IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2020/05/24

HIRIEN GARAPENA ERDI AROAN

ERDI AROKO HIRIA

foto 17 b

XII. eta XIV. mendeen artean, garapen ekonomikoa hobetzen hasi zen Europan, nekazaritzan gertatutako hobekuntzei eta biztanleria handitzeari esker. Horrek hirien susperraldia eragin zuen, bai eta hiriko bizitzarena ere.

Hiriak artisautza-ekoizpenaren eta produktu-trukearen gune bilakatu zen. haietan, gainera, burgesia aberats bat sortu zen (merkatariak, artisauak, bankariak), eta hirietako aginteaz jabetu ziren.
Monarkak burgesiaren goraldi ekonomikoaz baliatu ziren, jaun noble feudalengan zuten boterea eta autoritatea finkatzeko.

Hiriak handitu eta harresiz babestu ziren, bai eta jauregiz, katedralez, lonjaz eta merkatuz bete ere. Arte estilo berria sortu zen: Gotikoa. Eta hartaz baliatuz, eraikin altuagoak eta lerdenak eraiki ziren.

XIV. mendearen erdialdean, Izurri Beltza zabaldu zen Europa osoan, jende asko hil, eta, haren eraginez, krisia orokortu egin zen, arlo ekonomikoan zein sozialean. Krisiak landan zein hirian izan zuen eragina.

1 HIRIKO BIZITZA BERESKURATZEA

XIII. mendean, nekazaritza-oparotasuneko eta hazkunde demografiko handiko garaia bizi izan zen Mendebaldeko Europan. Horrek merkataritza-trukeak areagotu zituen, eta hiriko bizitzaren pizkundeari eman zion bide.


1.1 NEKAZARITZAREN HEDAPENA

XI. mendearen amaieratik aurrera, hobekuntzak izan ziren nekazaritzan. Alde batetik, inbasio handiak amaitu eta jaunen arteko gerrak gutxitu izan zirelako, eta beste aldetik, nekazaritza-lanabes eta teknika berriak erabiltzen zirelako. Horrela lortu zen nekazaritza-ekoizpena handitzea (ekoizpen handiagoa landutako azalera bakoitzeko).

campesinos medievales

Hauek izan ziren nekazaritzako berrikuntza nagusiak:

- Laboranatza-teknika berriak; esaterako, hiru urteko labore-txandaketa (hiru urtez behingo txandaketa). Lurraren herena soilik uzten zuten lugorri (lugorri: landatu gabe lurra errekuperatzeko), eta txandakatu egiten ziren neguko eta udaberriko zerealak lursail bakoitzean. Abereen simaurra (gorotza) ongarri gisa erabiltzeak ere hobetu egin zuen lurren emankortasuna.
- Nekazaritza-lanabes berriak; hala nola normandiar goldea (edo belarridun goldea), zaldiak gurdi-abere gisa erabiltzea eta errotak (urezkoak nahiz haizezkoak). Ureztazeko teknikak ere hobetu ziren kanalak eta ubide berriak sortuz.




(Normandiar goldea edo golde belarriduna aztunagoa zen antzinako erromatar goldea baino. hortaz, ildo sakonagoak egiten zituen eta gehiago aireztatzen zuen lurra emankortasuna hobetuz. Zaldiak gurdi-gisa erabiliz lurralde gehiago lan egiteko aukera ematen zuen).


1.2 BIZTANLERIAREN HAZKUNDEA

Nekazaritza ekoizpena handitu izanari esker, hobetu egin zen elikadura, eta horrek gaixotasunekiko erresistentzia handitu zuen biztanleen artean. Aldaketa horrek biztanleriaren hazkundea eragin zuen; izan ere, Europako biztanleria 45 milioikoa zen XII.mendean, eta 75 miloikoa izatera igaro zen XIV. mendean.


Hazkunde demografikoak, dena den, lantzeko lur berriak bilatzeko beharra eragin zuen. Hori dela eta, garai batean alde batera utzitako lursailak lantzen hasi ziren nekazariak. Horrez gain, basoak bota zituzten, sail berriak luberritu zituzten, padurak lehortu zituzten, eta dikeak eta ubideak ere eraiki zituzten; esate baterako, Herbehereetan.

Landako biztanleria areagotu zen, eta feudoetan ez zen behar hainbeste nekazari, orduan, hiriranzko emigrazioa eragin zuen nekazarien artean. Gainera, hirietan ez zen jaun feudalen kontrol zorrotzik, eta, beraz, askatasun handiagoa zegoen, bai eta bizi-baldintzak hobetzeko aukera ere.


1.3 HIRIEN HAZKUNDEA

Nekazaritza hobetzeak merkataritzaren eta hirien susperraldia  eragin zituen. Nekazari eta abeltzainek, beren kontsumorako behar zutena baino gehiago ekoitzen zutenez, soberakina lortu zuten, eta, horren truke, beste produktu batzuk lor zitzaketen. Hiriak artisau eta merkatarien bizitoki bilakatu ziren.

Hirien susperraldia gaztelu eta abadien ondoko auzoak sortu edo handitu izanari esker gertatu zen. Auzo horiei burgo esaten zitzaien, eta haietan bizi zirenei, berriz burges.

Bidegurutzeetan, ibaietatik hurbil edo portuen inguruan zeuden burgoetan, handituz joan ziren merkataritzari esker eta, beraz, oso azkar hiri berriak bihurtu ziren.


NOLAKOAK ZIREN ERDI AROKO HIRIAK

Erdi aroko hiriak  komunikabide nagusietatik hurbil egoten ziren kokatuta (besteak beste antzinako erromatar galtzadetatik hurbil); eta hiriko biztanleen beharrizan nagusiak hornitzeko baliabideak zituzten lurretan; hots, laborantzarako eta artzaintzarako lursail onak, ur ugari (ibaiak, iturriak eta akuiferoak), egurra lortzeko basoak, harria ateratzeko harrobiak, eta batik bat gatza eta mineralak lortzeko meatzeak zituzten lurretan.

Erdi Aroko hiriak harresiz erabat inguratuta egoten ziren, baina zabaldu egin behar izaten ziren, hiriak handitu ahal izateko harresi berriak sortuz. Harresitutako barrutia oso nahasia izaten zen; eta hiriaren planoa, berriz, oso irregularra.

Hirigunean plaza bat izaten zen, eta haren inguruan egoten ziren hiriko eraikinik garrantzitsuenak: udaletxea, merkatua, lonja (biltegia eta salmenta handia) eta katedrala (inguruko eliza nagusia). Nobleek luxuzko jauregiak eraikitzen zituzten hiriguneetan.


Hiriko espazio gehiena patioek eta baratzedun etxebizitzek hartzen zuten; baina, horiez gain, ospitaleak, eskolak, ostatuak eta hainbat erlijio-eraikin ere izaten ziren (elizak eta komentuak).

Hiriak zenbait auzotan banatuta egoten ziren, eta biztanleak haietan elkartzen ziren jatorriaren edo erlijioaren (judutegia, mairu-auzo musulmanak,...) edo artisautza-jardueraren arabera (gremioak).

Kaleak estuak, zikinak, gutxi harriztatuak eta espaloirik gabeak izaten ziren, eta gehienak, estolderiarik gabeak. Hiriko higienea eskasa zenez, eta arkakuso eta arratoi ugari izaten zenez, gaixotasunak erraz kutsatu eta zabaltzen ziren (kolera, tifusa izurria...).

Suteak ere ohikoak ziren, eta berehala zabaltzen ziren; izan ere, eraikinak zurezkoak izaten ziren hein handi batean, eta oso gertu egoten ziren batzuk besteetatik.


HIRIAREN GARAPEN EKONOMIKOA

2. 1 ARTISAUAK ETA GREMIOAK

Erdi Aroko hiria eskuz egindako objektuak ekoitzeko gune bilakatu zen. Lanbide edo gremio bakoitzeko artisauak kale jakin batean biltzen ziren. Horregatik, zegokion lanbidearen izena hartzen zuen kale bakoitzak: larru-ontzaileak, zilargileak, ehuleak, tindatzaileak, aiztogileak, zapatariak,... eta abar.


Artisautza-lana lantegi txikietan egiten zen. Artisau maisua izaten zen lantegiaren jabe, eta bere erremintak izaten zituen lanerako. Artisaua bizi zen etxea lantegia eta etxebizitza zen aldi berean, eta kanpora irekitzen zituen ateak, produktuak erakusgai jartzeko eta saldu ahal izateko.


Hiri bakoitzeko artisauak gremiotan elkartzen ziren, lanbideka, beste toki batzuetako artisauen lehiari aurre egiteko eta ekoizpena ikuskatzeko.. Gremioek antolamendu hierarkikoa zuten, eta oso zorrotza, gainera: artisau izateko, lehenik ikastun izan behar zuten; gero, ikasi ondoren eta urte batzuen buruan, ofizial egiten ziren; eta azkenik, artisau maisu. Azken titulu lortzeko egin behar zuten maisu-lan eder bat eta titulu horrek aukera ematen zuen lantegi propioa izateko.


Gremioa arau jakin batzuk betearazteaz arduratzen zen: artisauek ezin zuten gremioaren baimenik gabe lan egin, guztien lanaldiak ordu kopuru berekoa izan behar zuen, eta araututako erremintak eta materialak erabiliz egin behar zuten lan. horrez gain, ekoitzitako salgaien kantitatea eta kalitatea kontrolatzen zuen gremioak, bai eta azken prezioa finkatzen ere.


Gremioen beste ardueretako bat lanbideko kideei eta haien familiei laguntzea zen. Gremioko kideek kuota batzuk ordaintzen zituzten, eta kuota horiei esker, gaixoei, alargunei eta umezurtzei laguntzen zieten. Batzuetan gremioek ospitaleak sortzen zituzten.
Emakumeak nekez eta gutxitan onartzen zituzten  gremiotan, alarguntzen zirenean, esate baterako.


2. 2 ESKULANGINTZAKO LANBIDEAK

Lehen azaldu den moduan, eskulangile edo artisauek ondo zehaztutako hiru maila izaten zituzten bere lanbideetan:

- Gazte batek lanbide bat ikasi nahi zuenean kontratu bat sinatzen zuen artisau batekin eta haren ikastun bihurtzen zen. Hainbat urtez aritzen zen harentzat lanean, soldatarik jaso gabe. lantegi bakoitzean ikastun bat egoten zen, eta maisuaren etxean bertan bizi zen, haren kontura.
- Ikasi eta prestakuntza eta gero, ikastuna ofizial bihurtzen zen eta soldata jasotzen zuen lanaren truke.
- Ofizial bat norberarentzat lan egiten hasten zenean,, maisu bihurtzen zen maisu-lan edo kalitate handiko pieza bat egin ondoren. lantegiaren, erreminten eta lehengaien jabea zen, eta berarentzat ziren jardueraren etekinak eta galerak. Batzuetan bere lantegian ofizial batzuk eta ikastunak zeuden lanean.




2. 3 MERKATARITZAREN HEDAPENA

Hiriguneen funtzio nagusietako bat merkatuarena zen; izan ere, inguruko nekazariek bertara jotzen zuten beren produktuen truke manufakturak lortzeko.


2. 3. 1 LEHORREKO BIDEAK

Bideetako segurtasuna handitzeari esker, errazagoa bilakatu zen merkantziak garraiatzea, eta bide berriak sortu ziren hirien artean. Hiri askok egun jakinak izendatu zituzten merkatuak egiteko. Horrez gain, legeak sortu zituzten merkatariak babesteko. Azokak edo ezohiko merkatuak ere sortu ziren egun seinalatuetan. Haietan, eskualde guztiko jendea biltzen zen.

2. 3. 2 ITSAS BIDEAK

Distantzia luzeetan, itsas merkataritzak garrantzi handia hartu zuen, itsasontzien edukiera eta abiadura handiari esker. Lehen itsas bide nagusiak mendebaldeko Mediterraneoa lotzen zuen ekialdekoarekin.
Venezia, Genova, Marseilla, Bartzelona eta Valentzia hiriak, besteak beste, Ekialde Hurbilarekin eta Bizantziar Inperioarekin aritzen ziren salerosketan. Luxuzko produktuak inportatzen zituzten (zeta eta espeziak), eta ehunak, armak eta erremintak esportatzen.


Bigarren itsas bide nagusia Atlantikoko eta Baltikoko bidea zen (Hansa). Lisboatik eta Kantauri itsasoko portuetatik hasi, eta Baltikoko portuetara iristen zen. Artilea, ardoa, larrua, egurra eta garia garraiatzen ziren. Produktu horien ibilbideek Herbehereetako hirietan egiten zuten bat (Brujas, Gante...).




BA AL ZENEKIEN?
Merkataritza berreskuratzeak monetaren zirkulazioa ekarri zuen berekin, eta hiri asko beren txanponak egiten hasi ziren, urrea edo zilarra erabiliz.

Monarkei zegokion txanponen jaulkipena eta diseinua kontrolatzea; izan ere, haien irudia agertzen zen sarri haietan. Txanponak txanpon-etxe izeneko artisau-lantegi berei batzuetab egiten ziren, artisau-prozesu zehatz bati jarraituz. Horretarako, mailu batez lantzen zen metala, trokel baten gainean jarrita. Trokela molde bat zen, nabarmendu nahi zen irudia marraztuta zuena.


3 HIRIKO GIZARTEA


3. 1 BURGESIAREN SORRERA

Hirien hazkundeak gizarte feudala eraldatu zuen. Hiri berrietan, jaun feudalen joputzatik ihes egin eta artisautzan eta merkataritzan ziharduten jende mordo bat elkartu zen, guztiak ere inongo jaun feudalen mendeko ez zirenak. Horrek guztiak gizarte talde berri bat sorrarazi zuen: burgesia. Hasieran, hiriko biztanleari burges esaten zitzaion eta merkataritza eta eskulangintzan ziharduten auzoko biztanleak ziren.

Dirua zen burgesiaren aberastasun-iturri; izan ere, dirua lortzen zuten egindako lanaren, beren produktuak saltzearen edota beren negozioetan lortutako irabazien truke. Aberastasunaren arabera, bi maila bereizten ziren: elitea edo goi-mailako burgesia, merkatari eta bankari garrantzitsuek osatua, oso aberatsak eta ospetsuak zirenez, hiriko gobernua kontrolatzen zuten; eta behe-mailako burgesia, artisau maisuek eta merkatari txikiek osatua; biztanleri gehienak, eskulangile eta dendari apalak ziren.

Hirietako aberastasunak noble eta elizgizonak ere erakarri zituen, eta haietan ezarri zituzten beren egoitzak; horrez gain, jauregiak, komentuak eta elizak ere eraiki zituzten.
Hirietan, beste gizarte-talde batzuk ere bizi ziren, gizartearen beheko mailan (jende xehea, azken batean); besteak beste, gremioetako ofizialak eta ikastunak, morroiak, ofiziorik gabeak eta, maila baxuenean, eskaleak, hauen artean pobreak eta baztertuak zeuden. Ez zuten lanik, eta eskean ibiltzen  ziren, edota lapurretan ere egiten zuten bizi ahal izateko.

Erlijio-talde txiki batzuetako kideak ere bizi ziren hirietan; esaterako, juduak. Juduak bereiziriko auzoetan bizi ziren (judutegietan), eta itxi egiten ziren gauez. Haietako asko artisauak, mailegu-maileak eta medikuak ziren.




3. 2 HIRIEN GOBERNUA

Hiri bakoitzak bere gobernua zuen. Hirietan, hasieran, auzotar guztien komunak edo batzarrak osatu ziren, hiritar guztiek parte hartzen zuten batzar horietan gobernua zuzentzeko.
Geroago, biztanleriaren hazkundea zela eta ezinezkoa zenez hiritar guztiak parte hartzea, udalak eta kontzejuak sortu ziren. Epaile bat eta alkateak ziren haien buru, eta magistratuak edo erregidoreak (zinegotziak) finantzen, ordenaren eta justiaziaren arduradunak. Burgumaisu edo alkatea zen hiriko gobernuaren arduradun nagusia.
Denboraren poderioz kontzejua eta hiriko gobernua familia aberatsenen (merkatari handi aberatsak eta bankari-familiak) esku gelditu zen pixkanaka. Familia horietako asko, gainera, hiriko nobleziaren ahaide ziren, eta talde pribilegiatua osatu zuten: hiri-patriziatua edo hiriko elitea.


3.3 FORUA

Hiriak azkar bihurtu ziren beren eskualdetako  bizitza erlijiosoaren, politikaren eta ekonomikoaren gune eta topaleku nagusia.

Hiri asko , feudo bateko lurraldearen barruan zeudenez, feudo horretako jaunaren jurisdikziopean zeuden, zela erregea bera, zela jaun laiko edo elizgizon bat.

Burgesak jaunen aginpidetik askatzeko eta beren  burua gobernatzeko eskubidea izateko borrokatu zuten. Hiri batek eskubide hori lortzen zuenean, erregeak ematen zion forua.
Foru-dokumentuan hiriaren eskubideak, askatasunak eta pribilegioakjasotzen ziren, bai eta gobernatzeko modua ere.



3. 4 HIRIKO KULTURA

X. eta XI. mendeeetan, klerikoek, errege-funtzionarioek eta merkatari aberts batzuek soilik zekiten irakurtzen eta idazten Mendebaldeko Europan. Garai hartan, monasterioak ziren kulturgune nagusiak.

XII. mendeak aurrera egin ahala, baldintza ekonomikoak hobetu egin ziren, bai eta hiriko bizitza garatu ere. Eta horrek kulturarekiko interes handiagoa piztu zuen noble batzuen artean; bereziki, salerosketan aritzen ziren burges aberatsen artean.

Ezagutza-behar horren ondorioz, eskolak sortu ziren hirietan, Elizaren edo hiriko gobernuaren beraren mende. Berehala, ordea, erlijioen edo udal-agintarien kontrolik gabe ikasteko nahia piztu zen irakasle eta ikasleen artean, eta, horren ondorioz, korporazio batzuk eratu ziren: Unibertsitateak.


BA AL ZENEKIEN?
Europako unibertsitaterik garrantzitsuenak hauek izan ziren: Paris (Frantzian), Oxford ((Ingalaterran) eta Bologna (Italian). Espainian, berriz, Salamancako, Palentziako, Sevillako eta Lleidakoa aipatu behra dira.
Hasieran, jakintza klasikoak soilik ikasten ziren unibertsitateetan: Trivium-a (gramatika, erretorika eta dialektika) eta Quadrivium-a (aritmetika, geometria, musika eta astronomia). Medikuntza, zuzenbidea, arte poetikoa eta teologia ere irakasten ziren.



4. MONARKIA FINKATZEA


4. 1 MONARKEK BURGESIAREN BABESA LORTU NAHI IZAN ZUTEN

X. eta XII. mendeen artean, monarkiak botere gutxi izan zuen bere erresumako lurraldeetan, lehen ikasi dugun bezala. Monarkak ez ziren gai jaun feudalak mendean hartzeko, ez baitzuten behar adina baliabide ekonomiko, ez armada mantentzeko, ez eta erresuma gobernatzeko ere.

XII. mendetik aurrera, gauzak hasi ziren aldetzen. Monarkek hazkunde ekonomikoaz eta burgesiaren goraldiaz baliatu ziren noblezia feudalari beren agintea ezartzeko, eta horrela, beren erresumako lurraldeetan batasuna eta egonkortatsuna bermatzeko.

Burgesek askatasuna ez ezik, segurtasuna ere behar zuten lehorrean, itsasoan nahiz hirietan, merkataritza-jarduerak garatzeko. Helburutzat zuten, halaber, beren legeak, epaileak eta tokian tokiko gobernuak edukitzea.

Burgesiaren babesa irabazteko, errege-erreginek pribilegio-gutunak eman zizkieten hiriei. Haietan, askatasuna eta gobernua osatzeko eskubidea aitortzen zitzaizkien biztanleei. Merkataritza-monopolioak, merkatuak irekitzeko baimenak eta erresuma osoan zehar ibiltzeko bermea ere eman zizkieten.

Errege-pribilegio horien truke, burgesek baliabide ekonomikoak eman behar izan zizkieten monarkei, erresuma babesteko eta kudeatzeko ez ezik, jaun feudalak mendean hartzeko ere.


4. 2 GORTEAK ETA PARLAMENTUAK

Errege Kontseilu edo Gortearen bileretan, ordura arte, nobleziako eta kleroko ordezkari gorenak soilik elkartzen ziren, baina monarkiak nahitaezko bihurtu zuen burgesiako ordezkarien presentzia (haien ekonomia aberatsa behar zutelako). Hasieran, burgesen ordezkari batzuk egun berezietan soilik joaten ziren bileretara... Aurrerago, ordean, erregularki joaten hasi ziren.


Erregeak burgeei bileretara deitzen zien, estamentu horrek Erdi Aroko gizartean zuen garrantzia aitortu nahi zuelako, baina, hori baino gehiago, diru-ekarpenak edo subsidioak eskatu nahi zizkielako. erregeak hiru estamentuekin egindako bilerei (noblezia, kleroa eta burgesia) Gorte edo Parlamentu zeritzen.

Burgesek Gorteetan zuten boterea handiagoa zen erresuma batzuetan beste batzuetan baino. Hori dela eta, monarkak, ekarpen ekonomikoak jaso baino lehen, burgesen eskaerei erantzun behar izaten zien, eta haien kexak ere entzun behar izaten zituen.


4. 3 MONARKEK BOTEREA FINKATZEA LORTU ZUTEN

Monarkia batzuek beren boterea finkatu eta muga garbiko erresuma eratu nahi zuten. Horrek gatazka ugari eragin zituen europar monarken artean.


Gatazka larriena "Ehun Urteetako Gerra" izan zen, Frantzia eta Ingalaterraren artekoa (1337-1453). Frantziako koroaren oinordetza-arazo baten ondorioz sortu zen, bai eta monarka ingelesak Frantziako erregetzaz jabetu nahi izan zutelako ere.

Ingelesek frantziar lurraldearen zati handi bat urte mordoan okupatu bazuten ere, gatazka amaitutzat eman zen Frantziako Karlos VII.-ak garaipena lortu zuenean. Horixe izan zen estatuen arteko (eta ez jaun feudalen arteko) lehen gatazka, Erdi Aroan.


5. BERRIRO KRISIA... BERANT ERDI AROAN (XIV. ETA XV. MENDEAK)

5. 1 GOSEA, GERRA ETA GAIXOTASUNA (IZURRIA)

XIV. mendearen hasieran, nekazaritza-krisia sortu zen, Europan. Izan ere, uzta txarrak izan ziren zenbait urtez segidan; batetik, klima lagun izan ez zelako; eta bestetik, aurreko mendeko luberriketa handietan kalitate eskaseko lurrak landu zirelako. Horren ondorioz, asko gutxitu egin zen gariaren ekoizpena, eta gosea zabaldu zen kontinente osoan.




Arazo horri gerrek eragindako kalteak ere gehitu behar zaizkio; izan ere, gerrek ohikoak ziren garai hartan, bai jaun feudalen artekoak, bai monarken artekoak ere. Soldaduek arpilatu egiten zituzten borrokaldien gune ziren lurrak, baita zeharkatzen zituztenak ere. Basoak, gainera, bidelapurren babesleku ziren, eta horrek handitu egiten zuen bideetako segurtasun falta, merkataritza oztopatuz.



Denboraldirik gogorrena 1347. urtean hasi zen; hots, Izurri Beltz izeneko gaixotasuna Europara iritsi zenean. Biztanleria gaizki elikatuta zegoenez, hildako asko eragin zituen. Krisi demografikoak (biztanleriaren jaitsiera nabarmena), hortaz, larriagotu egin zuen nekazaritza-krisia, eta horrek merkataritza geldiarazi zuen, bai eta hirietako artisautza-jarduera ere.




5. 2 NEKAZARITZA KRISIA ETA MATXINADAK

Biztanleriaren beherakada berehala sumatu zen landan; izan ere, eskulana eskasten hasi zen, eta horrek laborantza-lur asko bertan behera utzi beharra eragin zuen.

Ekoizpena gutxitu egin zen, eta jaun asko ohartu ziren beren diru-sarrerak eta errentak jaisten ari zirela. Galerak berdintzeko, zergak igo zizkieten beren jopuei. Haien baldintzak ere gogortu zituzten; batetik, erabilera txar delakoak ezarriz, eta bestetik, beren lurrak uztea galaraziz.

Elikagai faltak, prezioen igoerak eta bizitza-baldintzak okertu izanak gizarte-tirabirak areagotu zituen landan. Hori dela eta, nekazarien matxinadak gertatu ziren Europa osoan, eta gogor jo zuten jaunen aurka.

5. 3 HIRITARREN MATXINADAK

Krisia hirietara ere iritsi zen, eta haietan, landa-eremuetan baino jende gehiago hil zen. Elikagaien eskasiak eta garestitzeak, artisautza-jardueraren beherakadak eta merkataritza gutxitzeak, gainera, miseria gorrian utzi zituen artisau eta merkatari asko, eta pobrezia zabaldu zen herri-klaseen artean.

Miseria gora egin zuela ikusita, talde ahulenek hobekuntzak eskatu zituzten (soldata-igoera, lanerako eskubideak...), bai eta udal-karguak lortzeko aukera gehiago ere, hiriko patriziatuaren (hiriko noble eta burges aberatsak) monopolio baitziren.

Matxinadak Europako hiri askotara zabaldu ziren (Gante, Florentzia, Paris, Bartzelona...), eta haietako askotan auzo juduei eraso zieten (pogromak, 1391). Noble feudalek, goi-mailako burgesiak eta errege-agintariek, den den, indarrez erreprimitu zitzuten matxinada horiek guztiak.


ARO MODERNOAREN HASIERA


XV. MENDEKO SUSPERRALDIA

XV. mendeko bigarren erdialdean, Europa Erdi Aroaren amaierako krisi larria gainditu zuen, nekazaritza-hazkunde handia eta biztaleria gora egin zuen berriro (hobeto elikatu eta gaixotasunak gaindituz), merkataritza asko garatu zen (mendebaldea eta ekialdearen arteko bideak eraikiz), bankuen goren aldia izan zen, burgesak asko aberastu ziren berriro eta monarkiak botere handi iraunkorra lortu zuen eta autoritarioa bihurtu (botere osoa)..... eta beste garai bat hasi zen: Aro Modernoa. Bertan, hazkunde ekonomikoa hasi, burgesak aberastu eta monarkiak asko indartu egin ziren. Merkataritza-ibilbide berriak bilatuz lortu ziren lur berriak deskubritzea: Amerikako deskubrimendua!


Descubrimiento de América, Cristóbal Colón.

MUNDU MODERNOAREN HASIERA

XV. eta XVI. mendeetako hedapen ekonomikoarekin batera, mundua ulertzeko beste modu bat sortu zen: Humanismoa. Antzinako greziar eta erromatarrek utzitako ondare artistiko eta kulturala aldarrikatu zuten humanistek, eta gizakia (ez jainkoa) jarri zuten beren hausnarketa guztien erdigunean.

Sinesmenak espiritu kritiko berri baten eragina izan zuten: jainkozaletasun pertsonalagoa zabaldu zen eta Elizaren ustelkeria eta abusuak kritikatzen hasi ziren. Testuinguru Horretan, Erreforma erlijiosoa sortu zen, Europa bitan banatu zuen erlijio-mugimendua: alde batetik, protestanteak eta, bestetik, katoliko erromatarrak.

Artistek, Antzinako munduak erakarrita, estilo gotikoa alde batera utzi, eta Klasizismoan (Antzin Greziako eta Erromako mitologian) oinarritutako ereduak bilatzeari ekin zioten. Hain zuzen ere, garai berriak hasiak zirela agerian uzteko sortu zen Errenazimentu hitza.



Gehiago jakiteko... ikusi bideoak:













2020/05/07

EUROPA FEUDALA

EUROPA FEUDALA



EUROPA FEUDALA. FEUDALISMOA


Monarca feudalErdi aroan, IX. –X. mendeetatik aurrera, feudalismoa esaten zaion sistema politiko, ekonomiko eta soziala sortu zen Europako mendebaldean.
Bi arrazoik eragin zuten sistema feudalaren sorrera: batetik, Karlomagnoren Inperioa desegin izanak, eta bestetik, herri normandoen, musulmanen eta hungariarren inbasio berriek sorrarazitako nahasmenduak.
Errege-erreginak ez ziren gai lurraldea babesteko; hori dela eta, lurrak (feudoak deituta) jaunei, nobleei eta elizgizonei ematen zizkieten, erregearen izenean goberna eta defenda zitzaten. Ordainez, jaunek, nobleek eta elizgizon haiek erregearen basailu bihurtu behar zuten; gainera, leialtasunezko zina egin eta kanpaina militarretan laguntzeko beti prest egon behar zuten.
Garai horretan, jende gehiena landa eremuetan bizi ziren eta nekazariak ziren, eta gerrek nahiz inbasioek beldurturik bizi ziren. Bizirik irautea beste kezkarik ez zuten eta haietako asko, segurtasunen bila, jaun feudalen jopu (zerbitzari) bihurtu ziren.
Kristautasunak gizarte feudalean izugarrizko eragina izan zuen eta horrek, funtsean, kultura eta arte adierazpen erlijiosoak sorrarazi zituen eliza eta monasterio asko eta pintura-lan sakratuak.




KARLOMAGNOREN INPERIOAREN ZATIKETA


Karlomagno hiltzean, Inperio Karolingioa hautsi eta zatitu egin zen. Horrela 843an (Verdungo Ituna), Karlomagnoren ondorengoek (Karlomagnoren ilobak) Inperioa hiru erresumetan zatitu zuten.
Hainbat herrik, gainera, IX. Eta X. mendeetan, erasoak eta inbasioak egin zituzten. Horrela, herri normandoek (bikingoek) iparraldetik jo zuten erasoa; pirata musulmanek (sarrazenoek), hegoaldetik; eta hungariarrek (magyarrek), ekialdetik. Horren ondorioz, heriotza eta hondamena Europan zehar zabaldu ziren.

FEUDALISMOAREN JATORRIAK


Krisi egoera horretan, errege-erreginen boterea oso ahula zen. Ez zuten baliabide nahikorik haien lurraldea kontrolatzeko eta ezin zuten jendea babestu, ez zergarik bildu, ez armada fidelik eta egonkorrik mantendu ere. Beraz, erregeek nobleen laguntza behar izan zuten, erresuma gobernatu ahal izateko eta lurraldea baturik mantentzeko: zehazki, basailutza esaten zaion harreman sistema bat ezarri zuten nobleekin.

Basilutza fideltasun-itun bat zen, eta bi zeremoniaren bidez ezartzen zen: Omenaldia eta Inbestidura
Omenaldian, basailuak (noble edo zaldun bat) zin egiten zion erregeari (edo beste jaun noble handiago bati), haren aurrean belauniko jarrita, fidela izango zitzaiola eta aholku emango ziola gobernatzeko, bai eta laguntza militarra eta ekonomikoa ere.
Bestean,berriz, Inbestiduran, errgeak (edo beste jaun noble handiago batek) lur batzuk (feudoak) ematen zizkion basailuari, lurralde hori ustiatzeko eta gobernatzeko jabe eta jaun feudal bezala.
Hori da Feudalismoaren jatorria.

Beste modu bat azaltzeko: Basailutza ezartzeko, omenaldia deritzon ekitaldia egiten zen; haren bidez, erregearen aurrean belaunikaturik, basailuak (noble leiala) fideltasunezko zina egiten zuen eta, aldi berean, erregeari aholkuak eta laguntza militarra nahiz ekonomikoa emateko hitza ematen zuen. Ordainez (horren truke), erregeak feudoa (lurralde bat edo gehiago) ematen zion (inbestidura), hortik aurrera, basailuak lur hori (edo horiek) goberna zezan jaun bezala eta han bizi zedin jabe bezala (“Jaun eta Jabea”), baina erregearen izenean. Horra hor feudalismoaren sorrera.


Horrela, konde, elizako kargodun (apezpikuak, abadeak,…) eta beste lurjabe asko Jaun feudal bihurtu ziren; kargua biziartekoa zen eta oinordetzaz (herentzia) pasatzen zen. Aldi berean, jaun noble handi horiek beren lurren (feudoen) zati bat garrantzi txikiagoko beste noble leial batzuen artean (zaldunen eta armagizonen artean) banatzen zuten, haietan bizitzeko, lur horiek gobernatzeko, armada txiki bat mantentzeko eta lurraldea defendatzeko.

Beraz, boterea jaun feudalen esku zegoen (erregeek botere mugatua baitzuten); haiek izan zuten benetako agintea erresumako lurraldeetan eta modu independentean gobernatzen zuten haien herrialdea. Horrela, segurtasunik ezak beldurturik, eta errege-erreginek babesik ezin eman zutela ikusita, nekazari gehienek jaunengana jotzen zuten babes eske, haien jopu (zerbitzari) bihurtuz.



ERREGEA ETA BASAILUAK


Gizarte feudalaren gailurrean erregea zegoen.
Erdi Aroko lehen mendeetan, eliza kristauaren arabera, errege-erreginek Jainkoak Lurrean zituen ordezkariak ziren eta bi eginkizun nagusi zituzten: herria gobernatzea eta erresuma baturik mantentzea.
Baina, Erdi Aroan, erresumako lurraldeak ez ziren batere egonkorrak… noble bat (erregearekiko fideltasuna apurtuz) beste errege ezberdin baten basailu (jaun leiala) egiten bazen, bere lurrak beste errege horren eskuetara pasatzen ziren; beraz, beste erresuma batera. Gauza berbera gerta zezake erregeak, hiltzean, herentziaren zati bat beste errege batekin ezkontzen zen seme-alabari ematen bazion.

Erregea primus inter pares zen; hau da, lehena, berdinen artean (beste noble bat, besteak bezain noblea, baina lehena beste nobleen artean, hau da, lehen noblea). Erregearen berdinak bere basailuak ziren, hotz, goi noblezia (Kondeak, dukeak, markesak,…) eta elizako agintari nagusiak (apezpikuak eta abadeak); erregeak haiekin batera gobernatzen zuen erresuma.

Gutxi ziren erregearen botereak edo eskumen oso osoak. Adibidez,

  • Kanpaina militarrak zuzentzen zituen. Orduan, bere basailuek beren armadak eraman behar zituzten; bestela, erregeak traidoretzat jo eta feudoak kentzen zizkien.
  • Zergak eskatzen zituen, gerrarako eta koroatze, ezkontza eta abar izaten zirenean.
  • Auzietako epaile nagusia zen, baina ez zuen esku hartzerik nobleen eta Elizaren feudoetan.



ERREGAREN GORTEA


Erdi Aroko errege-erreginek ez zuten egoitza finkorik. Haien jabetzapeko (feudoetako) gazteluetan bizi ziren eta batetik bestera joaten ziren, beren ondasunak kontrolatzeko.

Gobernatzeko, erregeak Kuriaren (Errege Kontseiluaren) laguntza zuen. Bertan, handiki (Goi noble batzuk, Jaun handiak, Armada buruak eta Elizako Goi-mandatariak) talde batez osatuta zegoen (Kondeak, dukeak, markesak, apezpikuak, abadeak,…); eta erregeari aholkuak ematen zizkioten erabakiak hartzerakoan.

Jende talde bat egoten zen beti erregearen inguruan, Gortea osatzen zena: bere familiakoak, lagunak, armagizonak, aholkulariak (noble leial batzuk, elizgizon batzuk, juristak, idazkariak,…) eta zerbitzariak.

del Medievo a la modernidad


FEUDOA


Feudoa erregeak edo goi-noble batek beste noble (jaun feudal) bati emandako lurraldea (eta barruan zegoen guztia) zen. Jaunak bere ondorengoei utz ziezaiekeen feudoa oinordetzan, baina ezin zuen, ez erosi, ez saldu. Jaun feudalak erabateko agintea zuen bere feudoan (Jaun eta Jabea).

Ongi bereizitako bi zati izaten zituen feudoak:

Jaunaren Erreserba edo jabetzako lurrak. Jaunak lurrik hoberenak beretzat gordetzen (erreserbatzen) zituen zuzeneko ustiapenerako: "Jaunaren Erreserbak". Bertan, jopuek lan egiten zuten nekazaritzan, batez ere. Lurralde horretan gaztelua zegoen, bai eta hari zegozkion lur-soroak, belar-soroak eta basoak ere.

Imagen3 (1)


Mantsoak. Jaunak lur batzuk (Mantsoak: Feudoaren lur txarrenak) jopuei eta beste nekazari askeei ematen zizkien. Haien truke, errenta batzuk ordaindu behar izaten zizkioten; esaterako, uztaren zati bat edo jaunaren lurretan lan jakin batzuk egiten edo zerbitzu batzuk ematen. Feudo batzuetan, gainera, beste nekazari libre batzuen edo Elizaren (monasterioen) jabetzapeko lurrak ere bazeuden: alodioak.




Jaun feudalak, gainera, jurisdikzio-eskubidea zuen bere feudoko lur guztien gainean, hau da, aginduak eta legeak eman, justizia egin, zerbitzuak agindu eta azpiegiturak kontrolatu (zubiak, errotak, prentsak, labeak,…). Hori guztia erabiltzeagatik zergak kobratzen zituen (eskumeneko jaurerria).

Jaunek hainbat errenta jasotzen zituzten:


  • -          Nekazariek lortutako eta bildutako uztaren zati bat
  • -          Fruitu eta abere jakin batzuk: esaterako, txerriak, oiloak, frutak, barazkiak,…, urtean behin emanak.
  • -          Egun jakin batzuetan, jaunaren lurretan eta basoetako lan egin behar zuten zerbitzari moduan (zerbitzu pertsonalak), edota hesiak, bideak eta zubiak konpondu behar izaten zituzten.
  • -          Ordainketa txiki bat (zerga moduan) labea, errota, aroztegia, zubiak (zubi-saria) eta jaunaren lurretako beste edozein zerbitzu erabiltzeagatik (bide-saria, zubi-saria...).


ESTAMENTUZKO GIZARTEA

Gizarte feudala desoreka handikoa zen, eta estamentu edo ordenetan zegoen banatuta. Gizarte-taldeak itxiak zirenez, ez zen batetik bestera aldatzeko aukerarik izaten: jaiotzetik eta bizi osorako izaten ziren pertsonak ordena (gizarte-talde) bateko kide.

Lehen mailan pribilegiatuen estamenduak ziren:

Lehen estamendu pribilegiatua: Noblezia. Herritarrak militarki defendatzea eta gerrara joatea zen haien eginkizuna.
Bigarren estamendu pribilegiatua: KleroaOtoitzean (kristau denon salbazio ispirualarako) eta Elizako zereginetan aritzen ziren apaizek, mojek eta fraideek osatzen zuten.

Pribilegiatuak herritarren gutxiengoa ziren, eta eskubide guztien onurez baliatzen ziren; lur gehien jabe ziren (feudoak), ez zuten lanik egin beharrik (kontrakoa! besteek lan egiten zuten haientzat), zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden eta ez zuten ordaintzen zergarik (kontrakoa! beste guztiek ordaintzen zituzten zergak haiei emateko), eta erresumako goi-mailako aginte-karguak betetzen zituzten.

Hirugarren estamendu Ez pribilegiatua edo menderatua: Herri langilea.
Ez pribilegiatuek osatzen zuten. Gehienak ziren eta lan egitea zen haien betebeharra, bai eta beste bi estamentuetako kideak mantentzea ere; ez zuten inolako eskubiderik (eskubide oso mugatuak), eta zerga gogorrak ordaindu behar izaten zituzten. Haien artean zereginen arabera beste banaketa zuten: Nekazariak eta artisauak (esku langileak).


Gehiago jakiteko... LA SOCIEDAD ESTAMENTAL



NOBLE ZALDUNAK. TALDE PRIBILEGIATUENA


ARMAGIZONAK (NOBLE ETA ZALDUNAK)

Gizarte feudalean, errege eta nobleziaren eginkizun nagusia armagizon (zaldun) izatea zen. Haien ardura herri kristaua babestea zen. Zaldunak ziren eta armen ofizioan aritzen ziren. Garai hartan, oso garestia zen zaldia eta armak edukitzea eta mantentzea; eta nobleak eta jaun feudalak bakarrik aritzen ziren lanbide hartan.
Familia nobleen semeak armagizon izateko hezitzen eta entrenatzen ziren txikitatik. Lehenbizi, morroi aritzen ziren, eta gero, beste zaldun batzuen ezkutari.
18 urtetik aurrera, zaldun egiten zituzten, hau da ospakizun berezi batean, zaldunak izendatzen zituzten eta armak ematen zizkieten: ezpata, ezkutua, ezproiak eta sare-kota. Une horretatik aurrera, zaldun-ordenako kide ziren; ausardia erakutsi behar zuten, jaunari leiala izan eta herritar ahulak eta emakumeak defendatu.
Beren lurraldea babesteko eta defendatzeko eta beste noble batzuei aurre egiteko gerrak antolatzen zituzten nobleek. Batzuetan erregeari obedituz eta leialtasuna erakutsiz gerrara joaten ziren, eta beste batzuetan, beste jaun bati laguntza emateko gerran aritzen ziren. Garaipena lortzekotan gerrak bere saria zekarren, hau da, lurrak eta ondasunak edo harrapakinak (dirua, bitxiak, produktuak,…) eta ospea zaldunen artean. Horrek nobleziaren boterea handitzen zuen.
Eginkizun horrek pribilegiatuak izateko aukera ematen zieten. Ez zuten lanik egin beharrik, ez zuten zergarik ordaintzen eta armak eraman zitzaketen bakarrak ziren; armen bidez, jakina, gizartea kontrolatzen zuten

Resultado de imagen de caballeros edad media

DAMAK: FAMILIA NOBLEETAKO EMAKUMEAK


Erdi Aroan, nahiz eta familia noblekoak izan, emakumeak gizonen mendean zeuden; aitaren edo senarraren mendean. Ondasunak oinordetzan hartzeko aukera zuten, baina ezkontzean familia berriaren ondasunak ziren senarraren eskuetan. Gizonezkorik ezean, feudoetako titularrak ere izan zitezkeen, baina, eskuarki, haren maila bereko noble batekin ezkontzeko hitzarmena egiten zen eta emakumearen lurrak senarraren jabetzapenera  pasatzen ziren. Emakumeak oro har, gazteluetan egoten ziren apenas atera gabe, etxeko lanak antolatzen eta seme-alabak zaintzen; josten eta brodatzen ere aritzen ziren. Emakume finago batzuk irakurtzen eta musika jotzen aritzen ziren.










GAZTELUAK


Gazteluak jaun feudalen egoitza gotortuak ziren eta, eraso edo inbasiorik izatekotan, feudoan bizi ziren gizon-emakumeentzako aterpeak ere bai: nekazari, eskulangile eta apaizentzako, alegia. Hasieran, gaztelu asko hesi batez inguratutako dorre hutsak izan ziren; lehendabizi, zurezkoak, eta gero, asko handitu eta harriz eraiki ziren.
bake garaian, noblearen egoitza izaten zen gaztelua, bai eta haren familia, soldadu eta zerbitzariena ere. Horrez gain, produktuak trukatzeko merkatu gisa ere erabiltzen zen.
Gerra garaian, ordea, gotorleku bilakatzen zen, bai eta babesleku ere, feudoko biztanleentzat (nekazariak, artisauak eta klerikoak).
Gazteluaren gune nagusia omenaldi-dorrea zen, bi edo hiru solairukoa. Hura zuen bizitoki jaun feudalak, eta hartatik egiten zen zainketa-lana ere.
gazteluak zenbait patio izaten zituen inguruan, bai eta zenbait eraikuntza ere haietan: aletegiak, aroztegiak, zerbitzarientzako etxebizitza xumeak, labea, errementaria, eta abar. Almenaz eta defentsarako dorrez osatutako harresi batez gaztelu osoa babesten zuen.



0_castillo_color_con_r_tulos


NOBLEEN EGUNEROKO BIZITZA GAZTELUAN


Gazteluan ez zegoen luxu eta erosotasun handirik, ez bazen tapizen bat pareta estaltzeko eta altzari (mahai, eserlekuak, kutxak,…) eta koltxoi gutxi batzuk, askotan lastozkoak. Hotza egiten zuenean, tximiniak besterik ez zuen berotasuna sortzen. Gauez, zuziak pizten ziren, argi gutxi emateko.
Familiako hainbat kideak gela berean lo egiten zuten, oheetan, errezelek eta gortinek bereizita. Morroiek eta abereek lurrean lo egiten zuten.
Gazteluetan, jaun noble feudalek basailuak hartu, adiskideekin hitz egin, eta justizia egiten zuten; zaldunek eta armagizonek armekin entrenatzen ziren; era berean, jopuek eman beharreko zergak eta elikagaiak biltzeaz arduratzen ziren jaunaren lurraldeetan gogor lan eginez.
Zenbaitetan, bake garaian, oturuntzak eta jaiak antolatzen zituzten, eguneroko errutina apurtzeko; horrela, juglareek eta trobadoreek istorioak kontatu, malabarismoak egin, erromantzeak kantatu eta musika lan txikiak jotzen zituzten.
Gazteluetan bizi ziren noblearen eguneroko jarduerak hauek ziren: feudoko lurrak zaldiz ikuskatu, basailuak hartu (omenaldia), justizia egin, jopuen zergak eta elikagaiak bildu eta antolatu biltegietan, zaindarien postuak eta armen egoera berrikusi eta borrokarako entrenatu.


el-castillo-medieval22


Gerra ez zegoenean, ez aspertzeko ehiza praktikatzen zuten. Ehiza oso gogoko aktibitatea zuten. Zaldi gainean eta, zakurrak erabilita, basurde, orein eta azerien atzetik abiatzen ziren, morroiek lagundurik. Animaliak lantzaz eta geziez harrapatzen zituzten. Era berean, arma-jokoetan aritzen ziren zaldunen arteko borrokak antolatuz, torneoetan, bereziki.



FEUDOKO NEKAZARIAK. TALDE EZ PRIBILEGIATUA


Gizon-emakume gehienak nekazariak ziren (%90). Nekazari jaio eta hitzen baziren ere.
Haien artean bi maila ezberdin zeuden:


  • Nekazari askeak (bilauak). Beren lur txikien jabe izan zitezkeen eta beren buruaren jabe, askatasuna baizuten, baina hori ez zen maiz gertatzen. Normalean, beste jaun baten lurrak lantzen zituzten errenta bat ordainduz. Bestalde, bere buruaren jabe ziren, ezkontzeko, feudotik alde egiteko edo beste lanbide batean aritzeko, adibidez.
  • Jopuak. Ez ziren guztiz libre, ezta esklaboak ere ez. Ez ziren bere buruaren jabe eta jaunaren lurrari (feudoari) lotuak zeuden. Horren ondorioz, ezin zuten lur haietatik alde egin baimenik gabe, ezin zuten ezkondu baimenik gabe, ezin zuten oinordetzan ondasunik utzi baimenik gabe, ezin zuten ehiza egin feudoko basoetan baimenik gabe,…Ezin zuten ezer egin jaunaren baimenik gabe.



Nekazari guztiek (libreek eta jopuek) gogor lan egin behar izaten zuten bizitzeko. Lurrak ez zuen errendimendu handirik ematen (ongarririk ez, emankortasun gutxi) eta, zerbait emateko bi urteko labore-txandaketa praktikatzen zuten: bi urtez behin lantzen zen; hau da, erdia bakarrik lantzen ziren eta beste erdia landu gabe uzten ziren lur hori berez errekuperatzeko galdutako emankortasuna. Nekazaritzarako tresnak eta teknikak garatu gabeak ziren, oso sinpleak: aitzurrak, igitaiak, eskuareak eta golde sinpleak. Dena eskuz egiten zuten eta jende asko behar zen nekazaritzan.


NEKAZARITZA. IRAUPENEKO EKONOMIA

Iraupeneko nekazaritza zen, funtsean autokontsumora bideratua (ekoizten zutenetik bizi ziren). truke gutxi ziren; izan ere, nekazariek beraiek eginten zituzten behar zitzuzten lanabesak, objektuak eta produktuak. Batzuetan, dena den, produkturen bat edo beste erosi behar izaten zuten; esaterako, gatza eta metalezko erremintak.

Zerealak lantzen zituzten batik bat, odgia egiteko; horixe baitzen oinarrizko elikagaia. lekaleak ere lantzen zituzten (babarrunak, txitxirioak,...), bai eta mahastiak ere eguteran. Baratzetan, berriz, barazkiak eta fruta-arbolak izaten zituzten.

Nekazarien ekonomia autokontsumoan (bizi irauteko) oinarritzen zen (ekoizten zuten hartatik bizi ziren, ez merkaturatzeko) eta haiek beren arropa egin, zura landu, objektuak eta erramintak fabrikatu, etab. Egiten zuten. Gutxitan erosten zuten zerbait; esaterako, gatza eta metalezko lanabesak.



NEKAZARIEN ETXEA


Nekazariak herri txikietan edo etxe bakanduetan bizi ziren. Herrietan ere eskulangile-artisau eta merkatari txiki batzuk bizi ziren. Bazeuden ostatuak, errotak, labeak eta aroztegiak.
Nekazaritzako zereginetan, gizon, emakume, heldu zein haurrek parte hartzen zuten. Gizonak goldatzen-lanetan, zuhaitzak mozten... aritzen ziren; indar fisiko handiz egin beharreko zereginetan, alegia. Dena den, emakumeeek lan gehienetan parte hartzen zuten. Uzta eta mahatsa biltzen laguntzen zuten emakumeek, baratzea lantzen zuten, eta hegaztiak hazten zituzten. Garbiketaz, zukaldeaz, seme-alaben zainketaz eta jantziak egiteaz ere arduratzen ziren. Jantziak artilez (irunez eta ehoz) eta ardilarruz egiten zituzten.
Etxeak pobre eta oso sinpleak ziren, gela bat zuten, gehienez bi, eta batzuek biltegia edo ukuilua izaten zuten, baina ohikoa izaten zen abereak etxean bertan egotea. Zolua lurrezkoa zen eta azpiko sua erabiltzen zuten berotzeko, argitzeko eta janaria prestatzeko. Altzari gutxi ziren: jarlekuak, taula bat mahai moduan, buztinezko edo zurezko katilu gutxi batzuk eta metalezko eltze bat, janaria prestatzeko.
Nekazariek gutxi jaten zuten eta egunero ia gauza bera: ogi beltza, irin-oreak, gazta pixka bat, arrautzak, barazkiz egindako eltzekoa (aza, lekak, tipula). Inoiz edo, haragi pixka bat: txerrikia edo hegaztiren bat.

Vivienda_campesina


KRISTAU-ELIZA: KLEROA ETA KLERIKOAK. TALDE PRIBILEGIATUA.


ELIZAK GIZARTE-BIZITZA ARAUTZEN ZUEN


Eliza sinestunen batasunari eusten zion, eta kristau elkarte osoaren bizitza soziala eta pribatua arautzen zuen. Erlijio-zeremoniak eta erritualak egiteaz gain, irakaskuntzaz eta behartsu nahiz gaixoei laguntzeaz ere arduratzen zen.

Karitatez jokatzeko, bertuteko bizitza izateko eta hiltzean bakoitzaren ondareak Elizaren esku uzteko agintzen zuen. Horrez gain, erlijio-betebehar hauek finkatzen zituen: otoitz egitea, igandeetan mezara joatea, garizuman barau egitea, urtean behin bekatuak aitortzea eta Pazko-egunean Jauna hartzea.
Erromesaldiak egiteko ere gomendatzen zuen, ahal izanez gero, erlikiak (Kristoren edo Santuen gorpuzkiak) zeuden tokietara joatea, horrela sortu ziren leku santuak kristauentzat: Erroma, Jerusalem, Santiago,...

Eliza zen edozein herrixka, herri edo hirietako eraikinik garrantzitsuena. Sinestuner bertara jotzen zuten igandeetan meza entsutera, bai eta festetan, bataioetan (bautizo), ezkontzetan eta hiletetan ere.
Elizako kanpaiak otoitzerako deia egiteko, arriskuaz ohartarazteko, eta bilera eta batzarrak iragartzeko erabiltzen ziren.

ELIZA, ERAKUNDE FEUDALA


Erdi Aroko Eliza feudo handien jabe zen, eta nekazariek lantzen zituzten feudo horiek. Gainera, herritarrei hamarrenak (Elizari ordaintzeko derrigorrezko zerga) kobratzeko eskubidea ere bazuen.
Erlijioari eta kleroari eusteko, nekazari guztiak behartuta zeuden Elizari uztaren hamarrena ordaintzera.
Eliza hierarkia feudalaren ereduari jarraituz egituratu zen. Goien-goienean, Aita Santua zegoen, agintari nagusia, eta Erroman bizi zen. Kardinalak Aita Santuaren aholkulariak ziren, eta Kardinalen Kolegioari zegokion hura aukeratzea.

Hau zen gainerako kleroaren egitura:


  • Klero Sekularra. Apaizek, parrokoek eta gotzainek osatzen zuten, eta sinestunez arduratzen ziren. Sinestunak parrokoek zuzendutako parrokietan elkartzen ziren. Parrokia multzo bakoitzak, berriz, elizbarruti bat osatzen zuen, gotzaina buru zuena.

  • Klero Erregularra. Fraide eta mojek osatzen zuten, eta otoitzean aritzen ziren monasterioetan. Monasterioetan bakartuta (erdi isolatuta) bizi ziren, abade edo abadesa baten agindupean, eta monasterioko arau zorrotzen mende.
1.000 urtetik aurrera, monasterio ugari eraiki ziren, eta gune ekonomiko eta kultural garrantzitsu bilakatu ziren.


MONASTERIOKO BIZITZA

Monasterioa haibat eraikinek eta gelek osatzen zuten (ukuilua, aletegia, upeltegia,...), eta erlijio-elkarte baten bizileku zen. Erlijio-elkarteak bere eskumeneko lurrak kudeatzen zituen, eta jabetza horiek erregeak Elizari emanak edo noble nagusi batek dohaintzan utzitako feudoak izaten ziren. Beste edozein feudotan bezala, jopuak edukitzen zituzten lanerako, eta nekazarien errentak jasotzen zitzuten.

Monasterioaren gunea eliza zen, eta bertan elkartzen ziren otoitz egiteko fraide eta mojak, egunean hainbat aldiz. Otoitz egitea zen haien eginkizun nagusia; izan ere, monasterioko bizitzaren helburua mundutik aldentzea zen bekatutik urruntzeko eta Jainkoarekiko harreman estuagoa edukitzeko.

Monasterioa osatzen zuen eraikinen multzoa harresi batek babestu ohi zuen. Monasterio batzuek, gainera, gaztelu gotortuen itxura antzekoa izaten zuten, eta, horren ondorioz, bertako abadeek benetako jaun feudalak balira bezala jokatzen zuten.

Resultado de imagen de partes de un monasterio feudal

MONASTERIOKO ARAUAK


Monasterioko bizitza isolatua bizi ziren fraide eta mojak ikaskuntza-aldia igaro behar zuten (nobiziatua) sartu baino lehen eta hiru boto edo promesa egiten zuten: obedientzia, pobrezia eta kastitatea, horrez gain, abitua janzten zuten, beren baldintzaren bereizgarri.

Erlijio ordena guztiak arau multzo baten mendeko ziren, izan ere, jarraibide batzuek arautzen zituzten monasterioko jarduerak. Haietan ordutegi zorrotzak ezartzen ziren, bai otoitzerako, bai testu santuak irakurtzeko, bai eta fraide edo moja bakoitzak zegokion lana egin zezan ere: latinezko eskuizkribuak kopiatu ez galtzeko eta baratzean aritu edo gaixoak zaindu.

Jarduerarik soilenak ere (otorduak, loaldirako orduak edo bisitak) ordutegi eta arau jakinei lotuta egoten ziren.
Erdi Aroan, hainbat erlijio-ordena izan ziren. Guztietan garrantzitsuena beneditarrena izan zen. Italian sortu zuen San Benedikto Nursiakoak VI. mendean, eta Europa osora zabaldu zen. IX. mendean, berriz, beste erlijio-orden bat sortu zen: Cisterko Ordena.

Garai hartan oso pertsona gutxik zekitenez irakurtzen eta idazten, monasterioak kulturgune garrantzitsuak izan ziren.
Monasterioetako liburutegiei esker, gainera, Erdi Aroko egileen eta egile klasikoen obra asko gorde dira.
Horrez gain, inprimategirik ez zenez, fraide batzuk liburuak kopiatzen aritzen ziren ez galtzeko "scriptorium" izeneko gelan, bai eta liburuak miniatura finez hornitzen ere.
Irakurtzen eta idazten ere erakusten zuten.








GURUTZADAK

Gurutzadak, kristau ikuspuntutik, gerra santu bat ziren. Haien ustez, Jainkoaren nahia betetzen ari ziren eta beharrezkotzat jo zuten musulmanen esku zeuden toki santu kristauak askatzea, besteak beste: Jerusalem. Musulmanentzat, berriz, inbasio bat eta gerra krudela izan zen.

Garai hartako Aita Santua, Urbano II-ak gerra santuaren deia egin zuen musulmanen esku zeuden toki santu krstauak konkistatzeko eta errekuperatzeko kristandadearentzat. Lur Santua zen Jerusalem eta turkoen esku zegoen. Errege-erregina askok bereganatu zuten ardura hori eta antolatu zituzten gudarosteak horretarako. gerra horiei esker Europako mugez harago zabaldu zuten kristandadea. lehen gurutzada 1095etik 1099ra bitartean egin zen.Zaldun askok, fedea edo abentura-nahiak bultzaturik, lortu zuten Jerusalem hiria konkistatzea 1099. urtean. Lehen gurutzada horren ondoren, beste zazpi egin ziren.

Gurutzatuek erresumak sortu zituzten konkistatutako Lur Santuan, eta haiek babesteko eta defendatzeko, monje-soldaduz osatutako ordena erlijioso-militarrak sortu zituzten, hala nola Tenplarioak eta Ospitalarioen ordenak.

Azkenean, lurralde horiek erori ziren berriro turkoen eskuetan kristauak botaz, baina mendebalde eta ekialdeko ibilbide berriak eraiki ziren, gero merkataritza bultzatzeko eta kultura garatzeko Mendebalde eta Ekialdearen arteko zubi moduak izan zirenak.