IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2020/05/01

BIKINGOAK ETA NORMANDOAK




BIKINGOAK

Invasiones de vikingos


Bikingoak VIII. - X. mendeen bitartean Europan zehar zabaldu ziren.

Europako iparraldean zuten jatorria, Eskandinaviar penintsulakoak ziren bikingoak.

Bikingoak herri ezberdinetan bananduta zeuden: Norvegiarrak, Daniarrak eta Suediarrak

Garai hartan, argi ez dauden arrazoiengatik, Europako hego-mendebalderantz eta hego-ekialderantz abiatu ziren guda eta merkatal bidai luzeetan. 

Agian, hasi ziren inbasioak biztanleria gora egin eta haien jatorrizko lur ez emankorretan nekazaritza behera egin zuelako,... eta produktu berrien bila joaten ziren.

Aprobetxatu zuten Inperio Karolingioaren zatiketa, jeitsiera eta zaindugabeko lurraldeak,.... eta oso nabigante onak zirenez, erraz erasotzen zituzten kostaldetatik hurbileko monasterio, gaztelu, herriak eta hiriak.

Poliki-poliki lortu zuten lurralde batzuk konkistatzea eta haien erresumak sortzea.

Haien inbasioen hasiera 793. urtean izan zen. Ingalaterrako monasterio bat erasotuz: Lindisfarme. haien erasoak izan ziren Eskozian, Irlandan eta Ingalaterran, batez ere, baina, dero, mendebalderuntz jo zuten eta eraso larriak antolatu zituzten Frantziako kostaldean eta Iberia peniintsulan, adibidez, Asturias, Lisboa eta Sevilla (845).

Beranduago Gibraltar itsasartea gurutzatu eta Mediterraneoan zehar ibili ziren Italia erasotuz.

Poliki poliki lortu zituzten lurralde batzuk bereganatzea eta bertan haien erresumak sortzea, adibidez, Normandia (Frantzian) eta Italiako hegoaldean (Sizilia). Horrela, bikingo normandoak bereganatu zuten mendebaldeko kultura kristaua.

Beste bikingo batzuk (Suediarrak edo "Varegoak") Bizantziar Inperioa eta ekialdea erasotu zuten. Horietako batzuk sortarazi zuten Novgorod printzeria, gero Errusiaren Estatua izango zenaren oinarria edo hasiera.

Gehienetan ontzi luze eta meheetan bidaiatzen zuten: Drakkar.
Ikaragarri trebeak ziren itsasontzigintzan eta baita nabigatzen ere. Honi esker adituek diotenez Amerikara iritsi ziren Kolon baino lehen eta baita Mediterraneora ere. 





BIKINGOAK ETA NORMANDOAK. MAPA DINAMIKOA




BIKINGOEN HEDAPENA EUROPAN ZEHAR




Expansion vikingos


BIKINGOEN INBASIOAK



GIZARTE BIKINGOA

Nekazariak eta artisauak
Hauek klase erdikoak ziren eta gizaki libreak ziren. Beraz, beraien eskubideak zituzten. Eskubide horiek hauek ziren: armak erabil ahal zuten eta asanbladetara joan ahal zuten. Nekazaritzen bizitza hainbat poemetan idatzita zeuden. Hauek lan egiten zuten baserrietan eta beraien bizitzarako behar zuten elikagaiak ekoizten zituzten. Bizirauteko nekazaritza.
Gerrariak: erregeak eta nobleak
Erregea herriko agintari gorena zen. Hauek goiko klasean zeuden eta beraien betebeharrak agintzea eta lurraldea defendatzea zen.
Merkatariak
Hauen lana artikuluak salerostea zen. Artikuluen bila joaten ziren urrutira.
 Esklaboak
Esklaboen lana oso latza zen, hau da, lan fisiko gogorrak. Esklaboak jaiotzen zirenetik beraien jabea zuten eta ez zuten inolako eskubiderik. Beraz, armak erabiltzea guztiz debekatuta zeukaten. Emakume esklaboak erosten ziren norbaitekin ezkontzeko.
Emakumearen zeregina
Emakumeka oso gazte ezkontzen ziren. Emakumeak etxeko ardura hartzen zuten eta haien seme-alabak zaindu.

BIKINGOEN ERLIJIOA

JAINKO NAGUSIAK
Bikingoak hiru jainko nagusi zituzten: Odin, Thor eta Freyr.
Odin jainko guztien agintaria zen, Asgard-en gobernatzen zuena, bikingoen jainko boteretsuena zen eta hainbat gauzen jainkoa zen: Jakituriarena, musikarena, poesiarena eta gudako hildakoen jainkoa. Berak gudetara joaten zen lantza batekin arma moduan. Bere ezkerreko begia hutsunea da eta bi bele flakeatzen diote: Hugin eta Munin. Odinen laguntzaileak balkiriak dira eta hauek gudetako gerrari garrantzitsuak  hartzen zituzten eta Valhalla-ra eramaten zituzten. Valhalla gerrarien zerua da.
Thor trumoien jainkoa da, bera Odinen semea zen. Nekazari jendea Thor maite zuen. Berak trumoia keta eurian oinarritzen zenez nekazarien landak beraren esku zeuden horregatik maite zuten.Thor jainko oldartsua, gogorra eta pentsakorra da. Beraren ileak etab izarra gorrixkak dira. Garrantzitsuena gogortasuna zen etab erarekin Mjollnir eramaten zuen, martilo bat eta martiloa oso indartsua zen. Thor bere aisialdian trolak eta erraldoiak ehizatu egiten zuen. Trolak jendearentzako etsaiak dira eta Thor jendeari babesten zionez askotan Jotunheim-eran joaten zen Trolak ehizatzeko.
Feryr ugalkortasun eta naturako jainkoa da. Nahiz eta bera hirugarren jainko nagusi aizan ez da famili abereko. Freyr  “Vanir”-eko familiakoa da. Bera eta bere bikia guztia hasi  ahal izatea egiten dute.


 BESTE JAINKO BATZUK
Bikingoen beste jainko garrantzitsu batzuk:

  • Frigg: Odinen emaztea.Emazte prototipoa da eta emakume guztiak adoratzen diote.
  • Sif: Thor-en emaztea. Ile horiko emakume ederra baina bere ilea galdu egin zuen Lokiren gaiztakeri bategatik.
  • Tyr: Gudako jainkoa. Bere eskua galdu egin zuen Fenrir otsoarekin borrokatu zenean.
  • Baldr: jainko ederrena eta maitatuena. Odin eta Frigg-en seme azan.
  • Njord:”Vanir” familiako aita zen. Itsaso eta arrantzaleen jainkoa zen. Feyr eta Freyja-ren aita.
  • Heimdall: Argiko jainkoa eta Loki bere aurkakoa da.
  • Freyja: Maitasunaren jainkoa.
  • Hodur: Jainko itsua.
  • Mimir: Jakituriaren jainkoa. Mirmir Odineri utzi zion pozotik uda edatea bere begiaren trukez.
  • Loki:Odinen anaia,espiritu aldakorra du.Beraren erruz jainko guztiei gaiztakeriak heldu zitzaizkie.

DRAKKAR. BIKINGOEN ITSASONTZI ARINA ETA AZKARRA


Itsasontzi hauek luzeak, argalak, azkarrak, sakon gutxikoa zen eta arraunak zituzten ia itsasontziaren luzera guztitik. Bakarrik zuten laukizuzen bela bat eta horrek arraunlariei laguntzen zion.

Itsasontzi hau gutxi pisatzen zuenez eta sakonera gutxikoa zenez, metro bateko sakonetako uretan nabigatu ahal zuten. Eta honi esker azkar desenbarkatu ahal zuten eta erraz transportatzen zituzten gauzak kostalderaino bertaraino.



Ikasteko Gakoak 2- 44. Orri

1.    Bikingoek edo normandiarrek, magyarrek edo hungariarrek, eta sarrazenoek IX. mendean.

2.    PENTSATU. Bizantziar Inperio oso bateratuta zegoelako eta enperadoreak botere handiagoa izanik inbaditzaileei aurre egiteko modua izan zuelako; Mendebaldeko Inperioa, aldiz, zatituta zegoen eta enfrentamendu ugari zituen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina