Blog honetan argitaratutako baliabideak soilik helburu didaktikoak betetzeko dira. Oro har, Gizarte Zientzien Arloari buruzko dokumentazioa agertuko da bertan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleentzat zuzendutako gaiak dira, hain zuzen ere. Duranako Ikasbidea Ikastolako ikasleria laguntzea da asmo nagusia. Erabiliko diren apunteak, dokumentuak, irudiak eta beste materiala digitala helburu hori betetzen saiatzeko erabiliko dira, hau da, helburu didaktikorako. Eskerrik asko!
IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
2013/05/21
ERDI AROKO HIRIEN SUSPERRALDIA
ERDI AROKO HIRIEN SUSPERRALDIA
Erdi Aroko XIII. mendeko Europan hiriak berpiztu ziren. Hiri zaharrak hobetu eta handitu eta hiri berri asko sortu ziren. Zergatik?
Aurreko mendean zehar hobakuntza nabariak gertatu ziren nekazaritzan: Baliabide berriak (belarridun goldea, ureztatzeko teknika hobeak, landare mota berriak,...) eta nekazaritza praktikatzeko teknika berriak (hiru urteko labore-txandaketa), hori guztiak ekarri zuen lursoroak handitzea eta lursoro berriak sortzea (basoak murrizten eta zingirak lehortzen. Horrela, uzta hobeak eta handiagoak lortzeko aukera izan zuten eta elikadura gehiago lortu zuten. Honek ekarri zuen biztanleriaren hazkunde handia.
Jaun feudalen feudoetan lan egiten zuten nekazariak soberan zeuden eta ia eskubiderik gabeko egoeran bizi zirenez, erabaki zuten alde egitea eta hirietara joatea bizi baldintza hobeagoen bila. Beste aldetik erregeek hiriak hobetzea eta bultzatzea saiatzen zuten bertako biztanleei eskubideak ematen eta azokak antolatzeko aukera ematen hiri foruen (hiri eskubideak eta pribilegioak) bitartez.
Horrela, hiriak bultzada handi bat jaso zuten eta asko garatu ziren.
Hiriak bihurtu ziren eskulangileen egoitza eta merkataritza gune oso garrantzitsuak.
ERDI AROKO HIRIA
KATEDRALAK ERAIKITZEN (ERASE...)
IBERIA PENINTSULAREN BIRKONKISTA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina