Blog honetan argitaratutako baliabideak soilik helburu didaktikoak betetzeko dira. Oro har, Gizarte Zientzien Arloari buruzko dokumentazioa agertuko da bertan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleentzat zuzendutako gaiak dira, hain zuzen ere. Duranako Ikasbidea Ikastolako ikasleria laguntzea da asmo nagusia. Erabiliko diren apunteak, dokumentuak, irudiak eta beste materiala digitala helburu hori betetzen saiatzeko erabiliko dira, hau da, helburu didaktikorako. Eskerrik asko!
IKUSI ETA IKASI... EUSKARAZ!
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
2009/12/22
Eguraldia eta Klima
Beno, dakizuenez "Eguraldia eta Klima" izeneko ikasgaia lantzen ari gara. Hurbil daukagu dagokion azterketa. Beraz, ikasi eta prestatu behar dugu!
Horretarako eta laguntzeko asmoz, ondoan doakizue apunte batzuk. Irakurri eta birpasatu.
Lurraren atmosfera
Lurraren atmosfera edo Eguratsa Lurra inguratzen duen gas geruza da. Osagai nagusiak hauek dira: nitrogenoa da (%78), oxigenoa (%21,12), argona (%0,93), karbono dioxidoa /%0,04), ur lurruna (%2 inguru) eta gainerakoa beste gas batzuen aztarnak.
Atmosferak lur kanpoko erradiazioetatik babesten du, izpi ultramoreak xurgatuz. Ez du muga zehatzik, gainazaletik aldendu ahala bere dentsitatea jarraian jaisten baita. Askotan, atmosfera eta espazioaren arteko muga bezala Karman muga aipatzen da, 100 km-ko garaieran.
Geruzak
Eguratsa hainbat geruzatan zatitzen da:
• Troposfera: Atmosferako geruza baxuena, lurrazalean hasten da eta 7 km-ko altuerara heltzen da poloetan eta 17 km-ra ekuatorean. Geruza guztietatik lodiena, atmosfera osoko masaren %75a dauka eta ia ur lurrun guztia. Orokorrean, tenperatura jaitsi egiten da altuera igo ahala, bataz beste 14 ºC-tik -50 ºC-ra. Eremu oso zurrunbilotsua, bertan gertatzen dira fenomeno meteorologiko gehienak.
• Estratosfera: Troposferaren gainetik 50 bat km-ko altueraraino hedatzen da. Bertan dago ozono-geruza, ozono kontzentrazio handi samarreko eremua, izpi-ultramore gehienak xurgatzen dituena. Behe-aldean tenperatura ia konstantea da, eta gorago handitu egiten da altuerarekin. Aurrekoa baino askoz egonkorragoa da.
• Mesosfera: 50 eta 80-85 km artean, tenperatura jaitsi egiten da igo ahala.
• Termosfera: 80-85 km-tik 640 km-raino hedatzen da, tenperatura igoz altuerarekin, energia altuko erradiazioaren xurgaketagatik oxigeno atomoen aldetik.
• Ionosfera: Termosferaren barruan kokatua, erradiazioarengatik (batez ere eguzkitikakoa) ionizatzen den atmosferaren zatia da. Magnetosferaren barruko muga da.
• Exosfera: Kanpoen dagoen geruza, 10.000 km-raino heda daiteke. Atmosferako atomo eta molekulak espaziora alde egin dezakete. Gas arinenek, hidrogeno eta helioa gehien bat, eratzen dute geruza hau.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina