IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2013/05/21

ERDI AROKO HIRIEN SUSPERRALDIA

ERDI AROKO HIRIEN SUSPERRALDIA Erdi Aroko XIII. mendeko Europan hiriak berpiztu ziren. Hiri zaharrak hobetu eta handitu eta hiri berri asko sortu ziren. Zergatik? Aurreko mendean zehar hobakuntza nabariak gertatu ziren nekazaritzan: Baliabide berriak (belarridun goldea, ureztatzeko teknika hobeak, landare mota berriak,...) eta nekazaritza praktikatzeko teknika berriak (hiru urteko labore-txandaketa), hori guztiak ekarri zuen lursoroak handitzea eta lursoro berriak sortzea (basoak murrizten eta zingirak lehortzen. Horrela, uzta hobeak eta handiagoak lortzeko aukera izan zuten eta elikadura gehiago lortu zuten. Honek ekarri zuen biztanleriaren hazkunde handia. Jaun feudalen feudoetan lan egiten zuten nekazariak soberan zeuden eta ia eskubiderik gabeko egoeran bizi zirenez, erabaki zuten alde egitea eta hirietara joatea bizi baldintza hobeagoen bila. Beste aldetik erregeek hiriak hobetzea eta bultzatzea saiatzen zuten bertako biztanleei eskubideak ematen eta azokak antolatzeko aukera ematen hiri foruen (hiri eskubideak eta pribilegioak) bitartez. Horrela, hiriak bultzada handi bat jaso zuten eta asko garatu ziren. Hiriak bihurtu ziren eskulangileen egoitza eta merkataritza gune oso garrantzitsuak. ERDI AROKO HIRIA KATEDRALAK ERAIKITZEN (ERASE...) IBERIA PENINTSULAREN BIRKONKISTA