IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!

GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2010/01/08

EGURALDIA ETA KLIMA. ELEMENTUAK. APUNTEAK 3

4 EGURALDIA ETA KLIMAREN ELEMENTUAK:
4.1. TENPERATURA. Tenperatura atmosferako aireak izaten duen bero kantitatea da. Neurtzeko termometroa erabiltzen da eta gradu zentigradoetan (ÂșC) adierazten da. Beste leku batzuetan (EEBB) fahrenheit graduetan adierazten da.
Egun bateko tenperatura jakiteko batez besteko tenperatura kalkulatzen da. Horretarako egunean zehar egin duen tenperatura maximoa (altuena) eta tenperatura minimoa (baxuena) hartzen dira kontutan. Maxima + Minima : 2 = Batez bestekoa.
Berdin jokatzen da hileko edo urteko tenperaturak kalkulatzeko:
Hileko batez besteko tenperaturaren kasuan hil horretako egun guztietako batez besteko tenperaturak batuz eta emaitza hil horretako egun kopuruaz zatituz.
Urteko batez besteko tenperaturaren kasuan hil bakoitzeko batez besteko tenperaturak batuz eta kopuru hori urteko 12 hilez zatituz.

4.2. ZONA KLIMATIKOAK.
Bost dira zona klimatikoak tenperaturaren arabera.
Zona beroa tropikoen arteko eremuan, Bi zona hotz alde polarretan (Ipar eta Hego zirkulu polarrak) eta beste bi zona epel tropiko eta zirkulu polarren artean. Irudian dagoen bezalaxe.




4.3. TENPERATURA ALDATZEN DUTEN FAKTOREAK

- Latitudearekin tenperaturak aldatzen dira. Tenperaturak altuagoak dira ekuatorearen inguruan, eta gune hartatik (iparralderuntz eta hegoalderuntz) bi poloetarainoko tartean pixkanaka jaisten dira.
- Altitudearekin tenperaturak aldatzen dira. Tenperaturak altuagoak izan ohi dira altitude txikiko lekuetan, eta baxuagoak dira igotzen garen heinean. Hau da, gero eta altuago, gero eta hotz gehiago.
- Itsasoarekiko distantziarekin aldatzen dira. Itsasoak tenperaturak epeltzen ditu. Beraz, barnealdean kostaldean baino bero handiagoa egiten du udan; eta hotz handiagoa, neguan. Kostaldeko tenperaturak leunagoak dira (epelagoak) eta kontinente barneko tenperaturak muturrrekoagoak dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina