IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2011/04/11

PINTURA ERROMANIKOA

PINTURA ERROMANIKOA



PINTURA ERROMANIKOA IBERIAR PENINTSULAN



SAN CLIMENT DE TAÜLL



CATALUNYAKO PINTURA ERROMANIKOA

2011/04/05

ARTE ERROMANIKOA: ARKITEKTURA

BASILIKA KRISTAUA



ERDI AROKO ELIZA KRISTAUAK



ARTE ERROMANIKOA: EZAUGARRIAK



ATARI ERROMANIKOA



ELIZA ERROMANIKOAREN ESKEMA



ERROMANIKOAREN BERRIKUNTZAK




ARTE ERROMANIKOA



SANTIAGOARAKO BIDEA



COMPOSTELAKO SANTIAGO ELIZA

ERDI AROKO HIRIAK

ERDI AROKO BIZIMODU HIRITARRA

ERDI AROKO LANDAKO BIZIMODUA

ERDI AROKO LANDA EREMUKO BIZIMODUA

ERDI AROKO MONASTERIOAK

MONASTERIOAK: ERDI AROKO KULTURA GUNEAK MONASTERIOAREN BIZIMODUA

2011/04/01

ERDI AROKO GAZTELUAK

GAZTELUA



GAZTELUAK ERDI AROAN



GAZTELUEN GARRANTZIA



GAZTELU HANDIAK

2011/03/28

FEUDALISMOA

ERDI AROA ETA FEUDALISMOA



ERDI AROA. HISTORIA



GIZARTE FEUDALA



HARREMAN FEUDALAK

2011/03/18

ORREAGA

ORREAGAKO GATAZKA FAMATUA. Gertatu izan zen Orreagaren inguruan, eta bertan, frankoen armadaren atzekaldearen sustsipen harrigarria izan zen. Dirudienez, Zaragozako setioa egin eta gero, Karlomagnok, haserre, erabaki zuen Baskoien hiriburua zen Iruñea/Panplona suntsitzea, eta horren ondorioz, bere armadaren atzekaldea Orreagako pasabidetik igarotzean, baskoiek eraso egin zuten ustekabean.

ORREGAKO GATAZKAri buruz gehiago jakiteko egin klik hemen



ALTABIZKARKO KANTUA


ORREAGA


BASKOIAK ETA ORREAGA 1/3


BASKOIAK ETA ORREAGA 2/3


BASKOIAK ETA ORREAGA 3/3

INPERIO KAROLINGIOA

Orain ikusiko dugu Inperio Karolingioa, Karolo, hau da, Karlos Handia edo Karlomagnok eraikitako inperio kristaua Europan.

MAPA DINAMIKOA: INPERIO KAROLINGIOA


POITIERS GATAZKA


KARLOMAGNOREN AURKEZPENA


KARLOMAGNO. EUROPA FEUDALA.


KARLOMAGNO

ISLAM

ISLAM-a musulmanen erlijioa da, baina horrela deitzen da ere musulmanek eraiki zuten inperioa.

MUSULMANEN ERLIJIOA: ISLAM-a


ISLAMA


MAHOMA MEDINA HIRIAN


ISLAMAREN HEDAPENA



TURKIAR OTOMANOAK

2011/03/15

BIZANTZIAR INPERIOA

Orain begirada da emango diogu Bizantziar Inperioari: BIZANTZIAR INPERIOARI BEGIRADA KONSTANTINOPLA HIRIBURUA EUROPA ETA EKIALDE HURBILA GARAI HORRETAN INPERIO HANDI BATEN ERAIKUNTZA KONSTANTINOPLAREN JAUREGI HANDIA SANTA SOFIA BIZANTZIAR ARTEA ARTEAREN HISTORIA: BIZANTZIO ZETAREN IBILBIDEA
BIZANTZIAR INPERIOA. LABURPENA.

2011/03/11

BARBAROEN INBASIOA

ERROMAKO MENDEBALDEKO INPERIOAREN AMAIERA: BARBAROEN INBASIOA.



HERRI GERMANIARRAK



HERRI BARBAROEN INBASIOA HISPANIAN



SUEVOAK



VANDALOAK 1/4



VANDALOAK 2/4



VANDALOAK 3/4



VANDALOAK 4/4

2011/02/28

ANTZIN ERROMAKO KULTURA. APUNTEAK.

Antzin Erromako Kulturari buruzko apunte gehiago azpian dituzu:

ERROMAKO KULTURA

Erromatarren artea, zientzia eta erlijioa greziarren oinordeko dira. Arteari dagokionez, erromatarren arte sorkuntzan, oinarri sinpletasuna eta espiritu praktikoa dira nagusi.
Literatura, historia eta zientzia: Erromako zibilizazioan jaio ziren kulturan nabarmendu ziren pertsonaia entzutetsu asko.
Literaturan: Virgilio eta Ovidio nabarmendu ziren, besteak beste.
Historian: Julio Zesar, Tazito eta Tito Livio.
Geografian: Estrabon, Plinio Zaharra eta Ptolomeo.
Filosofian: estoizisten eskolaren garrantzia aipatu behar da.
Arkitekturan eta ingeniaritzan: Vitrubio.

