AURKIKUNTZA GEOGRAFIKO HANDIAK
1. ITSAS BIDAIA HANDIAK
1.1 BIDAIA HANDIEN HELBURUAK
Erdi Aroan, Europaren eta Ekialdearen arteko merkataritza (zeta, espeziak,...) Zetaren Ibilbidearen bidez egiten zen. Ibilbide hori Konstantinoplara iristen zen mediterranean zehar, eta, handik, Erdialdeko Asia zeharkatzen zuen. Alabaina, 1453an, turkiarrek Konstantinopla konkistatu zuten, eta merkataritza ibilbide tradizionalak galarazi zituzten.
Hori dela eta, beharrezkoa zen beste itsas ibilbide batzuk aurkitzea, Ekialdetik luxuzko produktuak ekartzen jarraitzeko.
XV. mendetik aurrera, itsasgizonek eta merkatariek zenbait itsas espedizio sustatu zituzten, Ozeano Atlantikoan zehar merkataritza-ibilbide berriak zabaltzeko asmoz.
Hala ere, askoz gehiago lortu zuten: beste kontinente batera iritsi ziren (Amerika) eta ordura arte ezagutzen zuten mundua handitu zuten.
1.2 PORTUGALDARREN ESPEDIZIOAK
Portugalgo nabigatzaileak izan ziren Atlantikoan zehar hegoaldera joatera ausartu ziren lehenak. Ibilbide berriak ireki zituzten:
- Afrikako ibilbidea. Ekialderantz nabigatu, eta Madeira eta Azore uharteetara iritsi ziren (1418an eta 1431a, hurrenez hurren). Ondoren, Afrikako kostaldearen ertzetik, Gineako golkora iritsi ziren (1460). Han, merkataritza-koloniak jarri zituzten, urrea, bolia, zur exotikoa eta esklaboak lortzeko.
- Gerora, Bartolomeu Dias Esperantza Onaren edo Ekaitzen lurmuturrera iritsi zen (1488).
- Indiako ibilbidea. 1498an, beste espedizio bat, Vasco de Gamak zuzendua, Indiako hegoaldeko kostaldera heldu zen. Calicut-eko portura iritsi zen, eta Moluketara edo espezien uharteetara joateko bidea zabaldu zien beste espedizio batzuei.
XVI. mendean, Europaren eta Ekialdearen arteko zeta eta espezien merkataritzaren monopolioa izan zuten portugaldarrek.
NABIGAZIOAREN AURRERAPENA
Garai hartan, zenbait aurkikuntza zientifiko eta tekniko egin ziren, eta, gainera, nabigatzaileek haize eta itsas-lasterrei buruzko ezagutzak hobetu zituzten. Horri esker, itsas espedizioak egin ahal izan ziren.
Kartografia garatu zen, portulanoei esker (Kostaldeak eta portuak xehatzen zituzten itsas-kartak).
Gainera, zenbait tresnari esker (lema, iparrotza eta astrolabioa), ontziak zehaztasun handiagoz gidatu eta hobeto orienta zitzaketen.
Portugaldarrekl karabela hobetu zuten. Ontzi altua eta sendoa zen, ozeanoetan nabigatzeko egokia, eta nao-a baino azkarragoa eta maneiagarriagoa.
2. GAZTELAK BESTE KONTINENTE BAT AURKITU ZUEN
2.1 KOLONEN PROIEKTUA
Kristobal Kolonek, beharbada Genovarra zen itsasgizon batek, uste zuen Asiaraino, espezien lurralderaino, Afrikako kostaldea inguratu gabe irits zitekeela. Atlantikoan zehar mendebalderantz nabigatuz egin zezakeela uste zuen. Lurra esferikoa zela pentsatzen zuen (antzinako astronomo greko jakintsu batzuen ideiak jarraituz), baina uste zuen Lurraren diametroa txikiago zela, eta ez zekien beste kontinente bat erdian zegoenik (Amerika).
Kolonek bere proeiktua aurkeztu zien Errege-erregina Katolikoei. Isabel-ek Gaztelako erregina), espedizioa finantzatzea onartu, eta Santa Fe-ko Kapitulazioak sinatu zituen (1492). Kapitulazio horien arabera, Kolonek "itsaso ozeaniko almirante gorena" eta aurkitzen zituen lur guztietako "erregeorde" tituloak jasoko zituen, bai eta lortutako irabazien hamarrena ere.
2.2 KOLONEN LAU BIDAIAK
Lehen bidaia
Kolonen lehen espedizioa Palos de la Fronterako (Huelva) portutik abiatu zen, 1492ko abuztuaren 3an. Nao batek (Santa Maria) eta bi karabelak (Pinta eta La Niña) osatzen zuten espedizioa, eta 105 itsasgizon zihoazen.
Kanariar uharteetan eskala bat egin ostean, ontziek Atlantikoko zeharkaldiari ekin zioten mendebalderantz. 1492ko urriaren 12an, lurra begiztatu zuten. Uharte txiki batera iritsi ziren, bahametan. Indigenek Guanahani deitzen zioten, eta Kolonek San Salvador izena jarri zion.
Hurrengo hiletan, kuba esploratu zuten, bai eta kolonek Hispaniaola deitutako uhartea ere (egungo Haiti eta Dominikar Errepublika). 1493. urtearen hasieran, espediziokide gehienak Espainiara itzuli ziren, bi ontzitan, Santa Maria urperatu baitzen.
Kolonen beste bidaiak
Lehen bidaiaren arrakasta dela eta, Kolon bigarren espedizioa prestatzen hasi zen berehala. 1393ko irailean abiatu zen. 17 ontzitan, 1.200 gizonek bidaiatu zuten (soldaduak, baina baita, besteak beste, kapareak, erlijiosoak, artisauak eta nekazariak ere). Hispaniolan lehorreratu eta finkatu ziren, eta merkataritza-postuen sistema ekonomiko bat jarri zuten martxan.
Hirugarren bidaian (1498), Kolonek Antilletako itsasoa esploratzen jarraitu zuen, eta Trinidad uhartera eta Orinoko ibaiaren bokalera iritsi zen (Venezuela).
Laugarren bidaian (1502), Erdialdeko Amerikako kostaldea esploratu zuen (Honduras, Nikaragua, Costa Rica eta Panama).
Lau bidaia horiek egin bazituen ere, Valladoliden 1506an hil zenean, Kolon sinetsita zegoen aurkitutako lurrak Asiako kontinentekoak zirela.
GAZTELAREN ETA PORTUGALEN ARTEKO BANAKETA
Garai hartako ohiturari jarraituz, Errege-erregina Katolikoek Kolonek aurkitutako lurraldeen subiranotasuna eskatu zioten Aita santuari, esploratzeko eta ebanjelizatzeko.
Portugalek ere bere nabigatzaileek esploratutako itsaso eta lurrak kontrolatu nahi zituen, eta bi herrialdeen artean gatazkarik sortu ez zedin, Tordesillasko Ituna (1494) sinatu zuten, munduan zituzten eraginpeko eremuak banatzeko. Dokumentu horrek irudizko lerro bat ezartzen zuen Cabo Verdeko uharteetatik 370 legoa mendebaldera, kolonizatuko ziren lurrak banatzeko: meridianotik mendebalderakoak, Gaztelarentzat, eta ekialderakoak, Portugalentzat.
KOLONEN AKATSAK
Lehen bidaia planifikatu zuenean, Kolon garai hartako ezagutza geografikorik eta astronomikorik aurreratuenetan oinarritu zen. Hain zuzen, Kolonen proiektuak bi ideia handi hauek zituen oinarri:
- Lurraren Zirkunferentzia. K.a. III. mendean, Eratostenes-ek metodo bat ezarri zuen Lurraren zirkunferentzia kalkulatzeko. Hala ere, hurrengo mendeetan egindako neurketen ondorioz, Lurraren zirkunferentzia benetan duena baino %25 txikiagoa zela uste zuten. Kolon kalkulu oker horietan oinarritu zen, eta ondorioztatu zuen Kanarietatik Zipangora (Japonia) arteko distantzia askoz txikiagoa zela benetakoa baino. Hortaz, karabelaz bidaia eskalarik gabe egin zezakeela pentsatu zuen.
- Europa eta Asia artean ozeano bat baino ez zegoelako uste okerra. Horretarako, Toscanelli florentziar matematikariak XV. mendean egindako txostenak hartzen ziren aintzat. Kolonek ez zekien Amerikako kontinentea zegoenik, eta, beraz, Europatik mendebaldera nabigatuz gero, Indietara iritsiko zela uste zuen.
OZEANO BAREAREN AURKIKUNTZA
1513. urtean, Vasco Nuñez de Balboa extremadurar esploratzaileak espedizo bat antolatu zuen, panamako istmoa oinez gurutzatzeko. Han, beste ozeano bat aurkitu zuten: Ozeano Barea. Nuñez de Balboak Hehoaldeko Itsasoa deitu zion.
Espedizio horri esker, Amerika beste kontinente bat zela egiaztatu zuten, bai eta Asiaraino iristeko mendebalderantz nabigatzen jarraitu behar zela ere.
AMERIKA IZENA
Ameriko Vespucio italiar nabigatzaileak Mundu Berriko kostaldeetatik ibili zen zenbait espediziotan, XVI. mendearen hasieran. Ameriko Vespuciok esan zuen Kolonek aurkitutako lurraldeak ez zeudela Asian, eta beste kontinente bat osatzen zutela.
Vespucioren omenez, garai hartako planisferio eta mapetan, kontinente berria "Amerika" izendatzen hasi ziren.
MUNDUAREN INGURUKO LEHEN BIRA
1519an, espedizio bat antolatu zen Gaztelako Koroaren zerbitzuan.
Fernando Magallanes zen burua, eta bost ontzi eta 250 marinel eraman zituen. Haren helburua zen, beti mendebalderantz nabigatuz, Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barea lotzen zituen itsas igarobide bat aurkitzea, Espezien uharteetara heltzeko.
Ontziak, Sevillatik abiatu, eta Ozeano Atlantikoan barneratu ziren. Hego Amerikako kostaldea inguratu, eta Ozeano Barera eramaten zuen itsasartea aurkitu zuten (Magallanes itsasartea). Ozeano Barea geldi-geldi zegoelako jarri zioten izen hori. Espedizioak mendebalderantz jarraitu zuen, eta Mariana uharteetara eta, ondoren, Filipinar uharteetara iritsi zen.
Magallanes Filipinetan hil zen, indigenak menderatzen eta kristautasunera bihurtzen saiatzen ari zela. Haren kapitaina, Juan Sebastian Elkano (gipuzkoar euskalduna) aginteaz arduratu zen, eta itzulera-bidea hartu zuen Victoria naoan, Indiako Ozeanoan zehar eta Afrikako kostaldea inguratuz.
Hiru urtez nabigatu ondoren, espedizioak munduaren inguruko lehen bira osatu zuen. Frogatuta geratu zen Lurra biribila dela Kolonek uste baino askoz diametro handiagoa duela.
ELKANO. MUNDUARI LEHEN ITZULIA
MUNDUAREN ITZULIA EMAN ZION TEKNOLOGIA
ELKANO FILMAREN IRAGARKIA
GETARIAN OMENALDIA
BIDEOA IKUSTEKO EGIN KLIK
ELKANO. MUNDUARI LEHEN ITZULIA
ETA, GEHIAGO JAKITEKO...