neurriz askoz txikiagoak ziren egiptoarren tenpluak baino.
K.a. VI. mendetik aurrera, harriz eta marmolez egin zituzten tenpluak. Behin amaitutakoan, kolore biziz pintatzen zituzten. Laukizuzen itxura zeukaten eta estalkia, bi isurkikoa, zutabez inguratutako hormak eutsita zegoen. Barruan gelak zeuzkan. Nagusian, naos zeritzonean, tenpluaren izeneko jainko edo jainkosaren irudia zegoen. Aurreko gela pronaos deitzen zuten.

Tenpluaren neurriak zuzen-zuzenean lotuta zeuden zutabearen indar eta edertasunarekin. Hori dela eta, greziarrek arkitekturako formak batzeko hiru ordena edo estilo sailkatu zituzten: doriarra, joniarra eta korintiarra

7.2 ARKITEKTURA ZIBILA: TEATROA
Nahiz eta eraikin nagusia tenplua izan, greziar zibilizazioak izaera publikoko eraikin ugari eraiki zituen, esaterako: estadioak, hipodromoak, liburutegiak eta antzokiak.
Antzokian, hiru atal bereizten ziren: agertokia (eszena tokia), zirkulu erdi formako orkestra (hor jartzen zen korua) eta jendearentzat harmaila, hor ere zirkulu erdi formakoa; harmailak jartzeko, lur sailak zuen aldapa aprobetxatzen zuten.
Antzezpenak goizean hasten ziren. Lau edo bost lan antzezten zituzten, bata bestearen atzean, tartean dantzak eta pieza lirikoak zirela. Aktoreak gizonezkoak ziren, baita emakumezkoen papera egiten zutenak ere, eta maskara jarrita ibiltzen ziren, horrela pertsonaien poz edo tristura adierazpenak nabarmenduz.

7.3 GREZIAR ESKULTURA
Greziar artearen adierazpenik gorena eskultura izan zen. Greziar eskulturak hasierako garaietatik (garai arkaikotik) garai heleniarraren amaiera bitartean bilakaera tekniko handia izan zuen.

Garai arkaikoan, eskulturak zurrunak eta estatikoak ziren; aurrera begira irudikatzen ziren, eta ez ziren batere naturalak. Gizonezko pertsonaiak (kuros) eta emakumezkoak (korés) artez, zurrun, agertzen ziren, besoak gorputzari lotuta eta ibiltzeko itxuran.


Garai klasikoan eskultoreak gizakiaren edertasunaren eredua lortzen saiatu ziren. Edertasun ideal hori edertasun kanonen bidez irudikatzen zen eskulturan; gorputza osatzen duten atal guztien artean proportzioak eta harmoniak egon behar zuen.. Kanon horiek aldatu egiten ziren eskultorearen arabera. Gainera, eskulturek naturaltasun eta sosegu handiagoa zuten. Garai horretan lortu zuen gailurra eskulturak, gizakia perfekzio handiz irudikatzen zuten. Garai horretakoak ziren eskultore handi asko, hala nola:

Fidias, Atenasko Partenoia dekoratu zuena; Miron, ahalegin fisikoa betean ari zen pertsonarengan giza gorputzaren perfekzioa islatzea lortu zuena; Polikleto, horrek ezarri zuen giza gorputzaren altuerak zazpi burukoa izan behar zuela; eta Praxiteles, Atenasen gehien estimatutako eskultorea haren obrek zuten fintasunagatik.


Garai helenistikoan ere erabili ziren aurreko garaiko edertasun kanonak, baina galdu egin ziren proportzioa eta sosegua. Errealismoa asko areagotu zen, eta, ondorioz, giza irudia inperfekzio guztiekin irudikatzen zen, idealizatu gabe.

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 6. GIZARTEA

6. GREZIAR GIZARTEA.

6.1. EGUNEROKO BIZITZA GREZIAN
Garai klasikoan, gizarte bizitza eta bizitza politikoa, hau da, bizitza publikoa, garrantzitsuagoa zen bizitza pribatua baino. Hori garbi islatzen da eraikin publikoen eta eraikin pribatuen arteko aldean. Nahiz eta landa eremuetan zenbait etxe handi egon bazeuden eta bertako biztanleek nolabaiteko luxuak eduki, polisetan bizi ziren greziar gehienak gune ireki urriak zituzten kale estuetan kokatutako etxe txikietan bizi ziren. Agora edo plaza publikoa (hor jartzen zen azoka, ospatzen ziren hiritarren arteko batzarrak, eta administratzen zen justizia) zen eraikin handi bakarra.
Etxeak egiteko, material pobreak erabiltzen zituzten, hala nola, pezoa eta egurra. Etxebizitza patio baten inguruan antolatzen zen, eta hortik etxeko gainerako geletara joan zitekeen. Leiho txikiak zituzten, ez zuten babesik, eta aireztapen eskasekoak ziren. Zenbait etxebizitzak bi altuera zituzten, horrek bi familia etxe berdinean bizitzeko aukera ematen zien.
Etxeko altzariak honako hauek ziren: kutxak (arropak eta gainerako ondasunak gordetzeko), mahaiak, aulkiak eta oheak.
Greziarren dieta ez zen batere zabala. Oinarrizko jakia ogia zen, bai gariarekin eginikoa bai garagarrarekin eginikoa; ogia polisetako okindegietan erosten zuten, edo esklaboek egiten zuten etxe aberatsetan. Gazta, olibak, barazkiak eta frutak ere jaten zituzten. Arraina, haragia ez bezala, sarri jaten zuten; haragia ahuntzen bat edo ardiren bat hiltzen zutenean baino ez zuetan jaten. Basurdearen, oreinaren eta erbiaren haragia ere jaten zuten, ehizatzen zituztenean. Ardoa eta ura eta eztiarekin eginiko nahasketa (ezti ura) ziren ohiko edariak. Elikagaiak eta edariak zeramikazko ontzietan gordetzen zituzten.

6.2. EMAKUME GREZIARREN EGOERA
Espartan, emakumeek (gerlarien emazteek eta amek) begirune handiagoa bazuten ere, oro har, eta, bereziki Atenasen guztiz gutxietsita zeuden eta ez zuten inolako eskubide politikorik eta juridikorik; emakumeek ez zuten botorik ematen, haien ondasunak ezin zituzten xedatu (senarrak edo hurbileneko gizonezko ahaideak xedatzen zituzten), gutxieneko heziketa baino ez zuten jasotzen, eta abar.
Emakume aberatsak etxeetan, ginezeoan edota etxearen baitan haiei zuzendutako lekuetan biltzen ziren. Maila apalenetako emakumeek etxeko lanak egiten zituzten, azokara joaten ziren, eta ehunak, soinekoak, mantak eta abar egiteko beharrezko irundako gaiez arduratzen ziren; gainera, zenbait emakumek eskulangintzako tailerretan egiten zuten lan.
Emakumeak senarra aukeratzeko askatasunik e zuen; aitak edo tutoreak aukeratzen zion senarra, adosten zuen ezkontza eta prestatzen zion dotea. Banandu bazitekeen ere, emakumearen desleialtasuna heriotzarekin zigortuta zegoen.

6.3. GAZTE GREZIARREN HEZIKETA
Seme alaben heziketa gurasoen esku zegoen harik eta hamazortzi urte betetzen zituzten arte; hamazortzi urterekin, hiritar bilakatzen ziren, eta euren bizitza publikoari ekiten zioten.
Haurrak ziren bitartean, amak edo inudeak (haur txikiak zaintzeaz arduratzen zen emakumea) zaintzen zituzten. Jokoak (pilotan ibiltzen, uztai jokoa, zibotarekin…) erakusten zizkieten, narrazio tradizionalak ezagutzera ematen zizkien eta abar.
Familia aberatsek esklaboa edukitzen zuten, haurrak zaintzeko, haurrak irakaslearen etxera eramateko eta haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko.
Hamabi urtera arte, ikasleei letrak (irakurtzen eta idazten), aritmetika eta musika (dantza eta kantua) erakusten zitzaizkien. Ikasleak idazten ikasteko erabiltzen zituen lehenengo idazteko tresnak arbeltxoa eta puntzoia ziren; gerora, berriz, luma eta papiroa erabiltzen zituen. (Irakasleak: gramatikoak, paidotribeak eta kitharisteak).
Musika, dantza eta kantua garrantzitsuak ziren greziarren artean. Edozein ospakizun erlijioso, festa, antzerki, saio, inaugurazio edo gertaera garrantzitsu dantzaz eta koruen kantuz ospatzen zen.
Hamabi urtetik hamazortzi urte bitartera, irakasgai nagusiak gimnasia eta ariketa fisikoa ziren. Mutikoak palestrara (gimnasiako ariketak eta lehiaketak egiten ziren lekua) joaten ziren, eta zenbait kirol lantzen zituzten, hala nola: borroka, lasterketa, luzera jauzia, disko eta txabalina jaurtiketa, boxeoa eta pankrazioa edo gorputzez gorputzeko borroka (azken horretan, edozein bitartekoz balia zitekeen). Nabarmentzen ziren kirolariek Olinpiadetan hartzen zuten parte; lehiaketa horretara, Grezia osoko kirolariak Olinpia hirira joaten ziren kirol probak garaitu eta trofeoa irabazteko asmoz. Trofeoa palmondoaren adarra eta olibondoz eginiko koroa ziren, baina benetan meritu zuena garaipena lortzea zen. Irabazleak heroiak ziren haien polisentzat. Joko Olinpikoak ia mila urtetan zehar ospatu ziren.
Neska gehienak ez ziren eskolara joaten eta etxean ikasten zuten josten eta abar. Etxeko emakumeen ardura zen janaria prestatzen, josten eta gainerako etxeko lanak egitea. Atenasko eskolara joaten ziren neskatoak oso oinarrizko heziketa baino ez zuten jasotzen, irakurtzen eta idazten ikasten zuten justu-justu.

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 5. HISTORIA

5. ANTZINAKO GREZIARREN HISTORIA
5.1. GARAI ARKAIKOA
Garai Arkaikoak K.a. VIII. mendetik K.a. VI. Mendera bitartean iraun zuen. K.a. VIII. mendeko greziarrak akeoen eta dorioen ondorengoak ziren, eta nekazaritza eta abeltzaintza zituzten ogibide nagusi. Polisa batasun politiko independente gisa sendotu zen, eta gobernu sistema bezala, oligarkia edo gutxi batzuen gobernua.
Garai horretan hasi zen greziar kolonizazioa. Kolonizazio horren ondorio nagusiak:
• Merkataritza bultzatu eta merkataritzari esker aberastutako gizarte talde berrien sorrera, esaterako, itsasontzietako armadoreak, merkatariak eta eskulangileak. Gizarte talde berri horiek beren polisetan parte-hartze politikoa eskatzen hasi ziren; ordura arte aristokraziari soilik zuzenduta zegoen parte hartzea, hain zuzen.
• Txanponaren sorrera; horri esker, trukeak eta merkataritza jarduera erraztu ziren.
• Gizarte gatazkak ugaritzea, batik bat, nekazarien eta merkatarien artean; batzuk zein besteak talde boteretsuen aurka. Gatazka horien ondorioz, sistema politiko aristokratikoa ahuldu egin zen. Egoera horren aurrean, gobernu autoritarioak, tiraniak, eratu ziren; horietan, pertsona bakar batek poliseko boterea indarrez eskuratzen zuen.
• Tirano askok merkataria, nekazaria eta eskulangilea babesten zituzten aristokraten aurrean; ondorioz, aristokratek pixkanaka-pixkanaka boterea galdu zuten. Hiritar askeak zer-nolako garrantzia eta indarra zuten konturatu ziren heinean, herriaren boterea sendotuz joan zen, eta gobernu forma barri bat sortu zen: demokrazia, hain zuzen.

5.2. GARAI KLASIKOA
Garai klasikoa K.a. VI mendetik K.a. V. Mendera bitarteko garaiari deitzen zaio. Gari horretan sendotu zen demokraziaren sistema politikoa. Bestetik, polisek gailurra garai horretan izan zuten, bereziki, Atenasek. Baina nahiz eta garai oparoa izan, Grezia bi gerra garrantzitsutan eta luzetan murgildu zen.

a) PERSIARREN AURKAKO GERRA (MEDIAR GERRAK)
Inperio persiarrak, Dario erregearen gidaritzapean, Asia Txikiko polisak hartu zituen menpean hasiera batean eta, ondoren, Grezia kontinentala eraso zuen. Polisek elkarren arteko ikusiezinak ahaztu eta elkartu egin ziren etsaiaren aurka. Bi alderdien arteko norgehiagoka areagotu egin zen, eta zenbait enfrentamendu izan ziren. Horietako enfrentamendu batzuetan, greziarrak izan ziren garaile, adibidez, Maratongo batailan K.a. 490. urtean; beste batzuetan, berriz, pertsiarrak, adibidez, Termopiletako haizpitartean K.a. 480. urtean.
Salaminako batailarekin (K.a. 480. urtean), armada persiarra sustsituta geratu zen, eta Greziarrak garaile izan ziren hogei urtetan zehar gerran aritu ondoren.
Behin gerra amaitu zenean eta bere nagusigoak irauten zuela, Atenasek polisen batasuna ezarri zuen Delosko Liga deiturikoan. Gertaera horren aurrean, Korintok eta Espartak beren aldetik Peloponesoko Liga sortu zuten.

b) PELOPONESOKO GERRAK
Delosko Ligaren eta Peloponesoko Ligaren sorrerak greziar polisak zatitu egin zituen, eta bi bando sortu ziren; bando batek Atenas zuen buru, eta besteak, Esparta. Gerra Korintoren eta Atenasen artean arrazoi politikoek eta ekonomikoek eragindako enfrentamenduen ondorioa izan zen. Gerrek 27 urte iraun zuten, k.a. 431. urtetik 404. urtera bitartean, eta Esparta eta haren aliatuak izan ziren garaile.

Gerra horien ondoren greziar lurraldea erabat suntsituta geratu zen; ahultasun politikoak, krisi ekonomikoak eta barruko liskarrek, azkenean greziar polisen gainbehera eragin zuen, hain zuzen
ere.

5.3. GARAI HELENIARRA.

5.3.1 INPERIO MAZEDONIARRA
Grezia iparraldean, lurralde mazedoniarra zegoen, nekazariak eta artzainak bizi ziren lurraldea, eta, K.a. V. IV mendean, erresuma indartsua eratu zuten.
Filipo II.a errege mazedoniarrak polisen ahulezia aprobetxatuz Grezia konkistatu zuen Keroneako batailaren ondoren, K.a. 338. urtean. Zailtasun bereziak izan zituen Atenas menpean hartzeko; ez, ordea, armada indartsu batek defendatzen zuelako, baizik eta Demostenesek, Filiporen nagusitasunaren aurrean, tinko eusteko animatzen zituelako. Hitzaldi horiek “filipikoak” izenez ezagutzen dira.
Behin Grezia menpean hartuta, filipo erregearen hurrengo helburua Ekialdeko lurraldea menpean zuen pertsiar inperioari aurre egitea izan zen, baina ezin izan zuen bere helburua lortu, K.a. 336. urtean hil egin baitzen.
Bere seme Alexandrok jarraitu zion; orduan hogei urte zituen. Alexandro “Handia”k heziketa zaindua izan zuen; izan ere, Filipo bere aitak Aristoteles filosofoaren esku utzi zuen semearen heziketa.
Alexandro Handiak bere aitak gauzatu ezin zuen asmoa gauzatu zuen: persiar inperioa konkistatzea. Bere armadarekin ekin zion Ekialdeko lurraldeak konkistatzeari; armada hori ez zuen jende askok osatzen, baina soldadu horiek oso ondo trebatuta zeuden gerrarako taktika berrietan (Mazedoniako falangeak).
Hamaika urteren buruan, 30.000 kilometro inguru egin eta honako lurraldeak konkistatu zituen: Asia Txikia, Egipto, Mesopotamia, Asiria, Israel eta Persia, eta Indus ibaiaren ibarrera ere iritsi zen. Nilo ibaiaren bokalean, Egipton, Alexandria hiria fundatu zuen, eta faraoia bailitzan jainkotu zuten.
Konkistatutako lurralde guztietan, inperio handiak eraiki zituen, baina ezin izan zuen denbora luzez gobernatu, K.a. 323. urtean hil baitzen Babilonia hirian 32 urte baino ez zituela.

5.3.2. KULTURA HELENIARRA
Alexandro Handia hil zenean, eta haren oinordeko naturala, semea, erail zutenean, jeneralak borrokan aritu ziren inperioa eskuratu nahian. Azkenean, inperioa erresuma handietan zatituta geratu zen; “erresuma heleniarrak” deituak:
- Greziako eta Mazedoniako zibilizazioak Antipatroren esku geratu ziren.
- Egipto Ptolomeoren esku geratu zen.
- Trazia Lisimakoren esku geratu zen; gainera, Asia Txikia kendu zion Antigonoren semeari.
- Asia Seleukoren esku geratu zen.

Alexandrok egin zuen gauzarik garrantzitsuena kultura grekoa beste zibilizazio zaharretako lurraldeetara hedatzea izan zen, lurralde zabalak konkistatzea baino are garrantzitsuagoa. Arte, jainko-jainkosa, heroi, literatura eta ohitura grekoa inperio osoan ezagutu zituzten.
Kultura greko zabal horrek eta Egipto, Mesopotamia eta Persiako kulturen balioek osatzen dute helenismoa.
Erresuma heleniarretako gobernu forma monarkia absolutua zen. Erresuma horiek, antzinako ekialdeko inperioetan ohikoa zen moduan, gortesau ugariz eta luxuzko jauregiz inguratuta zeuden.
Bestalde, hizkuntza, edertasunagatiko lilura, literatura eta pentsaera grekoa, besteak beste, erresuma heleniar guztietan ezagutu eta aintzat hartu ziren. Erromatarrek balio horiek eta kultura grekoa bere osotasunean bereganatu zituzten, eta gaur egun mendebaldeko kultura izenez ezagutzen dugunaren oinarri dira.

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 4. KOLONIZAZIOA

KOLONIZAZIOAK
Greziaren aldi arkaikoan (K.a. VIII. mendetik VI. mendera) polis gehienetako nobleek baliabide ekonomiko eta aginte politiko gehienak kontrolatzen zituzten. Baina herritarrak ugaritzea eta lurren jabetzako desorekak, azkenean, matxinada asko ekarri zituen, gizarte talde pobreenek eraginda. Matxinada horien amaieran talde handiak atzerrira bota edo erbesteratzea izan zitekeen askotan. Behin han zeudela kolonia sortzen zuten. Hasiera batean, ekialdeko Mediterraneo itsasoan, Egeo itsasoko irletan, Asia Txikiko kostan eta itsaso Beltzan barrena hedatu zen kolonizazioa; horrela, lehenengo kokaleku nagusiak, besteak beste, Rodas, Mileto, Fozea eta Bizantzio izan ziren. Geroago, Grezia kultura egiptoarrarekin harremanetan jarri zen, eta, Niloren deltan bertan, Naukratis izeneko kolonia fundatu zuen. Eta Egiptotik hurbil, Afrikako kostaldean Zirene kolonia egin zuen (Cyrene, Platea, Aphotonia eta Euhesperides).
Ondoren, Mendebaldeko Mediterraneora ere hedatu ziren, eta Italiako eta Siziliako hegoaldean kokatu ziren, esaterako, Sirakusa, Rhegion, Tarento, Krotona,… Frantziako kostan ere bai: Marsella edo Massalia. Eta iberiar penintsulako itsasertzean: Enporion, Rodas, Hemeroskopeion,…
Kolonizazio mota askotako arrazoiek eragin zituzten, alegia:
Beste herrien inbasioak.
Eztabaida politikoak (Ostrazismoa)
Merkataritza harremanak.
Nekazaritzarako lurralde emankorrak bilatu nahiak.
Biztanle kopurua handitzeak.
Kolonietako grekoek Heladean zuten bizimoduari jarraitu zioten; horrela hizkuntza eta kultura greziarra Mediterraneo kosta osora zabaldu ziren, eta koloniei nolabaiteko batasuna ema zieten. Koloniak greziar zibilizazioa zabaltzeko gune bilakatu ziren. Horiei esker, greziarrek Mediterraneo kostan zehar zabaldu zuten burdinaren erabilera, alfabetoa, txanpona, hirigintza eta artea.

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 3. BALIABIDE EKONOMIKOAK

BALIABIDE EKONOMIKOAK
Greziarren jardun ekonomiko nagusia nekazaritza izan zen, haran eta lautada txikietan pilatuta. Laborantza nagusiak Mediterraneoko ohikoak ziren: zerealak (garia eta garagarra), mahatsondoa eta olibondoa, ortuari eta fruta arbola batzuekin batera.
Lur gehienak jabe handi gutxi batzuenak ziren, langile-buru baten ardurapean utzita. Jabe txikiek esklabo bat edo batzuekin lantzen zituzten lurrak. Arazo eta zailtasunez beteriko bizimodua zeukaten eta etengabe porrot egiteko edo zorrengatik esklabo bihurtzeko mehatxupean bizi ziren.
Abeltzaintza mendietan egiten zen, hango larreetan hazten ziren ahuntz eta artaldeak. Txerri, idi eta zaldi hazkuntza ere zabal-zabal zebilen. Beste jarduera ekonomiko batzuk eskulangintza eta, batez ere, merkataritza ziren.
Greziarrak itsasgizon ezin hobeak izan ziren eta merkatariak Mediterraneoko bazter guztietara zabaldu ziren.

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 2. POLISAK.

GREZIAR POLISAK

Egipto eta Mesopotamia ez bezala, greziar zibilizazioa haran eta irla ugarik zatitutako esparru geografikoan garatu zen; horrek elkarrekiko aurkariak ziren polis edo hiri-estatu independente ugariren sorrera eragin zuen. Berrehunetik gora egon ziren, bakoitzak bere gobernu mota, erakunde, lege, diru, armada,... zituela. Ekonomian ere bakoitza bere kabuz hornitzen zen. Polis bakoitzak hiria eta bere kontrolpeko inguru geografiko zeukan, hau da, herrixkak, baserriak, laborantza lurrak, baso eta larreak.
Polisen arteko istilu eta gerra ugariak izan arren, polis horiek greziarrak kontsideratzen ziren (oinarrian berdinak ziren) erlijioari, hizkuntzari eta kulturari esker.
Aldeak alde, lurralde guztiok Helas deritzona osatu zuten. Herritarrek heleniar izena hartu zuten eta kultura komunekoak zirela uste zuten, lurraldeotako herritar guztiek hizkuntza bakarra erabili eta jainko-jainkosa berberak gurtzen zituztelako.
Polisetako gobernu forma bilakatuz joan zen hasierako garaietako monarkiatik (botere guztia errege bakarraren esku) gobernu aristokratikoetara (boterea biztanle gutxi batzuen esku, aberatsenen esku, hain zuzen). Zenbait polisek (Esparta, adibidez) betidanik sistema politiko aristokratikoa izan zuen; baina beste zenbaitek (Atenas, adibidez) sistema demokratiko (sistema honetan hiritarrek hartzen dituzte erabakiak eta aukeratzen agintariak) bateranzko bilakaera izan zuten.

1.1. ESPARTA

Esparta polis gerlaria eta aristokratikoa zen, Peloponeso penintsulan kokatuta zegoen (Lakonia). Garai arkaikoan Mesenia konkistatu zuen; horri esker, nekazaritzako eta abeltzaintzarako behar adina lur lortu zuten, kolonizazioetan parte hartu beharrik gabe.

Espartako gizartea hiru taldetan banatzen zen:

- Espartarrak edo espartarren semeak: lur sail eta eskubide guztien jabe ziren, eta soilik politikan hartzen zuten parte edo armada osatzen zuten.
- Periekoak: eskulangile edo merkatari askeak ziren. Zergak ordaintzen zizkieten espartarrei.
- Ilotak: Meseniako biztanle zaharren ondorengoak ziren, eta hauen egoera esklaboenarekin pareka zitekeen; nekazaritzan eta abeltzaintzan egiten zuten lan.
Esparta poliseko gobernu sistema oligarkia zen. Boterea gutxi batzuen esku zegoen, eta gehienetan beren interesen onerako jarduten zuten.

Erakunde politikoak ziren:
- Borrokalarien Batzarra edo Apella: adinez nagusi (30 urtetik gorako aita espartarren seme guztiak) ziren espartarrek osatzen zuten. Kontseiluak sortutako legeak bozkatzen zuten.
- Zaharren Kontseilua edo Gerusia: 60 urtetik gorako 28 espartarrek osatzen zuten.
- Bost Eforo edo magistratu: honako hauek ziren benetako boterea zutenak: errege, armada eta hezkuntzaren kontrola egiteko arduradunak.



1.2. ATENAS
Atenas Atikako gune politikoa zen, eta bertako ekonomia itsasoko merkataritzan oinarritzen zen. Hasieran garrantzi gutxikoa izan arren, gero, K.a. V eta IV. mendetik aurrera (demokrazia ezarri zen garaian) polisik garrantzitsuena izan zen.

Atenasko gizartea honako hiru talde hauetan banatuta zegoen:
- Hiritarrak: aita-ama atenastarrak zituzten 20 urtetik gorako semeak. Aberastasunaren arabera pribilegio eta eskubide politikodunak
- Metekoak: Atenasen bizi ziren emigratzaileak ziren: atzerritarrak; batez ere merkataritza eta eskulangintza zituzten ogibide. Gizon libreak eskubide politiko mugatuekin. Zerga pertsonalak ordaindu eta ondasun higikorrik ezin eduki.
- Esklaboak: Eskubiderik gabeak. Tresnatzat hartuak. Etxeko lanak egiten zituzten, baina zenbaitek ofizioren bat ere bazuen eta armadan hartzen zuen parte. Talde hori zen ugariena.
Atenas poliseko gobernu sistema desberdinak izan zituen demokrazia ezarri arte.
Oligarkiatik tiraniara (horretan, boterea pertsona gutxi batzuen esku dago; pertsona horiek modu absolutuan eta despota moduan aginduko dute) pasa zen, Periklesekin demokrazia sortu arte.
Atenasko demokraziako erakunde nagusiak honako hauek ziren:
- Batzarra edo Ekklesia (Asanblada) politika arloko erakunde gorena zen. Bakarrik hiritarrak parte har zezaketen (gizonezko helduak). Botoa eman eta Batzarreko ordezkari hautatua izateko aukera zuten. Ezin zuten parte hartu emakumeek, metekoek eta esklaboek. Batzarrean, legeak onartzen ziren, eta kanpo politikari buruzko erabakiak hartzen ziren. Batzarrak hilean gutxienez lau aldiz egiten ziren eta lan egiteko modua sinplea zen: parte hartzaile guztiek zeukaten tribunara igo eta eguneko gaien gainean iritzia emateko eskubidea; behin eztabaida amaituta, gaion inguruan bozketa egiten zuten eskua altxatuz eta batzarreko buruak emaitza aldarrikatzen zuen.
- Magistratuak: Batzarrak erabakitakoa bete, armada zuzendu eta abar egiten zuten.
- Arkontegia: urtebeterako 9 arkonte. Auzitegien buru egiten zuten, eta gai erlijiosoak eta finantzak zuzentzen zituzten.
- Estrategak. Armada zuzentzen zuten hautatutako jeneralak.
- Bule edo 500en Kontseilua: zozketa bidez aukeratutako 30 urtetik gorako hiritarrek osatzen zuten; erakunde horrek polisa administratzen zuen, arkonteak aholkatzen zituen eta legeak eta Batzarreko bilerak prestatzen zituen.
- Epaileak: zotz eginda aukeratzen ziren urtebeterako; delituak epaitzen zituzten legearen arabera. Herriko tribunal handia Helieoa zen.
Atenasko demokrazian dago botere banaketaren jatorria: botere legegilea Batzarraren esku zegoen; botere exekutiboa, arkonte eta estrategen esku; eta botere judiziala, epaileen esku.

ANTZIN GREZIA. APUNTEAK 1. KOKAPENA.

ANTZINAKO GREZIARRAK EDO GREZIAR ZIBILIZAZIOA

ESPARRU GEOGRAFIKOA
Antzinako greziar zibilizazioa lurralde zabalera hedatu zen. Jatorrizko Grezia kokatzen zen gaur egungo lurraldean, hau da, Balkanetako penintsula hegoaldean (Mazedoniatik Peloponeso penintsulara) eta Egeo Itsasoko irletan (Kreta barne), baina lurralde zabalera hedatu zen: lehenengo Asia Txikiko (Anatolia penintsulan eta Itsaso Beltzaren inguruan) kostaldean zehar eta, gero, mendebalderantz, Mediterraneoko kostaldean zehar koloniak sortuz.

Jatorrizko esparru geografikoaren (Grezia kontinentala) ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
a) Gorabehera handiko erliebea: Nahiz eta 3.000 metrotik gorako mendirik egon ez, mendi sistemak dira nagusi eta lur sail lau gutxi. Mendirik altuenak: Olinpo eta Parnaso.
b) Lautada emankor gutxi izateak eta ur eskasiak (ibai gutxi eta ibilbide laburrekoak) nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapena zaildu zuten. Olibondoak, mahatsondoak eta zerealak ziren labore nagusiak.
c) Bertako kosten itxura muxarratua. Kostaldean kokatuta egotean, portu natural ederrak zituen, baina kosten itxura muxarratuak itsas portuak egiteko aukera mugatu egin zuen.
d) Itsasoko komunikabideen nagusitasuna: Paisaia menditsuak lehorreko komunikazio bideak eraikitzea eragotzi zuen. Bertako biztanleak isolamendura eta indibidualismora bultzatu zituen. Hala eta guztiz ere, itsasoko komunikazio bideek garapen handia izan zuten, batez ere, Asia Txikiko eta Mediterraneo itsasoko kostaldeak kolonizatu zirenean.
Klima mediterraneoa da, uda beroak eta euri gutxi.
Beraz, itsasora zabaldu zen, hortik dator greziarren itsasoko zaletasuna.
Antzinaroan zehar, Egipto, Mesopotamia eta Feniziako zibilizazioekin merkataritza harremanak izan zituzten.

2010/11/16

ANTZERKIA ANTZINZAKO GREZIAN

ANTZOKI GREKOA



EPIDAUROKO ANTZOKIA



EPIDAURO 3D



ANTZERKIAREN SORRERA 1/3



ANTZERKIAREN SORRERA 2/3



ANTZERKIAREN SORRERA 3/3

HIRI ETA ETXE GREKOAK

HIRI ETA ETXE GREKOAK


ETXE GREKOAK

ESCULTURA GREKOA

ESKULTURA GREKOA

ATENASEKO AKROPOLOIA

ATENASEKO AKROPOLIA



AKROPOLIA 3D



AKROPOLIA ETA PARTENOIAREN HISTORIA BIRTUALA



PARTENOIAREN BERRERAIKETA BIRTUALA



PARTENOIA MUSEO BRITANIKOAN

TENPLU GREKOAK

TENPLU GREKOAK


PARTENOIA


PARTENOIAN ZEHAR BIDAI BIRTUALA


EREKTEION


ATENEAREN TENPLUA EGINAN

GREZIA. INPERIO BAT ERAIKITZEN

GREZIA. INPERIO BAT ERAIKITZEN 1/5


GREZIA. INPERIO BAT ERAIKITZEN 2/5


GREZIA. INPERIO BAT ERAIKITZEN 3/5


GREZIA. INPERIO BAT ERAIKITZEN 4/5


GREZIA. INPERIO BAT ERAIKITZEN 5/5

ODISEO / ULISES

ODISEO / ULISES ODISEO PELIKULA 1 ODISEO PELIKULA 2 ODISEO PELIKULA 3 ODISEO PELIKULA 4 ODISEO PELIKULA 5 ODISEO PELIKULA 6 ODISEO PELIKULA 7 ODISEO PELIKULA 8

MITOLOGIA GREZIARRA

MITOLOGIA GREZIARRA 1/5


MITOLOGIA GREZIARRA 2/5


MITOLOGIA GREZIARRA 3/5


MITOLOGIA GREZIARRA 4/5


MITOLOGIA GREZIARRA 5/5

2010/11/15

MEDIAR GERRAK

Gerra medikoak persiarrak eta grekoen artekoak dira. Okertuta grekotarrek persiarrak medoak deitzen zituzten. Persiarrek handitu nahi zuten haien inperioa Europan zehar, baina lehenengo Grezia menderatu behar zuten.
Bi izan ziren gerra medikoak eta, azkenean, greziarrak garaile izan ziren.

Oso garrantzitsuak izan ziren Marathongo, Termopiletako, Salaminako eta Plateako gatazkak.

MEDIAR GERRAK




MARATHON GATAZKAREN ESTRATEGIA 1/3



MARATHON GATAZKAREN ESTRATEGIA 2/3



MARATHON GATAZKAREN ESTRATEGIA 3/3




MILCIADES ETA MARATHON 1/4




MILCIADES ETA MARATHON 2/4



MILCIADES ETA MARATHON 3/4



MILCIADES ETA MARATHON 4/4



TERMOPILETAKO GATAZKA 1/2


TERMOPILETAKO GATAZKA 2/2



TERMOPILETAKO GATAZKA. LEONIDAS. 1/3



TERMOPILETAKO GATAZKA. LEONIDAS. 2/3


TERMOPILETAKO GATAZKA. LEONIDAS. 3/3

2010/11/11

ANTZIN GREKOEN JAINKO-JAINKOSAK

Antzineko Grekoek jainko-jainkosa askotan sinesten zuten. Beraz, politeistak ziren. Erlijioak eragin handia zuen eguneroko bizitzan. Tenplu ederrak eraikin zituzten eta erritu erlijiosoetan parte hartzen zuten.

Ikusi eta ikasi:

Jainko-jainkosa grekoak 1/3



Jainko-jainkosa grekoak 2/3




Jainko-jainkosa grekoak 3/3

GREZIA KLASIKOA

Ondoko dokumentaletan erakusten digute Antzin Greziaren oparotasuna:


Grezia Klasikoa 1/6



Grezia Klasikoa 2/6




Grezia klasikoa 3/6



Grezia Klasikoa 4/6



Grezia Klasikoa 5/6



Grezia Klasikoa 6/6

2010/11/08

300 ESPARTIARRAK... TERMOPILETAN

ESPARTAKO 300 GERRARI FAMATUAK

Egin Klik 300

TROIAKO GERRA.

Homerok idatzi zuen Iliada. Bertan kontatzen digu Troiako gerra. Benetakoa al da ala leienda hutsa?

Egin Klik eta Troiari buruzko azalpen bideo labur bat ikus dezakezu: Troia

Egin Klik eta ikusiko duzu dokumental eder bat horri buruz: Troiako leienda

AKEOAK ETA MICENAS HIRIA.

MICENAS



ATREO-REN HILOBIA MICENAS-EN

KRETA. MINOSTAR ZIBILIZAZIOA. KNOSOS JAUREGIA

KNOSOS JAUREGI EDERRA:



MINOS KRETATARREN ERREGE MITIKOA
Greziar mitologian, Minos (grezieraz Μινως) Kretako errege erdi kondairazkoa da, Zeusen eta Europaren semea. Zibilizazio Minoikoak beragandik hartzen du izena. Ez dago garbi Minos izena den edo "errege" esan nahi duen hitz kretar bat den.

Minosek Kretan eta Egeo itsasoko uharteetan agindu zuen hiru belaunaldiz Troiako gerraren aurretik. Knososen bizi izan zen bederatzi urtez. Epe hau amaitzean, leize sakratu batera erretiratu zen, non Zeus beraren aginduak jasotzen zituen Kretaren gobernuari buruzkoak. Kretako konstituzioaren sortzailea eta itsas gorengotasuna eman ziona izan zen.

Kondaira atenastarraren arabera, Minos tirano krudel bat zen, neska eta mutil gazteak Minotauro munstroari eskaintzen zizkionak.

Pasifaerekin ezkonduta zegoen eta bi alaba eta seme bat izan zituen: Ariadna, Fedra eta Androgeo. Pasifek ere "seme" bat zuen "Minotauroa". Minosek Poseidoni zezen zuri bat ematea eskatu zion, bere nebeei demostratzeko Poseidon bere alde zegoela. Jainkoak itsasotik zezena atera zuen, baina, Minosi esan zion bere ohorean sakrifikatu behar zuela. Minosek ez zuen jaramonik egin eta berak beste zezen bat sakrifikatu zuen. Poseidon konturatu eta mendekua hartzeko Pasifae zezen zuriarekin maiteminduarazi egin zion. Pasifaek sexu-harremanak eduki nahi zituenez, Dedalori laguntza eskatu zion. Honek egurrezko behi bat eraiki zuen, hutsik barrutik, Pasifae barruan sartu eta zezenarekin harreman sexualak eduki ahal izateko. Horrela jaio zen monstruo bat: Minotauroa.

Guda bat izan zuen Atenasen kontra, Egeo hango errege zenean, bertan Androgeo hil zutelako. Garaile irten zen. Horren ondorioz, Atenaseko zazpi neska eta zazpi mutil eskatzen zituen noizean behin (Minotauroa elikatzeko).

Sizilian hil zuten, Dedaloren traizioagatik berau hil nahi zuelako. Siziliako errege Kokaloren alabek Dedalo estimazio handian zutenez lagundu egin zioten. Kokalok Minos konbentzitu zuen, Dedalorengana joan baino lehen, bainu bat eman zezan. Bainua ematen ari zela, Kokaloren alabek ura irakiten bota zioten eta Minos erre egin zen.

MINOTAUROREN KONDAIRA
Greziar mitologian, Minotauroa zezenaren burua, gizonaren gorputza zuen eta giza haragia jaten zuen izaki izugarria zen. Kretan jaio zen, Minos erregearen emazte Pasifae eta Poseidon jainkoak oparitutako zezen zuri baten erlazioetatik. Poseidonek sakrifika zezan oparitu zion zezena Minosi, baina honek, hain animalia baliotsua hil nahi ez izatean, Poseidonek Pasifae piztiaz maitemintzea eragin zuen.

Minosen aginduz, Dedalo arkitektuak Kretako laberinto famatua eraiki zuen, Minotauroa bertan hertsiz. Epeoro, Minosek Atenasek "tributu" moduan eman beharreko pertsonez (7 neska eta 7 mutil) elikatzen zuen, zeinak labirintuan sartuak izaten ziren, bertan galdu eta egunen buruan munstroarekin topatzeko.

Ohitura basati honekin amaitzeko, Teseo heroiak bere burua boluntario aurkeztu zuen sakrifiziorako. Kretara heldu zenean, Ariadna, Minos eta Pasifaeren alaba, berarekin maitemindu zen. Hari luze baten muturrari helduta, Teseo labirintuan sartu zen eta Ariadna, beste muturrarekin kanpoan geratu zen. Teseok Minotauro aurkitu eta hil egin zuen, eta Ariadnaren hariari esker, irteera aurkitu ahal izan zuen.


MINOTAUROREN KONDAIRA



MINOTAUROA

Egin klik eta ikusi dokumental eder hori: Minotauroa

KRETA. MINOSTAR ZIBILIZAZIOA.

Kreta uhartean sortu zen zibilizazio bikain bat: Minostar zibilizazioa!
Hiriburua: Knosos, Minotauroren kondairaren jatorria.
Ikusi ondoko dokumentalak gehiago jakiteko...

Minoitarren Zibilizazioa 1/5


Minoitarren Zibilizazioa 2/5


Minoitarren Zibilizazioa 3/5


Minoitarren Zibilizazioa 4/5


Minoitarren Zibilizazioa 5/5

ANTZIN GREZIARREN MUNDUA

Antzineko Greziarren mundua azaltzen digute ondoko bideoan.

ANTZIN GREZIARREN DESKRIBAPENA



ANTZIN GREZIARREN HISTORIA LABURRA

2010/11/03

ANTZIN EGIPTOKO HISTORIA BUKATZEKO... KLEOPATRA!

KLEOPATRA EGIPTOKO AZKEN ERREGINA



KLEOPATRAREN HISTORIA 1/3



KLEOPATRAREN HISTORIA 2/3



KLEOPATRAREN HISTORIA 3/3




ASTERIX ETA OBELIX EGIPTON FILMAREN PASARTE EDER ETA BARREGARRI BAT:

2010/11/02

ANTZIN EGIPTOKO GALDETEGIA.

AZTERKETA PRESTATZEKO GALDETEGIA

ANTZINAKO EGIPTOKO GALDETEGIA

1. Non kokatzen da Egipto?
2. Zeri deritzogu “Uholde emankorra”? Azaldu zer den eta Nola gertatzen den Nilo ibaian.
3. Zeri deitzen zioten Lur beltza eta Lur gorriari.
4. Noiz hasi zen Antzinako Egiptoko Zibilizazioaren Historia? Eta, zenbat urte iraun zuen? Noiz arte?
5. Zein zen Aintzinako Egiptoko ekonomiaren ardatza ?
6. Zeintzuk ziren Egiptoko Zibilizazioaren nekazaritza garatzeko erabiltzen ziren tresna nagusiak?
7. Zeintzu ziren lortutako nekazaritza produktuak ?
8. Zer da trukea?
9. Non, noiz eta zertarako sortu zen iskribaketa ?
10. Nola deitzen dugu Aintzinako Egiptoko idazketa horri?
11. Zer dira “papiro”-ak ? Badakizu nola egiten zituzten papiroak aintzinako egiptziarrek ?
12. Nola eta noiz lortu zen Aintzinako Egiptoko idazketa hori interpretatzen ?
13. Noiz sortu zen Egipto osoko lehenengo erresuma ? Nor zen lehenengo faraoia ?
14. Zeintzu dira Aintzinako Egiptoko historiaren atalak edo aldiak? Egin ardatz kronologikoa.
15. Zein zen faraoia ? Azaldu!
16. Egin ezazu Aintzinako Egiptoko gizartearen egitura eskema moduan (egitura piramidala).
17. Zein gizataldeak ziren pribilegiatuak (aipatu, besterik ez)?
18. Nor zen “bisir”?
19. Apaizen betekizunak, zeintzu ziren ?
20. Zer ziren eskribak ?
21. Zein egoeran bizi ziren esklaboak ?
22. Zer da erlijio politeista ? Zein da erlijio politeistaren kontrakoa ? Adibidez…
23. Nor da “Ra” ? eta Osiris ? Ezagutzen al duzu Osiris-en leienda edo mitoa? Azaldu!
24. Nor da “Anubis” ? eta “Isis” ?
25. Zer da “Gela Hipóstila” ?
26. Zertarako ziren piramideak ? Gizeh-n kokatzen dira piramide handienak ; zein faraoientzat eraiki ziren ?
27. Nola deitzen ziren hilobirik zaharrenak ? Nolakoak ziren?
28. Zer da gorpu bat momifikatzea ? Nola egiten zuten?
29. Zergaitik hildakoen gorpuak enbalsamatzen zituzten ?
30. Nola pentsatzen zuten izango zela Osiris-en Epaiketa ?
31. Zer ziren “hipogeo-ak” ?
32. Aintzinako Egiptoan, zeintzu ziren emakumeen eginkizunak ? Azaldu dakizuna.
33. Nor zen Tutankamon? Zergatik da hain garrantzitsua?
34. Zer zen Nefertiti?
35. Aipatu ezagutzen dituzun faraoi guztien izenak.
36. Aipatu ezagutzen dituzun Antzin Egiptoko Jainko-jainkosen izenak.
37. Egin ezazu egiptoar tenplu baten planoa 14.dok ikusita.
38. Zer da obeliskoa?
39. Aipatu ezagutzen dituzun tenplu garrantzitsuen izenak.
40. Zer da Horus-en begia?