ERROMAKO KULTUR ONDAREA

Erromatarrek bi ekarpen oso garrantzitsu egin zizkieten mendebaldeko kulturei: latina eta erromatarren zuzenbidea.
a) Latina
Inperioko probintzia guztietan ezarri zen latina, eta Inperioaren erorialdiaren ondoren hasi eta ia-ia Erdi Aroaren amaierara iritsi arte, latinez hitz egiten jarraitu zuten. Latinetik sortu eta bilakatu ziren hizkuntza erromanikoak: gaztelania, frantsesa, italiera, portugalera, katalanera, valentziera, galiziera, proventzera, errumaniera...
b) Erromatarren zuzenbidea
Erromatarren zuzenbidea erromatarren sorkuntzarik originalena izan zen. Legelari erromatarrek eskubide publikoa, pribatua eta nazioartekoa bereizi egin zituzten:
- Eskubide publikoak Estatuaren eta herritarren arteko harremanak arautzen zituen.
- Eskubide pribatuak herritarren arteko harremanak arautzen zituen.
- Nazioarteko eskubideak Estatuen arteko harremanak arautzen zituen.
Erromatarrek gaur egungo eskubideen oinarri asko ezarri zituzten. Teoria horiek gaur egun baliagarriak dira, eta unibertsitateetan ikasi egiten dira.

ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA

Erromatarren arkitekturaren ezaugarri nagusiak artelanen zentzu praktikoa, hilezkortasuna lortu nahia eta monumentaltasuna bilatu nahia (botere erromatarren isla moduan) ziren. Erromatarrek eraikinak egiteko oso material sendoa eta iraunkorra erabili zuten: adreilua, harlandua eta harri horma. Greziarren hiru ordena klasikoak erabili zituzten, eta berri bat gehitu zioten: toskanar ordena. Greziarren sistema adintelatua (arku zuzena) erabiltzeaz gain, arkua eta ganga ere erabili zituzten.
a) Hiria
Hirietan mota askotako eraikinak zeuden, eta bakoitza helburu desberdinetarako erabiltzen zen:
- Hiriaren erdian edo foroan (hiriko plaza nagusia), basilika nabarmentzen zen. Hiri erdian antolatzen ziren merkatuak, eta jende asko elkartzen zen bertan. Erdigune horretan zeuden, era berean, tenpluak. Tenpluek greziar elementuak zituzten. Erroman, aipagarrienak Vestaren tenplua eta Agriparen panteoia dira
- Foroaren inguruan, kirolean aritzeko edo ikuskizun publikoak antolatzeko eraikinak zeuden. Termak edo bainu publikoak bilerak egiteko leku izaten ziren. Ikuskizun publikoak antolatzen zituzten eraikinen artean, antzokia da aipagarriena. Greziarren antzokia hartu zuten oinarritzat erromatarrek, baina erromatarren antzokiak zirkuluerdi formako egitura du; esaterako, Ponpeiako antzokiak. Beste eraikin aipagarri bat anfiteatroa da. Anfiteatroan, bi antzoki eszenatik elkartzen dira eta erdian harea izeneko espazio biribil bat zegoen. Aipagarriena Erromako Koliseoa da. Azkenik, zirkua greziarren estadioei esker sortutako eraikina da. Zirkuak luzanga forma du, aldeak makurrak dira, eta erdian harresi bat du.
- Oroitzapenak egiteko eraikinak ere egiten ziren: garaipen arkua. Arku horiek, konkistak egin ostean, garaipena lortutako armagizonen omenez egiten ziren. Ateburu batean kokatutako arkuak dira, eta goialdean inskripzio bat dator. Erromako Titoren arkua da aipagarriena. Oroitzapenezko beste eraikin bat kolomak edo zutabeak ziren: Trajaniar kolomak, adibidez.
- Oroitzapenezko beste batzuk aldare harriak (Ara Pacis), hiriko sarbideetan egindako lurperatzeak (via Appia) eta mausoleoak ziren. Eraikin horiek hildakoen oroimenez eraikitzen ziren.
b) Ingeniaritza lanak
Erromatarrek, haien zentzu praktikoari eta hilezkortasun nahiari jarraituz, ingeniaritza lan ikaragarriak egin zituzten; esaterako, galtzadak, estolderiak, zubiak, ubideak, faroak, portuak eta harresiak.
Horrelako eraikitze lanak erromanizatutako mundu guztian zehar daude.
c) Etxe erromatarra
Etxe pribatuen artean, etxe erromatarra edo domus izenekoa nabarmentzen da. Sarreran, atari bat eta gelez betetako patio bat zituen, peristilo izenekoa. Peristiloak teilatua (implubium) eta patio nagusi edo urmael bat (complubium) zituen. Peristiloaren hondoan, gela ireki bat zegoen (triklinium).

Created by Patxi G. Ardanaz (i.bai proiektutik)

ANTZIN ERROMAKO GIZARTEA. APUNTEAK

Antzin Erromako Gizarte eta erlijioari buruzko apunteak ondoan dituzu:

ERROMAKO GIZARTEA
Erromako gizartean, aberastasunak eta eskubideak kontuan hartuta, gizarte taldeak oso ongi bereiz daitezke.

GIZARTE TALDEAK
Erromako gizartean barnean, bi gizrte talde haeuk zeuden: pertsona libreak eta esklabuak.

a) Pertsona libreak
Pertsona libreen baitan, beste bi gizarte talde hauek zeuden: patrizioak eta plebeioak.

- Patrizioek oso talde txikia eta pribilegiatua osatzen zuten. Erromako lehenengo biztanleen oinordekotzat hartzen ziren, eta hasiera batean (K.a. V. Mendera arte), kargu politikoan egon zitezkeen bakarrak ziren. Horren ondorioz, hiriko botere politikoa eta militarra haien esku zegoen. Aldi berean, beste gizrte taldeek baino aberastasun gehiago zituzten; izan ere, Erromak konkistatutako lurrak beraien artean banatzen zituzten.
- Plebeioek ez zuten pribilegio txikienik ere. Jatorriz edo jaiotzaz bereizten dira patrizioengandik. Menpean hartutako herrietako eta Erromara emigratutako pertsonen oinordeko ziren. Plebeioek ezin zuten erabaki politikoetan parte hartu; hori dela eta, Errepublikaren hasieratik, patrizioen aurka jarri ziren berdintasun politikoa lortu nahi zutelako. Liskar horien eraginez, magistratura berri bat (plebearen tribunoa) sortu zen, eta hain zuzen, magistratura horretan, plebeioek soilik har zezaketen parte. Harrezkero, plebeioak magistratura guztietara joan zitezkeen. Patrizioen eta plebeioen arteko berdintasuna lortu zela adierazteko, K. A. 451. urtean, Hamabi Taulen legea aldarrikatu zen. Lege horren arabera, guztientzat lege bakarra ezarri zen, eta patrizioak eta plebeioak elkarrekin ezkontzea ere onartu zen. Hala ere, plebeioen taldearen baitan, izugarrizko aldeak zeuden aberastasunari dagokionez.
- Atzerritarrak pertsona libreak ziren, baina ez zuten erromatar herritartasun eskubiderik.

b) Esklaboak
Esklaboe4k oso talde handia osatu arren, ez zuten inolako eskubiderik. Esklabo bihurtzeko arrazoiak hauek ziren: zorrak ez ordaintzea, gerrako preso hartzea edo esklaboen seme (alaba) izatea. Esklaboak enkante publikoetan erosten ziren eta haien jabeek /erosleek) erabateko boterea zuten esklaboengan. Jabeen nekazaritza lurretan, etxeko lanetan edo eskulangintza lantegietan egiten zuten lan. Askatasuna lortu ahal izateko, askatasuna erosi egin behar zuten (esklaboek beraiek ordainduta) edo, bestela, jabeek eman behar zieten askatasuna. Modu horretan, liberto izatera igarotzen ziren. Esklaboak miseria gorrian bizi ziren, eta ez zuten eskubiderik, hori dela eta, zenbaitetan, matxinadak gertatzen ziren. Espartakoren matxinada izan zen entzutetsuena, K. A. 73. urtean, hain zuzen ere.

Esklabo tratulariak: Esklabo tratulariek publikoki nahiz dendetan aritzen ziren esklaboekin salerosketan. Esklaboek zenbat balio zuten, adinaren eta esklaboaren gaitasunaren arabera ezartzen zen. Esklabo bakoitzak lepotik zintzilikatuta zeramatzan jatorria eta gaitasunak. Zenbat eta adimen handiagoa izan eta lan jakin batzuk betetzeko trebetasun hobea izan, orduan eta diru kopuru gehiago ordaindu behar zen. Prezioa ez zen haren indar fisikoaren araberakoa. Esklaboek bizitza guztirako zintzilikatuta zeramaten brontzezko plaka batean hauxe irakur zitekeen: “Ihes egiten badut, atxilotu eta eraman nazazue neure jabearengana”.

ERROMATAR HERRITARTASUNA

Erromatar herritartasuna oso garrantzitsua zen erromatarren artean. Erroman ez zen gauza bera Inperio erromatarreko herritar izatea, eta, erromatar herritartasuna edukitzea. Oso lagun gutxik zuten erromatar herritartasuna, baina pixkanaka-pixkanaka kopurua handitu egin zen. Lehenik eta behin, Italiar penintsularen erdialdeko eskualdeko biztanle guztiei eman zitzaien eskubide hori. Geroago, Italia guztiko herritarrei, eta azkenik, K. o. 212. urtean, Karakalaren Ediktuari esker, Inperioko biztanle guztiei eman zitzaien herritartasuna.
Erromatar herritartasunaren bidez, eskubide zibilak eta politikoak lor zitezkeen. Haatik, atzerritarrek, emakumezkoek eta esklaboek ezin zuten herritartasunik lortu. Hiru gizarte talde horiek gehiengo handi bat osatzen zuten Erromako gizartean.

FAMILIA ERROMATARRA

a) “Pater familias”.
Erromako gizartearen oinarrizko elementua zen familia. Familia honako hauek osatzen zuten: aitak (“pater familias” izenekoa), haren emazteak, seme-alabek, etxeko esklaboek (aberastasun ikur ziren), esklabo horien seme-alabek, libertoek eta bezero talde txiki batek (etxeko jabearen zerbitzuan lan egiten zuten pertsona libreak).
Aitak agintzen zuen familian. Aitak erabakitzen zuen bere seme-alabak norekin ezkondu, eta are gehiago, aitaren esku zegoen bere seme-alabek bizirik jarraitzea edo hiltzea.
Erromatarren izenak: Erromatarren izenak hiru edo lau hitz izaten zituen: izen berezia edo praenomen bat, aitaren abizena edo nomen izenekoa eta familiaren goitizena edo cognomen izenekoa. Zenbaitetan, hurbileko senideren batengandik bereizteko, ezizen bat jartzen zitzaion atzetik; esaterako, Kaio Julio Zesar, Publio Kornelio Eszipion Afrikarra...

b) Emakume erromatarrak.
Emakume erromatarrek ez zuten eskubide politikorik; ez emakume esklaboek, ez emakume plebeioek, ezta emakume patrizioek ere. Gizonaren esanetara bizi ziren, eta gizon hori bere aita, senarra, osaba edo beste edozein gizon izan zitekeen. Erroman ohikoa zen moduan, dibortziatuz gero, aitaren etxera itzultzen ziren. 13 edo 14 urterekin ezkontzen ziren, seme-alaba asko izaten zituzten (nahiago zuten mutilak izatea) eta 30 urte egin aurretik amona bihurtzen ziren.
Erromatarren artean egin zezaketen jarduera bakarra erlijiosoa zen; batik bat, emakume apaiz vestale moduan (Vesta jainkosaren tenpluan, erromatar foroan, su sakratua piztuta izateaz arduratzen ziren emakumen apaizak. Haien birjintasuna zaindu behar zuten).

ERROMAKO ERLIJIOA

Erromatarrek erlijio sinesmen jakin bat zuten arren, ez zituzten debekatu Inperioaren menpe zeuden herrietako erlijioak. Hala ere, K. o. I. mendean jaio zen erlijio berri bat jazarri zuten: kristautasuna, hain zuzen.

- Erromatar erlijioa
Erromatarrek erlijio politeista praktikatzen zuten, hau da, jainko asko gurtzen zituzten. Gainera, bi motatako erlijioak zeuden: familiarra eta ofiziala.

a) Erlijio familiarra
Familia bakoitzak etxean bertan gurtzen zituen jainkoak hauek ziren:
- lareak edo etxearen jainko babesleak;
- penateak edo bizitzaren eta etxeko horniduraren (elikagai,tresnak, ...) jainko babesleak; eta
- maneak edo arbasoen espirituak.
Aitak zuzentzen zituen jainkotasunezko gurtza horiek, eta etxeko aldare (Larario) baten aurrean egiten ziren.
b) Erlijio ofiziala
Erromatarrek jatorriz Greziakoak ziren beste zenbait jainko ere gurtzen zituzten. Izatez, Greziako jainko askori izena aldatu zioten; besteak beste, Zeusi Jupiter deitu zioten; Afroditari, Venus; Hefestori, Vulcano; Cronosi; Saturno; Poseidoni, Neptuno; Aresi, Marte; Hermesi, Mercurio; Herari, Juno; Hestiari, Vesta...
Beste alde batetik, enperadorea ere gurtzen zuten erromatarrek, Inperioaren leialtasuna adierazteko.

KRISTAUTASUNA

K. o. 30. urte inguruan, Palestinan, erlijio mezu berri batean oinarritutako doktrina berri bat zabaltzen hasi zen. Jainko bakarraren existentzia, eta hurkoa (beste pertsonak) maitatu eta barkatu egin behar dela zioen. Fundatzailea Nazareteko Jesus izan zen, eta hebrearrek Jainkoaren aurkako birau egitea (jainko baten edo zeinu sakratuen kontrako hitz laidogarriak) leporatu zioten; erromatarrek, aldiz, Inperioaren aurkako matxinaden antolatzailea. Horren ondorioz, gurutzean hiltzera kondenatu zuten, Jesus sinesmenak, ordea, erromatar mundua guztian zehar hedatu ziren, eta maila baxueneko gizarte taldeek bere egin zituzten.
Erromatarrek erlijio berri horretan izugarrizko arriskua ikusten zuten, bai jendeak haien jainkoak gurtu nahi ez zituztelako, bai enperadorearen agintea onartu nahi ez zutelako. Hori dela eta, kristauak jazarri egin zituzten. Neron enperadorearen garaian (K. o. I. mendean) eta Dioklezianoren garaian (K. o. IV. Mendean) egindako jazarpenak dira aipagarrienak.
Jazarpenez gain, kristautasuna Inperio guztian zehar hedatu zen, eta K. o. 313. urtean, Konstantino enperadoreak, Milango Ediktuari esker, kristautasuna erlijio modura onartu zuen, eta harrezkero, inork gehiagok ez zuen jazarri. Gainera, 380. urtean, Teodosio enperadorearen garaian, kristautasuna erlijio ofizial bihurtu zen.

Inperioko erlijioak: Erromatarrek panteoian Ekialdetik ekarritako zenbait jainko-jainkosa onartu zituzten; esaterako, Isis egiptoarra, Zibele asiarra eta Mitra persiarra.


Created by Patxi G. Ardanaz (i.bai proiektutik)

ANTZIN ERROMA. APUNTEAK.

Hemen dauzkazu Antzin Erromari buruzko apunteak, aditasunez irakur itzazu.

ERROMA HIRIAREN HISTORIA.

ROMULO ETA REMOren Kondaira.
K.a. VIII. Mendean, Erroma zazpi muinoren magalean zegoen Lazio eskualdeko herrixka bat zen. Bertako herritarrak latindarrak ziren. Tito Livio historialariak jasotako kondairaren arabera, Marte gerrako jainkoak Romulo eta Remo seme bikiak izan zituen Rea Silviarekin (Eneas heroi troiatarraen ondorengoa), baina jaio orduko Amulio errege maltzurrak Tiber ibaira botatzea agindu zuen. Ibaitik otseme batek (Luperka) jaso zituen, eta hark eman zien bularra; eta gero, artzain batek (Faustulo) jaso eta haren etxera eraman zituen. Hemezortzi urte bete zituztenean, bi haur horiek armagizon indartsu bihurtu ziren, Amulio hil eta, horrela, haien aitonari (Numitor) galdutako erregetza errekuperatzeko laguntza eman zioten. Gero, otsemeak haiek jaso zituen lekuan bertan Erroma hiria fundatu zuten K. A. 753. urtean.

MONARKIA ETRUSKOA
Historiaren arabera, Lazio eskualdea etruskoek konkistatu zuten K.a. VII. mendearen erdialdean. Bertan, Tiber ibaiaren meandro baten inguruan, zeuden zazpi muinoetan zazpi herrixketan latino tribuko batzuk bizi ziren abeltzaintza praktikatuz. Italiaren erdialdeko herri horrek etruskoen menpean Tiber ibaia kontrolatu, eta zazpi herriak handitu eta elkartu zuten. Erroma hira sortu zen. Erromako harresiak egin zituen, Erroma handitu zuen, hurbileko itsasportua egin, forua eraiki,...eta errege bat izendatu zuten Erroma gobernatzeko. Monarkia garaian, Erromak pixkanaka-pixkanaka Italiaren erdialdeko eskualdearen hiri garrantzitsuena bihurtu zen merkataritzari esker horretarako oso leku estrategikoan (Italiar penintsularen erdian) kokatuta dagoelako, eta erdialdeko eskualde hori menpean hartu zuen, Erromako auzokide ziren Italiako beste zenbait herrialderen aurka (etruskoak eta sabinoak) gerran aritu ostean.
Monarkia izenez ezagutzen dugun garai horrek K.a. 753. urtetik K.a. VI. Mendearen bukaerara arte iraun zuen. Zehazkiago esanda, K.a. 509. urtean, latindarrak etruskoen botereari aurka egin ziotenean, azkeneko erregea (Luzio Tarkino Superbo) boteretik egotzi eta Errepublika aldarrikatu zuten.

ERREPUBLIKA

 ERAKUNDE POLITIKOAK.

Errepublika ezarri zenean, zibilizazio erromatarrak sistema politiko berri bat antolatu zuen, eta agintean hiru erakunde jarri zituen: Magistratuak, Senatua eta Komizioak.
 Magistratuen ardurapean zeuden gobernuko zenbait egiteko. Talde politiko horren barruan, kategoria hauek zeuden: Kontsulak, pretoreak, zentsoreak, kuestoreak, edilak eta plebearen tribunoak.
Kontsulak gobernu eta armada buruak ziren, eta, komizioak antolatzeaz gain, senatuko bileretako buru ziren. Botere bereko beste bi kontsulek hautatzen zuten kontsula, pertsona bakar batek agindutako tiraniaren menpe geldi ez zitezen.
Pretoreak probintzietako gobernadoreak eta epaileak ziren. Zenbat eta lurralde gehiago menperatu, orduan eta pretore gehiago behar ziren.
Zentsoreak, aldiz, Erromako herritarren arteko harremanak edo zentsua egiten zuten. Zentsoreek bakarrik irauten zuten karguan bost urtez. (Zentso: populazioaren zerrenda).
Edilak herria administratzeaz arduratzen ziren: ordena publikoa, merkataritzaren antolaketa, festena, hirigintza...
Kuestoreak Ogasun Publikoaren arduradun ziren.
 Magistratu horiez gain, herritarrek haien eskubideen defendatzaileak eta ordezkariak hautatzen zituzten, plebearen tribunoak, hain zuzen ere.
Senatua herriko gizonik garrantzitsuenen batzarra zen. Gizon horiek garrantzi berezia zuten haien aberastasunengatik, autoritateagatik edo prestigioagatik. Karrera politikoa amaitzen zuten magistratu guztiak senatari bihurtzen ziren, eta kargu hori biziartekoa zen; hots, bizitza guztikoa. Senatua Erromako bizitza politikoaren oinarrizko erakunde bihurtu zen; izan ere, Errepublikako gairik garrantzitsuenak bertan erabakitzen ziren (gerra deklaratzea edo bakea hitzartzea, esaterako), eta magistratuei haien egitekoa burutzen laguntzen zitzaien.
Komizioak Erromako herritarren batzarrak ziren. Bertan gai politikoak eztabaidatzeaz gain, magistratuak aukeratzen zituzten. Era berean, egitekoa ongi bete ez zuten magistratuak kargutik ken zitzaketen. Komizioetako batzar horiek, hain zuzen ere, demokraziaren aitzindaritzat hartu dira.

 LURRALDE KONKISTAK
Erromako zibilizazioaren ezaugarririk garrantzitsuena ahalik eta lurralde hedapenik handiena lortu nahia zen. Izatez, Erromak antzinako zibilizazioko lekurik aipagarrienak hartu zituen menpean, eta konkistak aurrera zihoazen heinean, ondasunak ustiatu eta Erromako hizkuntza eta kultura leku guztietara hedatu zituzten. Prozesu horri erromanizazioa deitzen zaio.
Errepublikaren konkista hiru garaitan bana daiteke:

Lehenengo aldian, Italiako penintsula konkistatu zuten. Garaipena lortzeko, ordea, auzoko herrialdeetan eta Italiaren hegoaldeko kolonietan bizi ziren greziarren aurka egin zuten borroka, Magna Grezia izeneko lurraldean.
Bigarrenean, mendebaldeko Mediterraneoaren konkistari ekin zioten. Bertan, kartagoarren aurkako gerra da azpimarratzekoa. Gatazka horiek gerra punikoak izenez ezagutzen dira. Gerra punikoen barruan, hiru etapa bereiz ditzakegu: lehenengo gerra punikoan, erromak Sizilia konkistatu zuen; bigarrenean, Hispania; eta hirugarrenean, Kartago menpean hartu zuen.
Hirugarrenean, Erromak Mediterraneoaren ekialdeko lurralde guztiak okupatu zituen: Grezia, mazedonia, Asia Txikia, Egipto eta Siria. Konkista horiek Inperioaren garaian amaitu ziren.

 ERREPUBLIKAREN KRISIA
K.a. I. mendean, barne-borroken, ustelkeria eta herri-matxinada (herritar txiroek bideratuak) eta arazo politikoen ondorioz, Errepublikaren baitan gatazka asko gertatu ziren.
Esklaboen matxinada bat ere gertatu zen, Espartako esklaboak zuzendua.
Lurraldearen hedadura handiaren ondorioz, oso zaila zen behar bezala administratzea eta gobernatzea. Armadako jeneralek gero eta botere handiagoa zuten, legio asko baitzituzten haien kargura edo kontrolpean. Izatez, une jakin bat iritsi zenean, jeneralek ez zuten ez kontsulen, ez Senatuaren agindurik onartzen. Horren ondorioz, erromatarren zenbait talde sozialen eta politikoen artean gatazkak sortu ziren. Hori dela eta, Julio Zesarren eta Ponpeioren artean (biak Erromako armadako jeneral entzutetsuak ziren) gerra zibila piztu zen. Gerra hura Julio Zesarrek garaitu zuenean, botere gorenak eskuratu zituen: Diktadura edo Errepublikaren Senatuaren gaineko botere pertsonala ezarri zuen.
Haatik, Zesar senatari talde batek hil zuen K. a. 44an; orduan, triunbiratu bat sortu zen Oktavioren, Marko Antonioren eta Lepidoren artean. Haien arteko lehiaketa handitu zuen gehiago krisia, eta berriro beste gerra zibil bat piztu zen.

Azkenik, Oktaviok irabazi zien bere aurkariei, eta Senatuak K.a. 27. urtean botere gorenak eman zizkion, Enperadore (“Armada osoaren burua”) izendatuz eta Augusto (“jainkoak hautatua”) titulua emanez.

ERROMAKO INPERIOA
Errepublika garaian, Erromak lurralde asko bereganatu zituen, baina hiria gobernatzeko sortu ziren erakundeek ez zuten asmatu hainbeste lurralde eraginkortasunez gobernatzen. K.a. 27. urtean, Senatuak Octaviori enperadore titulua eman zionean, egoera erabat aldatu zen. Une horretatik aurrera, Erromako historiaren hirugarren aldia hasi zen, Inperioaren garaia, hain zuzen ere.
 ANTOLAKETA POLITIKOAInperioak antolaketa politiko berri bat ezarri zuen Erroman. Errepublika garaiko erakundeak ez ziren desagertu, baina haien boterea asko murriztu zen. Garai hartan, enperadoreak botere legegilea, betearazlea eta judiziala hartu zituen bere gain; hau da, enperadorearen esku zegoen legeak egitea, gobernatzea eta epaitzea. Armadako eta administrazioko buru zen, bizitza erlijiosoa ere berak antolatzen zuen. Lan horiek guztiak egiteko, funtzionario askoren laguntza izaten zuen, eta haren agintea armadak zion leialtasunean oinarritzen zen.
Enperadorea Senatuak aukeratzen zuen, eta kargu hori ez zen herentziaz jasotzen. Eskuarki, enperadoreak, hil aurretik, haren oinordekoa aurkezten zuen, eta Senatuari gomendagarria zela esaten zion. Ondorengotza sistema horren erruz, kargua nahi zutenen artean gatazkak sortzen ziren. Enperadoreen hiru familia handi izan ziren: Klaudiotarrak, Flaviotarrak eta Severotarrak.
Erromatar Inperioak menperatutako lurraldeak probintziatan banatu ziren, eta horiek botere handiko gobernatzaile batek (prokonsul edo legatu) kontrolatzen zituen. Probintzia bakoitza udalerritan zatitzen zen, eta udalerriak magistratuak eta Batzorde batek zuzentzen zituen. Probintziak Senatukoak edo inperialak izan zitezkeen. Senatuko probintzietan bakean bizi ziren, eta Senatuaren mende zeuden. Senatuak prokonsul bat izendatzen zuten probintzia haiek gobernatzeko. Adibide moduan, Hispaniako Betika probintzia aipa daiteke. Inperioko probintzietan ez zen oraindik bakerik lortu, armada nagusi zen, eta enperadoreak izendatutako agintari baten pean zeuden. Esate baterako, Hispaniako Lusitania egoera horretan zegoen. Probintzia horiek guztiek izugarrizko zergak ordaintzen zizkioten Erromari.
 INPERIOAREN HEDAPENAK. o. I. eta II. mendeetan, Inperioak Mediterraneoko kostaldea konkistatu ondoren, ordura arteko lurralde hedapenik handiena lortu zuen. Zehazkiago esanda, Trajanoren eta Adrianoren agintzaritzapean, Dazia (Errumania) eta Mesopotamia (Irak) konkistatu zituzten. Lurralde zabalen jabetza ematen zion oparotasun ekonomikoari eta diru sarrerei esker, Inperioak “pax romana” izenez ezagutzen den lasaitasun aro bat bizi izan zuen. Bake garai hori armadak probintzietan ezarritako kontrolean oinarritzen zen; kontrol horren bidez jasotzen baitzituzten zergak.
Garai hartan, merkataritzaren garapenak goreneko aldia lortu zuen, eta erromanizazio prozesua bizkortu egin zen: Erroma galtzaden bidez lotutako zenbait hiriren Inperio bihurtu zen, eta Italiako hiri hori hedapen kulturalaren, ekonomikoaren eta administratiboaren oinarri bihurtu zen.
K. o. I. Mendetik aurrera eta Inperioko krisia gertatu aurretik, Karakala enperadoreak Inperioko biztanle guztiei erromatar herritartasuna eman zien. Neurri hori esker, askoz ere pertsona gehiagok zituen eskubide politikoak eta zibilak, baina, era berean, Inperioak ezarritako zergak ordaindu behar zituzten.

ERROMAKO INPERIOAREN AMAIERAInperio garaiko konkistak amaitu ondoren, Erromak ez zuen jarraitu ez aberastasunak biltzen, ezta haien ekonomiaren oinarri ziren esklaboak biltzen ere.
III. mendean, erromatarren munduan, krisi larri bat gelditu zen agerian.

III. MENDEKO KRISIAEgoera kritiko hori gertatzearen arrazoiak hauek izan ziren:
 Barne arrazoiak: II. mendean, Augustoren garaitik jaiotza tasari eusteko familia babesteko neurriak sustatu zituzten arren, II. mendean, tasa hori jaitsi egin zen.
Horren eraginez, zergak gehitu egin behar izan zituzten, eta neurri horrek nekazariei lurrak uztera eta dendariei dendak ixtera behartu zien. Konstantino enperadorea jarduera ekonomikoaren beherakadari aurre egiten saiatu zen, eta gurasoek jardundako lanetan jarraitzeko beharra ezarri zien semeei. Neurri horrekin ez zuen ezer lortu.
Armada ere ahultzen joan zen, enperadoreek ospe handiko gizon asko akabatu baitzituzten. Armadaren ahuleziaren beste arrazoia armadako bizitzaren gogortasuna eta laztasuna ziren, oso zaila baitzen soldaduak erreklutatzea.
Konkistak gutxitzean, esklaboen kopurua eta haien errendimendua ere gutxitu egin zen. Horregatik, landa jabetzetako nagusiek nahiago zituzten gizon libreak (kolonoak) soldatapean kontratatu. Hala ere, kolono horietatik asko jopu (esklaboen antzera, beste pertsona baten jabetzakoa den pertsona) bihurtu ziren, lantzen zituzten lurretatik ezin zutelako alde egin, eta ezin izan zuten ordezkatu. Horren eraginez, krisia bereziki gogorra izan zen hirietan. Erromatar hiri asko hornidurarik gabe geratu ziren, eta erruralizazio prozesua hasi zen. (Prozesu horren bidez, populazioa landetako eremuetan bizitzera aldatzen da, batez ere). Egoera larri horrek ezegonkortasun politikoa eragin zuen: enperadoreek ezin izaten zioten botereari denbora luzez eutsi, eta oso modu bortitzean hiltzen ziren; beraz, populazioa ez zen agintariez fidatu.
 Kanpo arrazoiak: Herri barbaroak (Inperioak oraindik konkistatu gabeko eremuetan bizi ziren biztanleei horrela deitzen zieten erromatarrek. Beraz, kultura latindarra ez zuten ezagutzen. Inperioaren iparraldeko mugetan kokatzen ziren gehienak.) lurralde inperialetan pixkanaka-pixkanaka sartu ziren (kokaleku finko baten bila). Herri horietako batzuek erromatarrekin itunak sinatu zituzten; eta itun horien bidez, Rhin eta Danubio ibaiak zeharkatzeko eskubidea lortu zuten, baina trukean muga horiek beste herri batzuengandik defendatu behar zituzten.

BARBAROEN INBASIOAK ETA ERROMAKO INPERIOAREN ERORIALDIADiokleziano enperadoreak (K. O. 284-305) krisiarekin amaitzeko zenbait erreforma ezarri zituen: Inperioa bitan zatitu zuen (Ekialdea eta Mendebaldea), hobeto administratu ahal izateko, armada inperiala sendotu zuen, mertzenario germaniarrak (diruagatik soilik borroka egiten duen soldaduak) kontratatuz, hiriak harresitu zituen, probintzien kopurua gehitu zuen, haien kontrola bermatzeko, eta azkenik, bere botere pertsonala sendotu zuen bera bihur zedin monarka absolutu bakar. Diokleziano hil ondoren, Inperioa berriro bateratu zuten.
K. o. IV. eta V. mendetan, herri germaniarren aurkako gudak areagotu egin ziren. Ostrogodoen, bisigodoen, sueboen eta bandaloen erasoak ugaritu egin ziren. 395. urtean, Teodosio enperadoreak Inperioa berriro banatu zuen bere semeen artean.
Mendebaldeko Inperioa Honoriori utzi zion, eta probintzietako hiriburu Ravenna jarri zuen, 402. urtean. Ekialdeko Inperioa Arkadiori utzi zion; hiriburua Konstantinopla zuela, Europaren eta Asiaren artean estrategikoki kokaturiko portua, alegia.
Azkenik, germaniarrak Inperioan sartu ziren, eta armadaren kide izatea lortu zuten. Hunoak (Asiatik zetorren herri gerlari nomada) iritsi zirenean, barbaroek mendebalderantz ihes egin zuten. Sueboek, bandaloek eta alanoek Rhin ibaiaren mugak zeharkatu zituzten, eta Inperioan kokatu ziren, 406. urtean, gutxi gorabehera. Hiru urte beranduago, Hispaniara heldu ziren.
Aginte inperialak okerrera egin zuen heinean, Erromako ekonomiak eta politikak edota ohiturek eta zibilizazioak gainbehera izugarria izan zuten. K. o. 476an, Odoadrok, heruloen buruzagiak, Romulo Augustulo, Mendebaldeko Inperioaren azken enperadorea, agintetik bota zuen. Mendebaldeko Inperio Erromatarraren amaiera izan zen.
Ekialdeko Inperio Erromatarra ia beste 1.000 urte gehiago iraun zuen, turkoek 1453an Konstantinopla hiria hartu zuten arte.


Created by Patxi G. Ardanaz (i.bai proiektutik)

2011/02/23

BEN HUR

BEN HUR PELIKULAN KUADRIGEN LASTERKETA IZUGARRIA ERAKUSTEN DIGUTE:

BEN HUR KOADRIGEN LASTERKETA 1


BEN HUR KOADRIGEN LASTERKETA 2


BEN HUR KOADRIGEN LASTERKETA 3


2011/02/21

AKUEDUKTOAK, GALTZADAK ETA ZUBIAK

AKUEDUKTOAK, GALTZADAK ETA ZUBIAK




GALTZADAK HISPANIAN

EMERITA AUGUSTA

EMERITA AUGUSTA HIRIA

TARRACO

TARRACO: ERROMATARREN HIRI NAGUSIA HISPANIAN



TARRACO HIRIA

SEGOVIAKO AKUEDUKTOA

SEGOVIAKO AKUEDUKTOA



AKUEDUKTOA GAUR EGUN

NERON

NERON



NERON ENPERADOREAREN JAUREGIA

OCTAVIO AUGUSTO. LEHEN ENPERADOREA.

OCTAVIO AUGUSTO



LEHEN ENPERADOREA



OCTAVIO AUGUSTO ENPERADOREAREN AMAIERA

2011/02/15

KRISTAUTASUNA

KRISTAUTASUNA





KRISTAUTASUNAREN HEDAPENA

INPERIO ERROMATARRA

INPERIO ERROMATARRA.




INPERIO HANDIA

ERROMATARRAK

ERROMATARRAK MARRAZKI BIZIDUNETAN AZALDUTA

ERROMATARRAK 1/3


ERROMATARRAK 2/3


ERROMATARRAK 3/3

HIRI ERROMATARRA

HIRI ERROMATARRA. HIRIKO EDIFIZIO GARRANTZITSUNEAK.





FOROA: HIRIKO PLAZA NAGUSIA.




ERROMA BETIRAKO HIRIA



KOLISEOA: ERROMAKO ANFITEATROA



PANTEOIA



TERMAK. BAINUETXE PUBLIKOAK.



ERROMAKO TERMAK.



ZIRKU ERROMATARRA

2011/02/07

GAIUS IULIUS CAESAR.

Kaio Julio Zesar Erromako Errepublikaren amaierako pertsonaia garrantzitsuena izan zen.

Informazio gehiago jasotzeko egin klik ondoko loturan: Julio Zesar eta Gaius Iulius Caesar

JULIO ZESAR KONKISTATZAILEA



JULIO ZESAR. HERIOTZA ZINEMAN 1.



JULIO ZESAR. HERIOTZA ZINEMAN 2.



JULIO ZESAR. HERIOTZA ZINEMAN 3.

2011/02/01

KARTAGOTARRAK.

KARTAGO



GERRA PUNIKAK



ANIBAL BARKA 1/9



ANIBAL BARKA 2/9



ANIBAL BARKA 3/9



ANIBAL BARKA 4/9



ANIBAL BARKA 5/9



ANIBAL BARKA 6/9



ANIBAL BARKA 7/9



ANIBAL BARKA 8/9



ANIBAL BARKA 9/9



CANNAS GATAZKA GARRANTZITSUA



CANNAS GATAZKA 1/2



CANNAS GATAZKA 2/2



CANNAS GATAZKA, egin klik hemen informazio gehiago ikusteko

ZAMA GATAZKA, egin klik hemen informazio gehiago ikusteko.

2011/01/25

ROMULO ETA REMO


ROMULO ETA REMOREN KONDAIRA EDO ERROMA HIRIAREN SORRERAREN MITOA
Egin klik hemen

2011/01/24

ESPARTAKO

ESKLABOEN MATXINADA NAGUSIA ESPARTAKOK BIDERATU ZUEN:

ESPARTAKO


ESPARTAKO ETA ESKLABOEN GERRA 1/5


ESPARTAKO ETA ESKLABOEN GERRA 2/5


ESPARTAKO ETA ESKLABOEN GERRA 3/5


ESPARTAKO ETA ESKLABOEN GERRA 4/5


ESPARTAKO ETA ESKLABOEN GERRA 5/5

ERROMAREN ARMADA: LEGIONARIOAK

ERROMAREN ARMADA


GLADIUS


PUGIO


SCUTUM ERROMATARRA


ERREPUBLIKA GARAIAN ERABILTZEN ZITUZTEN KASKOAK


LEGIONARIOEN KASKOA


CENTURIUM KASKOA


PILUM


GREBAS


MALLA KOTA


ARIETE


BALISTA


LITHOBOLOS


BALLESTA


ONAGER


VELITES


HASTATI


PRINCEPS


TRIARII


ZALDITERIA


ERROMATARREN GALERA

ERROMAREN HEDAPENA

INGURUKO DESKRIBAPEN GEOGRAFIKOA



ERROMAREN HEDAPENA

2011/01/21

TERMA ERROMATARRAK

TERMAK: BAINU ERROMATARRAK





BILBILIS HIRIKO TERMA ERROMATARRAK

ERROMATARREN HIRIAK ETA ETXEAK.

ERROMATARREN HIRIEN EREDUA



ETXE ERROMATARRAK



DOMUS AUGUSTANA



DOMUS 3D



TRICLINIUM

ETRUSKOAK ETA ERROMATARRAK

ETRUSKOAK ETA ERROMATARRAK

ERROMA HIRIA

ERROMA HIRIA


ERROMA HISTORIA IRUDITAN


ERROMA HIRIA 3D


ERROMA HIRIA GOOGLE EARTH

2011/01/14

ROMA. SORRERA ETA HISTORIA.

Roma




Roma-ren Sorrera eta Historia